Tabernak
2021/09/16 - 22:36
Gaueko ostatuak, 04:30ak arte irekita Nafarroan
Gaur, ostegun sozialarekin, diskotekek eta gaueko ostatuek ateak zabalduko dituzte Nafarroan. Gauerditik aurrera, 04:30ak arte zabalik izango dira, hamazazpi hilabete itxita eman ostean.
2021/09/16 - 15:16
Nafarroak ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegiak luzatu ahalko ditu, Auzitegiaren babesa jasota
Foru Gobernuak proposatutako gainerako neurriei ere oniritzia eman die Nafarroako Auzitegi Nagusiak, tartean, gazte lokalak berriz irekitzeari. Bihar sartuko dira indarrean neurriok.
2021/09/13 - 19:48
Nafarroak ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegiak luzatuko ditu ostiralean
Gainera, gazteen lonjak zabaltzea, garraioaren aforoak handitzea eta kanpoaldean gehienez 10 pertsona biltzeko muga kentzea planteatu du Foru Gobernuak.
2021/09/10 - 16:12
Nafarroako gaueko aisialdiko lokalak normaltasunerantz joan nahi dute
Diskotekek, pubek eta tabernek datorren ostiraletik aurrera normaltasunaren bidean pauso bat gehiago ematea espero dute.
2021/09/09 - 22:33
Iruñeko Alde Zaharreko ostalariek 'pintxo-poterik' ez egitea erabaki dute ostegun honetan
Taberna gehienek ateak itxi dituzte, azkenaldian egon diren erasoak eta indarkeria-giroa salatzeko. Horrez gain, oro har bizi duten egoeraz kexatu dira.
2021/09/09 - 21:01
Iruñeko alde zaharreko hainbat ostalarik tabernak itxi dituzte ostegun arratsaldean
Protesta horren helburua auzoko "kaleetan dagoen segurtasun falta" salatzea da. Oihane Arangoak (Euskadi Irratia) ostegun honetan grabatu ditu irudiak.
2021/09/09 - 20:52
Iruñeko alde zaharreko ostalari gehienek tabernak itxi dituzte 18:00etan
Iruñeko alde zaharreko taberna bateko arduradunak ostiralean jipoia jaso zuen. Ostalaria 22:00ak aldera eraman zuten ospitalera, hainbat gaztek tabernan izandako istilu batengatik jipoitu ostean.
2021/09/09 - 16:12
Iruñeko tabernariek itxialdia deitu dute arratsalderako, istiluak salatzeko
Iruñeko ostalariak gainezka eginda daude eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera Alde Zaharreko ostalariek itxi egingo dituzte euren negozioak gaur.
2021/09/08 - 18:25
Iruñeko ostalariek tabernak itxiko dituzte ostegun arratsaldean, kaleetako "kontrolik eza" salatzeko
Protestaren helburua "juevintxo" deituriko egunean alde zaharreko "kaleetan arnasten den segurtasun falta" salatzea da.
2021/09/07 - 22:29
Iruñeko ostalariak ostegunean ixtea aztertzen ari dira azken asteetako indarkeria giroa saihesteko
Iruñeko Alde Zaharreko ostalariek ez dute nahi azken asteetako juevintxoetan izandako indarkeria giroa errepikatzea. Pasa den astean, sei gazte atxilotu zituzten istiluen ondorioz.
2021/09/07 - 15:09
Gaueko aisialdiko lokalek 35.000 euro arteko laguntzak eskatu ahalko dituzte
Jaurlaritzak 12 milioi euro banatuko ditu tankera horretako lokalen artean. 10.000-35.000 euro poltsikoratu ahalko dituzte establezimendu mota eta langile kopuruaren arabera.
2021/09/06 - 21:58
Bilbok ostalaritza eta kulturarako bonuen kanpaina berri bat jarri du martxan
Zehazki, 124.000 bonu ostalaritzarako izango dira, eta 30.529 kulturarako. Horietan 1,5 milioi inbertituko dira covid-19aren pandemiak kaltetutako sektoreak suspertzeko.
2021/09/01 - 16:29
Aforo-mugak malguagoak dira gaurtik ostalaritzan, merkataritzan eta kultur ekitaldietan
Taberna eta jatetxeen barrualdean, erdira bete daiteke aforoa gaurtik eta zortzi lagun elkartu daizke mahai berean. Merkataritzan, kultur ekitaldietan eta gimnasioetan % 60ko aforoarekin zabaldu dituzte gaur ateak.
2021/08/30 - 16:29
Ostalariek eta dendariek begi onez ikusi dituzte neurri berriak
Neurriak iragarri bezain laster erreakzioak ez dira falta izan kalean. Ostalariek eta dendariek begi onez hartu dituzte neurri malguagoak, arnasa hartzeko aukera ematen dietelako.
2021/08/30 - 16:20
Pandemiaren egoera ikusita, LABIk hainbat neurri leundu ditu
Denda, gimnasio eta zinema aretoetan aforoa % 35ekoa izatetik % 60ra pasako da. Taberna eta jatetxe barrualdeetan, berriz, % 60koa izango da. 5.000 pertsona baino gehiagoko aforoa duten instalazioetan edukiera % 30era igoko da.
2021/08/30 - 13:05
Edukiera % 60ra handitu du LABIk, ostalaritzan salbu, % 50ekoa izango baita
Edukieraren inguruko neurriak malgutzeaz gain, mahaiaren bueltan bil daitekeen jende kopurua 8 pertsonara igotzea erabaki dute, eta futbol-estadioetako edukiera % 30era handitu dute.
2021/08/21 - 22:33
Ostalaritzan aritzeko trebatutako langile falta handia dago
Pandemiak utzitako beste arazo bat: tarbenetan eta jantetxetan aritzeko trebatutako langileak ez dituzte topatzen ostalariek. Askok ostalaritza utzi eta beste sektoretan topatu dute lana
2021/08/18 - 22:33
Tabernetan eta diskoteketan sartzeko covid ziurtagiria eskatzearen kontra agertu da Auzitegi Gorena
Establezimenduetan sartzeko txertaketaren ziurtagiria edo test negatibo bat aurkeztea derrigorrezkoa izatea nahi dute hainbat erkidegok, baina auzitegiek atzera bota dute neurri hori.
2021/08/09 - 16:58
Ipar Euskal Herriko leku publiko gehienetan sartzeko derrigorrezkoa da covid ziurtagiria
Neurriak hautsak harrotu baditu ere, bezero gehienak prest agertu dira. Gutxienez azaroaren 15era arte iraungo du neurri berriak.
2021/08/09 - 09:48
Derrigorrezkoa da covid ziurtagiria Ipar Euskal Herriko hainbat leku publikotan sartzeko
Beharrezkoa izango da txertaketa pauta osoa izatea, covid-19a berriki igaro izana egiaztatzea edo azken 72 orduetako proba diagnostiko negatibo bat edukitzea taberna eta jatetxeetara zein ospitaleetara sartu ahal izateko.