Tabernak
2024/05/08 - 15:43
Mozorrotutako prezio igoerak: kantitate gutxiago, osagai merkeagoak eta tamaina txikiagoa
Murrizflazioak indarra hartu du: supermerkatuetan, asko dira prezioari eutsi baina kantitatea murriztu duten produktuak. Ostalaritzan, pintxoak edota edalontziak txikiagoak dira orain. Eta badira osagai merkeagoak erabiltzen hasi diren produktuak, prezio berean.
2024/04/15 - 12:03
Bi pertsona zauritu dira Bilboko Irala auzoko taberna batean izandako eztanda batean
Leherketa bart gertatu da, 21:00ak aldera, Eskurtze kaleko 10.ean. Lehen hipotesien arabera, butano botila bat lehertu da, lokalean ziren bi lagunak zaurituta. Taberna itxita zegoen, beraz, badirudi langileak zirela biak. Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte biak.
2024/04/15 - 11:18
Bi pertsona zauritu dira Bilbon taberna batean izandako leherketan
Lehen datuen arabera, butano botila bat lehertu da bart, 21:00ak aldera, Irala auzoko taberna batean. Ostalaritza lokaleko bi langile zauritu dira, eta bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredurekin.
2024/03/15 - 13:56
Hainbat pertsona zauritu dira Gasteizko Alde Zaharreko taberna bateko sabaia behera etorrita
Kaltetutako lokalera suhiltzaileek eta arkitektura zerbitzuek egin duten lehen bisitan, ondorioztatu dute hezetasunagatik erori zela sabaia.
2024/03/13 - 18:32
Ostalaritzaren asteburuetako ordutegia, aldaketaren bidean
Asteburuetan itxita dagoen edo afaririk ematen ez duten jatetxe edo tabernak ez dira ohikoak, baina gero eta gehiago dira lan-ikuspegi horretarantz doazen negozioak. Arrazoi nagusiak, lan-baldintza hobeak eta bizi-kalitatea dira.
2024/03/05 - 18:00
Reale Arena inguruko terrazak kendu dituzte
15:00etatik aurrera 32 taberna inguruk terrazak kendu behar zituzten, baina askoz lehenago jaso dituzte Ferrerias eta Armerien plazetakoak. Goizean bota duen euriaren ondorioz, askok lana aurreratzea erabaki dute.
2024/03/01 - 21:35
Farketa tabernako gerentea: ''Aulkiak, mahaiak, kristalak… denetarik apurtu zuten''
Athleticeko zale batzuek Atletico Madrileko batzuei eraso zieten Farketa tabernan. Juan Carlos Gomez gerenteak nola gertatu zen eta tabernan nolako kalteak eragin zituzten kontatu digu.
2024/03/01 - 21:12
Horrelakoa izan zen Atletico Madrileko zaleen aurkako erasoa San Mames inguruko taberna batean
San Mames inguruko taberna batean liskarrak izan ziren Athletic-Atletico partida hasi baino lehen. Lagun talde batek Atletico Madrileko zale batzuei eraso zien. Horietako batek ospitalean amaitu zuen, aurpegian egin zioten zauri bat sendatzeko: sei puntu eman behar izan zizkioten.
2024/02/24 - 19:31
Bizkaiko ostalaritzak mobilizazioei ekin die hitzarmenarena berritzearen alde
ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk deituta, mobilizazioei ekin diete larunbat eguerdian Bizkaiako ostalariek, Bilbon egin duten manifestazioarekin. Ostalaritzako hitzarmenaren negoziazioa duela urtebetetik ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute, eta orain urtebete proposatutakoa ez dela nahikoa.
2024/02/21 - 20:09
Donostiako Parte Zaharreko bizilagunak: "Segurtasuna interes pribatuaren gainetik dago"
Parte Zaharrean Bizi elkarteak ohartarazi du 'modus operandi'-a "ikusketak salaketa bat tartean dagoenean bakarrik egitea" dela.
2024/02/19 - 22:43
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Donostian eta sei familia etxetik atera, taberna batean izandako suteagatik
Antza denez, 13:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Fermin Calbeton kaleko jatetxe bateko sukaldean, sua hartu duen frijigailu baten ondorioz. Suhiltzaileak bertan izango dira, gutxienez, asteartera arte.
2024/02/15 - 14:13
Ostalaritzako ordutegia mugatzeko eskatu dute Bilboko erdiguneko bizilagunek, zaratagatik
Adierazi dutenez, Abandoko bizilagunek "Bilboko Ingurumena Babesteko Ordenantzan ezarritako zarata baino askoz handiagoa jasaten dute" ostiral eta asteburuetan.

2024/02/08 - 16:02
Bizkaiko Ostalaritzak mobilizazioei ekingo die berriro ere otsailaren 24an, hitzarmen berri bat eskatzeko
Bizkaiko Ostalaritzako ELAk, LABek, CCOOek eta UGTk gogorarazi dutenez, langileek ez dute soldata-igoerarik izan 2020tik. Tarte horretan KPIa % 12,9 igo da eta, beraz, erosteko ahalmena galdu dute.
2024/01/02 - 14:43
Bilboko taberna bateko bi langile atxilotu dituzte, ostutako txartelak erabiliz dirua lapurtzeagatik
Bilboko Alde Zaharreko taberna bateko jabea eta langilea atxilotu dituzte, datafonoaren bitartez, larpututako txarteletatik dirua hartzea leporatuta.
2023/12/27 - 18:51
Gasteizko Malibu diskoteka aldi baterako itxi eta zigilatu dute
Dantzalekua Dato kalean dago, eta urte amaierako kotiloi bat egitekoa zen. Itxierak indarrean jarraitzen badu, ezin izango da egin. Horretarako, establezimenduak hainbat eskakizun bete behar ditu.
2023/12/13 - 19:00
Donostiako Abuztuaren 31 kaleko 28. atariko bizilagunak ostegunean itzuli ahal izango dira etxera
Auzokideak astelehenean atera zituzten etxetik, igandean ostalaritza-establezimendu batean piztutako sute baten ondorioz.
2023/12/12 - 15:17
Udaltzaingoa Donostiako Abuztuaren 31 kalean piztutako sutearen nondik norakoak ikertzen hasi da
Oraingoz, ez dute zehaztu noiz itzuli ahal izango diren 28. atariko 17 bizilagunak.
2023/12/12 - 10:20
14 bizilagunek gaua etxetik kanpora pasa dute Donostian, taberna bateko sukaldeak su hartu ondoren
Donostiako Udalak Alde Zaharreko Abuztuaren 31 kaleko 28. atariko familia guztiei ostatu eman die, 14 pertsona guztira. Familia hauen etxebizitzetan kalte garrantzitsuak izan dira sutearen ondorioz.
2023/12/11 - 18:47
Donostiako Alde Zaharreko bi atari hustu dituzte sute baten ondorioz
Sutea igande honetan hasi zen, Abuztuaren 31 kaleko taberna bateko sukaldean. Suhiltzaileek sugarrak amatatu zituzten, baina astelehen honetan berpiztu egin dira eta berriro tokira itzuli behar izan dute.
2023/10/31 - 10:17
Ertzaintzak EAEko diskoteka handiak ikuskatu ditu Gau Beltzean segurtasuna bermatzeko
700 pertsona baino gehiagoko edukiera duten dantzalekuak aztertu dituzte agenteek (4 Bizkaian; 2, Araban; eta 1, Gipuzkoan), eta gau honetan bertan prebentzio eta kontrol lanak izango dira. Dekorazioa eta larrialdietako ateak ondo daudela egiaztatu dute, besteak beste.