EAEko ostalaritzak inoizko datu onenak eskuratu zituen 2022an
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ostalaritza sektoreak % 21,7ko hazkundea izan zuen 2022an, datuak biltzen direnetik izandako inoizko urterik onena erdietsita, Eustat Euskal Estatistika Institutuak egin duen zerbitzuen inguruko inkestaren arabera.
Sektoreak —hotelak, ostatuak, jatetxeak eta tabernak— 291,4 milioi euroko irabaziak lortu zituen urte hartan.
Eustaten arabera, negozio zifraren bilakaera ona da emaitza "bikainon" arrazoia; % 25, 7 hazi zen, 2021ean izandako % 33,9ko igoera sendotuta. Institutuaren esanetan, 2020an covid-19 pandemiak gogor zigortutako sektorearen susperraldi argia erakusten dute datuok, urte horretan negozio-zifra ia erdira jaitsi baitzen, -% 47,4ra. Hala, 2022an 4.000 milioi euro ingurukoa izan zen negozio zifra, pandemia aurreko kopuruen (4.500 milioi euro, 2019an) azpitik, dena dela.
Ostalaritzaren bilakaera onaren isla, enplegua % 5,5 igo zen (3.262 pertsona gehiago lanean), 62.406 lanpostura iritsi arte. Urte pandemikoetan, 2020an eta 2021ean, hurrenez hurren, % 5,6ko eta % 2,3ko murrizketak izan zituen.
Lurraldeka, denetan egin du gora ostalaritza jarduerak, bereziki Bizkaian (% 27) eta Gipuzkoan (% 20,4); Araban apalagoa izan zen hazkundea (% 6,5). Negozio zifrak, aldiz, antzera egin zuen gora hiru lurraldeetan (% 22,4 Araban; % 25,3, Bizkaian eta % 27,5, Gipuzkoan).
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek eskaeren jaitsieragatik
Ormuzeko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaerak asko jaitsi zaizkiolako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.
ZUZENEAN: Etekin Ekonomia Topaketak
Lehiaren Batzordeak espedientea ireki die Ibexeko sei bankuei, hipotekekin lehiaren kontra jardun dutelakoan
Banco Santanderrek, CaixaBankek, BBVAk, Sabadellek, Bankinterrek eta Unicajak adierazi dute hipoteken garestitzea merkatuaren egoeraren ondorio dela.
Satsek bertan behera utzi du emaginen greba Osakidetzan, profesionalen faltari buruzko negoziazioa ireki ostean
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.
Medikuen Greba Batzordeak baieztatu egin du greba mugagabea abiatuko dutela irailean
Medikuen Sindikatuak azaldu duenez, erabakia "hartuta" du jada Greba Batzordeak, eta, orain, "hasiera data" zehaztea falta da.
BBVAren errekurtsoa atzera bota eta Bilboko dorrean amiantoaren eraginpean egondako langile baten ezintasuna berretsi dute
Auzitegiak berretsi egin du BBVAko langile baten lanbide-gaixotasunagatiko ezintasun absolutua, eta berretsi egin du minbiziaren lan-jatorria, hainbat hamarkadatan amiantoaren eraginpean egon ondoren, Kale Nagusiko 1. Dorrean; beste txosten batzuen arabera, berriz, eraikin berari lotutako kasu gehiago daude.
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek hirirako sarbidea itxi dute, San Mamesen
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek bederatzigarren greba-astea hasi dute, lan-baldintza hobeak eskatzeko.