Tafalla
2024/08/12 - 21:16
Mendizale nafar bat hil da Huescako Pirinioetan, erori eta harri batekin burua kolpatu ondoren
Hildakoak 54 urte zituen, eta tafallarra zen. Goriz aterpetik gertu erori da, Fanlo udalerrian (Huesca).
2024/08/09 - 14:21
Brontze Aroko kokaleku bat azaleratu dute PHT eraikitzeko lanek Tafallan
Aurkikuntza horrek Nafarroako Historiaurreko biztanleriaren landa-jarduerak eta jarduera ekonomikoak dokumentatzeko aukera eman du. Kristo aurreko bigarren milurtekoaren erdialdean datatutako aztarnategia 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldietan aurkeztuko dute.
2024/07/21 - 00:32
Igandean itzuliko dira etxera Gatwicken aireratu ezinda geratu diren 45 erretirodun nafarrak
70 eta 80 urte bitarteko erretirodunak Gatwickeko aireportuan zeuden ostiralean, arratsaldean etxera itzultzeko hegaldia hartzeko zain, maletak lehorreratu zizkietela eta hegazkina haiek gabe joan zela jakin zutenean. Konpainiak "aireportuan abandonatu gaitu", salatu dute bidaiariek.
2024/07/20 - 12:57
82 urteko gizon bat hilik aurkitu dute putzu batean, Tafallan
Ostiraleko 18:50 aldera aurkitu dute, Quiñongo baratzeetan dagoen lursail batean. Dirudienez, istripua izan du eta putzuan erori da, nahi gabe.
2024/03/08 - 12:16
Epaileak 16 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Tafallan anaia hil zuen gizonari
Epaileak baztertu egin du ahaidetasunaren aringarri mistoa, eta bidezkotzat jo du askatasunaz gabetzeko 16 urteko zigorra.
2024/02/26 - 21:37
Erruduntzat jo dute Tafallan anaia hil zuen gizona
Orain, akusatuak 10 eta 20 urte arteko kartzela-zigorra jaso dezake.
2024/02/19 - 06:00
Tafallan anaia hil zuen gizonaren aurkako epaiketa hasiko da astelehen honetan
2022ko kasu bat da, eta herri-epaimahairen osaketarekin hasiko da prozesua. Fiskaltzak 21 urteko kartzela-zigorra eskatzen du, eta defentsak, absoluzioa.
2024/02/11 - 20:33
Astelehenetik aurrera mobilizazioei berrekingo diete nekazari nafarrek
"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek.
2024/02/10 - 21:20
Astelehenetik aurrera mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute nekazari nafarrek
"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek.
2024/02/06 - 11:42
Auto-ilarak Iruñeko sarrera eta irteeretan, nekazarien protestengatik
Nafarroako nekazariek euren kabuz antolatutako mobilizazioek Iruñeko saihesbidea (PA30) trabatu dute. Tafallan, Lizarran eta Irunberrin ere arazoak sortu dira.
2024/01/21 - 09:31
Donostiak agur esan dio inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan dituen jaiari
Egun osoan zehar, helduen eta haurren danborradek hiriko txoko guztiak alaitu dituzte. Gauerdian, Union Artesana elkartearen danborradak eman dio amaiera jaiari, Konstituzio plazan.
2024/01/19 - 22:27
Eguraldi hotza eta lehorra nagusi, San Sebastian egunean
Gauean, hoztera egingo du eta zero azpitik gradu bateraino jaitsiko da tenperatura 08:00etan.
2024/01/19 - 11:24
Dena prest urteko gaurik zaratatsuenerako
Azken prestaketetan ari dira milaka lagun San Sebastian gau zirraragarriaz gozatzeko. Donostia, Azpeitia, Tafalla eta Lakuntzako plazak eta kaleak kolorez beteko dira jai labur bezain bizi honetan.
2023/12/30 - 19:34
Foruzaingoak ziztu bizian eta balantzaka zihoan kamioi bat grabatu du, Tafallan istripua izan duen arte
45 urteko gizon bat inputatu dute Tafallan istripu bat izan eta alkohol eta kokaina proban positibo eman ostean. Fruta zeraman kamioi-hozkailu bat gidatzen ari zen ezbeharra izan duenean. Istripua ikusgarria izan arren, gidaria onik atera da.
2023/11/29 - 14:19
Greba feminista orokorreko manifestazio eta mobilizazioak: non eta noiz
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeko udalerri handietan manifestazio jendetsuak deitu dituzte arratsalderako, eta goizean mobilizazioak egongo dira ehunka herritan.
2023/10/06 - 21:53
Alkuaz: ''Gobernu aurrerakoi eta ezkertiarren beste isla bat da akordio hau''
PSNren aldeko botoekin, Xabier Alkuaz (EH Bildu) Tafallako alkatea izendatu dute gaur Nafarroako Udal eta Kontsejuen Federazioko presidente. Lehen aldiz, ezker abertzaleko ordezkari batek zuzenduko du erakunde hori.
2023/10/06 - 21:49
Alkuaz (EH Bildu) aukeratu dute Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente, PSNren botoekin
Federazioko lehen presidente euskalduna da, baita ezker abertzaleko lehena ere. "Nafarroan gehiengo aurrerakoiak eta ezkertiarrak sendotzeko beste urrats bat" izan da, Tafallako alkatearen arabera.
2023/08/20 - 13:23
Adarkatu bat Tafallako entzierroan eta beste bat Faltzesko Piloiaren jaitsieran
Beste gertakari batean, Murchanten ihes egin zuten bi behik bi pertsona adarkatu dituzte larunbat honetan Nafarroako udalerri horretan.
2023/08/05 - 14:10
21 urteko emakume tafallar bat hil da Larraunen auto istripu batean
Ezbeharra ostiralean gertatu da, 20:40ean, A15 autobidean. Hildakoarekin batera beste emakume bat zihoan autoan, 21 urtekoa eta tafallarra bera ere bai, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
2023/07/13 - 20:27
35 eta 36 urteko bi langile zauritu dira erredurekin Tafallan
35 urteko gizonezkoa helikopteroz eraman dute Zaragozako Miguel Servet Unibertsitate Ospitalera, erredura larriak dituelako, eta 36 urtekoa, berriz, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, pronostiko erreserbatuko erredurak baititu.