AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 lagun hil dira dagoeneko Los Angeleseko suteetan, eta haizearen beldur dira orain

AEBko Goardia Nazionaleko 2.500 agente eraman dituzte inguruan piztuta dauden suteetan lagundu dezaten.
Suhiltzaileak Los Angelesen lanean. Argazkia: EFE
Suhiltzaileak Los Angelesen lanean. Argazkia: EFE

AEBko agintariek jakinarazi dute dagoeneko 24 lagun hil direla duela astebetete Los Angeles eta Kalifornia osoan piztutako suteetan.

Los Angeleseko auzitegi-medikuen departamentuak baieztatu du bost hildako zenbatu zituztela atzo. Gainera, zehaztu du biktima gehienak, 16 hain zuzen ere, Eatongo sutean hildakoak direla, eta gainerakoak, Palisadesekoak.

Dena den, agintariek ohartarazi dute ez dutela biktima kopuru zehatza zein den jakingo ikertzaileak kaltetutako eremuetan sartzen diren arte. Gainera, hurrengo egunetarako iragarritako haizeak ez omen du lagunduko suteak itzaltzeko lanean.

Bestalde, Gavin Newson Kaliforniako gobernadoreak adierazi du suak kaltetutako eraikin guztiak 14 eguneko epean ikuskatuko dituztela, eta lan horretan dihardutela 50 bat pertsonak.

Era berean, Goardia Nazionaleko mila agente gehiago bidali dituzte inguru horretara, eta guztira 2.500 daude "suteek suntsitutako komunitateetan segurtasuna bermatzen laguntzeko".

Gaur egun, sei sute daude aktibo Los Angelesen; handiena Palisadesen dago, 9.500 hektarea erre ditu eta % 11 bakarrik kontrolatu ahal izan dute. Eatongoa sutearen % 27 dute kontrolpean, Hurstekoaren % 89, eta gainerakoen (Lidia, Sunset eta Kenneth) % 100.

AEBko auzo herrialdeek, Kanadak eta Mexikok, iragarri dute Kaliforniara suhiltzaileak bidaliko dituztela.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X