Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEren "eskaintza seguru, anitz eta jasangarria" nabarmenduko dute udako kanpainan

Javier Hurtado Jaurlaritzako Turismo sailburuak adierazi duenez, "nazioartean sona duen gastronomiari" garrantzia eman zaio prestatu dituzten kanpainetan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Segurtasuna, gastronomia eta natura eskaini nahi die Euskadik turistei

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) bisitariei eskaintzeko duen eskaintza "seguru, anitz eta jasangarria" nabarmenduko du aurtengo udarako prestatu dituen turismo kanpainetan. Horrez gain, "nazioartean sona duen gastronomiari" garrantzi berezia egingo dio.

Javier Hurtado alor horretako sailburuak goizean aurkeztu ditu udarako bi kanpainak: bata, Espainiako Estatu mailakoa, eta bestea, "tokian tokikoa". Aurreikuspenen arabera, aurtengo uda 2020koa baino "hobea" izango da, turismoari dagokionez, pandemia aurreko datuak (2019koak) hobetu ez badira ere.

Turismo Sailak diseinatu duen estrategiak estatu mailako eta nazioarteko sustapen-ekintzak erabiliko ditu, turoperadoreen eta kazetarien edo influencer espezializatuen artean ezagutzera emateko: azoka, biltzar eta foroetan presentzia izatea; marketin-ekintzak eta gaur sailburuak aurkeztu dituen helmuga edo produktuekin lotutako kanpainak.

Udako bi kanpainek, batetik, "turismo jasangarria eta naturako turismoa" dituzte oinarrian; izan ere, aurreikusi dutenez, horixe izango da "bidaiatzeko arrazoi nagusietako bat", Hurtadoren hitzetan.

Lehenengo kanpaina uztailaren 30era arte luzatuko da, eta "Euskadi, zure momentua, lekua da" goiburua izango du. Hurtado sailburuak azaldu duenez, "gure lurraldeak turismoaren arloan dituen indarguneak azaldu nahi ditu kanpaina honek: plan eta aukera sorta zabala, eta garrantzi handia izango dute naturako turismoak eta gastronomiak. Gure lurraldearen ertz batetik bestera bi orduan irits gaitezke, tartean plan ugari eginda".

Gastronomia ardatz duen kanpaina

Horrez gain, "bisitariengana iritsi nahi dugu merezi duten omenaldia eginez", nabarmendu du Hurtadok. "Pandemiaren prozesuan une pertsonal latzei egin behar izan diegu aurre. Horregatik, orain, 2021eko uda hau, indarrak eta konfiantza berreskuratzen hasteko unea da. Era berean, kanpaina honetan gastronomia izango da azaldutako edozein planetako bidelagun aparta", erantsi du.

Horregatik, sustapen-estrategia orokor gisa, gastronomia ardatz duen gai bakarreko kanpaina bat ere prestatu da "Euskal erara" goiburuarekin, Espainiako Estatuko bidaiariengana eta bertakoengana zuzenduta.

Euskadi Turismo Bonua kanpaina ere martxan dagoela gogorarazi du sailburuak agerraldia bukatzeko. Guztira, 450.000 bonu daude eskuragarri, eta abenduaren 31ra arte erabili ahalko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X