Suteak
2025/01/07 - 10:50
Irungo eraikin bat hustu dute, garajean auto batek su hartu du eta
Pertsona bat zauritu da kea arnasteagatik eta bi ibilgailuri eragin die suteak.
2025/01/04 - 12:11
Sutea izan da Mungian, Belako industrialdeko lantegi batean
Sua egurrezko bilgarriak egiten dituen Bi-ka enpresaren pabiloi batean piztu da, eta suhiltzaileek bi ordu behar izan dituzte garrak itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
2025/01/03 - 11:13
17 urteko adingabe bat intoxikatu da Iruñean, etxebizitza batean izandako sutean
Larrialdi-zerbitzuek beste hiru pertsona artatu dituzte, baina ez dituzte ospitalera eraman behar izan. Suhiltzaileek goizaldeko 02:00ak baino lehentxeago itzali dute sua.
2024/12/29 - 11:16
Piroteknia Urtezahar gauean: debekua Donostian eta Iruñean, eta arduraz jokatzeko eskaera Bilbon eta Gasteizen
Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan debekatuta dago kalean erabiltzea, Gasteizen urteko lehenengo ordu laurdenean baimenduta dago, eta Bilbon arduraz erabiltzeko eskatu dute.
2024/12/25 - 17:23
Zazpi pertsona ebakuatu behar izan dituzte Baionako hotel batean, sute baten ondorioz
Sua eraikinaren bigarren eta azken solairuan izan da eta, beraz, kalte material handienak teilatuan izan. Guztira, 20 suhiltzailek hartu dute parte sua itzaltzeko lanetan. Zorionez, ez da inor zauritu ezbeharrean.
2024/12/23 - 17:04
Gorpu bat aurkitu dute igandean Bermeon kiskalitako baserriko hondakinen artean
Behin sua itzalita, baserrian bizi zen 43 urteko gizonezko bat desagertuta zegoela jakin zuen Ertzaintzak. Gorpua gaur aurkitu dute, hondakinak kentzeko lanetan.
2024/12/23 - 15:43
Gorpu bat aurkitu dute igandean Bermeon kiskali eta behera erori zen baserriaren hondakin artean
Sutea igande arratsaldeko 17:00ak aldera piztu zen, Bizkaiko udalerriko Artika auzoko baserri batean, eta guztiz kiskali ondotik, behera erori zen. Astelehen honetan, hondakinen artean, suhiltzaileek pertsona baten hilotza aurkitu dute.
2024/12/22 - 22:30
Sute batek ia erabat kiskali du baserri bat Bermeon
17:00ak aldera piztu da sua, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Suhiltzaileak lekuan bertan geratuko dira gauean, zaintza lanetan. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/12/22 - 21:18
Bermeoko baserri batean piztutako sute batek kalte handiak eragin ditu egituran
17:00ak aldera piztu da sutea Artika auzoko baserri batean, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/12/21 - 11:25
Hiru pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik Iruñean
Ostiraleko 17:54an sua piztu zen Aita Barace kaleko etxebizitza bateko egongelan.
2024/12/17 - 11:44
Bi pertsona intoxikatu dira kea arnasteagatik, Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxeko kaperak su hartuta
Sua goizaldeko ordu txikitan hasi da, eta 07:00etarako hartu dute kontrolpean. Eraikina eraisten hasita ziren, etxebizitzak egingo baitituzte orubean. Intoxikatutako pertsonetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
2024/12/17 - 11:36
Sutea izan da Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxeko kaperan
Bi pertsona zauritu dira kea arnastuta Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxe zaharreko kaperan piztutako sute batean.
2024/12/11 - 10:29
Sute bortitz batek izua sortu du Kalifornian eta milaka lagun oso larri ibili dira ihes egiteko
6.000 pertsona inguru ebakuatu eta errepideak eta eskolak itxi behar izan dituzte, Kaliforniako mendebaldeko Malibu hirian sugarrak azkar zabaltzeko arriskua dagoelako.
2024/12/02 - 18:40
Gizon bat atxilotu dute Tolosako etxe batean sute bat piztu eta bi pertsona zauritzea egotzita
Gaur goizean piztu da, Ibarralde auzoko etxe batean. Sutea hasi denean, bost pertsona zeuden eraikinaren barruan. Antza denez, duela gutxi arte ez zen inor bizi bertan.
2024/11/29 - 19:03
Frantziak Notre Dame ikusgarri bat aurkeztu dio munduari
2019ko apirilaren 15eko sutearen kalteak konpontzeko bost urteko lan gogorren ondoren, gaur erakutsi dute Notre Dame katedralaren barrualde berritua. Abenduaren 7an eta 8an irekiko den tenpluak itxura argitsuagoa du, horma zurituekin.
2024/11/26 - 09:55
Suhiltzaileek sute bat itzali dute Alonsotegiko pabiloi batzuetan
Suhiltzaileek sute bat itzali dute gaur goizaldean Arbuioko industria-poligonoan, Alonsotegin (Bizkaia). Suteak sei ibilgailu kiskali ditu. Irudiak: Bizkaiko Suhiltzaileak.
2024/11/25 - 18:45
Sute handi batek 8.000 pertsona inguru etxerik gabe utzi ditu Manilako txabola-auzo batean
Sutea Manilako Ipar Portuko kai-muturraren gainean dagoen txabola-auzo batean gertatu da. Agintariek ez dute zehaztu suteak hildakorik edo zauriturik utzi duen.
2024/11/24 - 13:56
Arrigorriagako industria-pabiloi batean izandako sutearen ustezko egilea atxilotu du Ertzaintzak
Sutea urriaren 24an gertatu zen, eta, horren ondorioz, bertako zortzi enpresa kiskalita geratu ziren. Suak hiru milioi euroko kalteak eragin zituen, eta bertan lo egiten zuen familia arriskuan jarri zuen.
2024/11/19 - 11:47
''Leihotik begiratu nuenerako, garrak nire gelaren parean zeuden; etxea txikituta daukat''
Sutea piztu da bart Barakaldoko La Torre kaleko 17. zenbakian (Maiatzak 1 etxaldea) etxebizitza eraikin batean, eta lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua eraikinak egituran kalte handiak izan dituelako, Amaia del Campo alkateak azaldu duenez.
2024/11/19 - 09:24
Barakaldoko etxebizitza eraikin bateko lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua, sute baten ondorioz
Suak gehien kaltetutako lau etxeetako bizilagunak ezingo dira tarte batean itzuli. Garrak argindar-kableetan piztu dira, eta langile bat zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera.