Tabernak
2021/07/12 - 14:40
EAEko jatetxeek mahaikideen erregistroa gorde beharko dute hiru astez
Osasun Sailaren protokoloaren eguneratze batek jasotzen duenez, zerbitzuaren data eta ordua idatzi beharko dira, eta hiru astez gorde, agerraldirik gertatuz gero kontaktuen jarraipena errazteko.
2021/07/09 - 16:37
Frantziako Gobernuaren gomendioak kezka piztu du, batez ere Gipuzkoako hoteletan
Frantziak, Belgikak, edota Alemaniak euren herritarrei gomendatu diete espainiar Estatuan oporrik ez egiteko. Honek kezka eragin du EAEko turismo sektorean. Jadanik erreserbak behera egiten hasi omen dira.
2021/07/07 - 14:11
LABIk neurriei eutsi die eta gogorarazi du kalean edatea debekatuta dagoela
Aholku Batzordeak murrizketak ez zorroztearen alde egin du, batez ere gazteei eragiten dien "epidemia agerraldi berria" gorabehera. Intzidentzia tasa metatua 150etik gora badago ere, ZIUetako okupazioa txikia da. Hala, Bizi Berri IV Planaren 2. agertokiko neurriak aplikatu ditu.
2021/07/07 - 12:39
Hauek dira Euskadin indarrean jarraitzen duten neurriak
LABIak ekainaren erdialdetik indarrean dauden neurriak bere horretan mantentzea erabaki du.
2021/07/07 - 11:47
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan neurriak gogortzea aztertuko du LABIk
Kutsatzeen kopuruak gora egin du gazteen artean eta intzidentzia-tasa metatua nabarmen hazi da azken egunetan. Hortaz, LABI instituzionalak deseskalatze prozesua etetea erabakiko duela espero da.
2021/07/02 - 22:27
Kantabriak gaueko aisialdia itxiko du 16 udalerritan
Neurria 14 egunez mantenduko da oraingoz, eta arrisku epidemiologikoaren arabera luzatzea aztertuko dute aurrerago.
2021/06/30 - 22:59
Euskadiko 251 udalerrietako batek bakarrik ez du tabernarik
Gainera, 105 udalerritan ez dago finantza-erakunderik, 66k ez dute elikadura-saltokirik eta 26k ez dute osasun-zentro edo anbulatoriorik.
2021/06/30 - 16:33
Ipar Euskal Herrian sartu da indarrean arintze neurrien laugarren fasea
Bereziki aforoei eragingo die arintze honek, besteak beste, otoizleku, jatetxe eta tabernetan. Horrez gain, kontzertu eta festibalak zutik egiteko aukera ere emango du.
2021/06/18 - 22:33
Ostalaritzan, mahai bakoitzeko sei lagun elkartzea ahalbidetzen da
Ostalaritzak 02:00 arte zabaldu ahalko ditu ateak, eta mahaietara 6 lagun eseri ahalko dira. Bizkaiko ostalarien elkartetik balorazio positiboa egin dute.
2021/06/18 - 22:29
Diskoteka eta pubek itxita jarraitu beharko dute
Oraingoz ezin izango dugu dantzarik egin diskoteketan. Zabalik daudenak baldintza batzuen pean daude, eta horrela jarraitu beharko dute oraingoz.
2021/06/18 - 21:36
Ostalaritzaren eta jarduera kulturalen ordutegia 02:00ak arte luzatu du LABIk
Halaber, txokoak eta elkarte gastronomikoak irekiko dituzte. Gaueko aisialdiak, berriz, itxita jarraituko du. Neurri berriak larunbat honetan sartuko dira indarrean.
2021/06/18 - 20:42
Osasun larrialdi egoera indargabetzea aztertu dezake Jaurlaritzak 15-20 egun barru
Lehendakariak iragarri duenez, pandemiaren joerak positiboa izaten jarraitzen badu, gai hori izango du mahai gainean LABIk.
2021/06/18 - 20:09
Hauek dira LABIk arindu dituen neurri guztiak
Neurri berriak larunbat honetan, hilak 19, sartuko dira indarrean.
2021/06/14 - 22:39
Alerta maila jaistear da EAEn eta horrek murrizketak malgutzea ekarriko luke
Alerta maila jaistear da EAEn. Aste honetan 150 kasuetatik jaitsiko dela aurreikusten da. Gauzak horrela, 3. mailatik 2. mailara pasatuko gara eta horrek neurrien malgutzea ekarriko du.
2021/06/14 - 15:06
EAEren "eskaintza seguru, anitz eta jasangarria" nabarmenduko dute udako kanpainan
Javier Hurtado Jaurlaritzako Turismo sailburuak adierazi duenez, "nazioartean sona duen gastronomiari" garrantzia eman zaio prestatu dituzten kanpainetan.
2021/06/12 - 17:18
Errugbi zaleak, pozik, eta tabernariak, atsekabetuta, Biarritzen eta Baionan
5.000 lagun bilduko dira gaur Biarritzen, Biarritz Olimpyque eta Aviron Bayonnais taldeen arteko errugbi partidan. Tabernariak kexu dira, Prefetak partida telebistaz emateko baimena ukatu dielako.
2021/06/09 - 22:20
Moncloak atzera egin, eta erkidegoen esku utzi ditu ostalaritza eta gaueko aisia
Ostalaritzari eta gaueko aisiari mugak jarri eta derrigorrez bete behar direla esan eta astebetera guztiz kontrakoa erabaki du. Orain, agindutako neurriak bertan behera utzi ditu.
2021/06/09 - 22:17
Erkidegoek erabakiko dituzte tabernei eta diskotekei ezarriko zaizkien neurriak
Osasun Ministerioak atzera egin du, eta erkidego bakoitzak erabakiko du zein neurri ezarri behar zaizkien ostalaritzari eta gaueko aisialdiari deseskalatze fasean.
2021/06/09 - 16:27
Deseskalatzea hirugarren fasean sartu da Ipar Euskal Herrian
Gaurtik aurrera posible izango da jatetxe eta tabernen barrualdean egotea eta gainera, etxeratze ordua gaueko 23:00etara atzeratuko da.
2021/06/09 - 11:33
Tabernen barrualdeak berriro ireki dituzte Ipar Euskal Herrian
Deseskalatzean beste urrats bat egin eta neurrik malgutu dituzte gaur Ipar Euskal Herrian. Taberna barruak zabalik daude eta etxeratze agindua 23:00ak arte atzeratu da.