Tafalla
2021/06/09 - 10:52
Positiboek apur bat gora egin dute Nafarroan, 52 zenbatu baitituzte
Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Iruñeko Txantrea auzoa da denen buru, zazpi kutsatzerekin.
2021/06/08 - 18:27
44 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan, bezpera baino lau gehiago
44 kutsatze atzeman dituzte azken orduetan, aurreko asteetan zenbatutako datuen azpitik.
2021/06/07 - 17:31
Positiboak 50etik behera kokatu dira berriro Nafarroan
Zehazki, 40 kutsatze izan dira azken orduetan. Kasuen beherakadan halako apaltze bat sumatu daiteke, aurreko asteetako kopuruen antzekoak zenbatu baitituzte.
2021/06/06 - 19:57
37 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, uztailaren 15etik izan den datu txikiena
Positibotasun tasa % 3,4an kokatu da, aurreko eguneko %4,1aren aurrean.
2021/06/05 - 19:11
73 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, azken bi egunetako daturik txarrena
Positibotasun tasa % 4,1ean kokatu da, aurreko eguneko %3,3aren aurrean.
2021/06/04 - 17:01
58 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, asteko kopururik txikiena
Positibotasun tasa % 3,3an kokatu da. Positibo gehien atzeman dituzten udalerrien artean, Uharte ageri da buruan, lau kasurekin.
2021/06/03 - 15:18
67 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, bezperan baino 21 gutxiago
Positibotasun tasa % 3,1ean kokatu da. Positibo gehien atzeman dituzten udalerrien artean, Burlata, Zizur Nagusia eta Uharte Arakil ageri dira buruan, launa kasurekin.
2021/06/02 - 11:39
Positiboek gora egin dute Nafarroan, 86raino
Astelehenean baino 21 gehiago zenbatu dituzte. Sarrigurenen bederatzi kasu hauteman dituzte, sei Tuteran eta bost Zizur Nagusian.
2021/06/01 - 15:45
Nafarroak kutsatzeen gorakada batekin bukatu du maiatza
Zehazki, 65 kasu atzeman dituzte. Aurreko asteetako datuekin alderatuta ere, igoera sumatu da.
2021/05/31 - 22:40
Heriotza bat eta 50 positibo Nafarroan
Koronabirusaren ondorioz hil den gizonak 69 urte zituen. Horrez gain, beste pertsona bat eraman dute zainketa intentsiboetako unitatera.
2021/05/30 - 18:52
57ra jaitsi dira covid-19 kasu berriak Nafarroan, baina positibotasuna % 4,7ra igo da
Atzo ez zen covid-19arekin lotutako ospitaleratzerik izan, baina 74 eta 92 urteko bi emakume hil ziren arrazoi horrengatik.
2021/05/29 - 12:23
81 covid-19 kasu berri atzeman dira Nafarroan, bezperan baino zertxobait gehiago
Ostegunean baino 4 kasu gehiago atzeman ziren atzo, eta kasu berriak duela 7 egun (57) eta duela 14 egun izandakok (75) baino gehiago dira.
2021/05/28 - 20:10
Behera egin dute kutsatzeek Nafarroan, asteazkeneko igoeraren ostetik
Atzemandako 77 positiboak aurreko bi asteetan zenbatutako datuen antzekoak dira, eta, beraz, beherakadan nolabaiteko geldialdia sumatzen da.
2021/05/27 - 19:47
Positiboak ia bikoiztu egin dira Nafarroan, eta 100etik gertu daude
Positibotasun tasa ere bezperakoa halako bi da (% 4,4). Gainera, 57 urteko pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz.
2021/05/26 - 19:56
Kutsatzeak egonkor mantendu dira Nafarroan
Bezperako datuaren oso antzekoa izan bada ere, aurreko asteetako datuekin alderatuta, beheranzko joerari eusten zaiola ikus daiteke.
2021/05/26 - 16:12
Nafarroak 23:00ak arte luzatuko du ostalaritza barruko ordutegia
Ostiraletik aurrera ostalaritzako ordutegia ordubete luzatuko du Nafarroako Gobernuak. Neurri horrek lagunarteei, aisialdi elkarteei, bingoei eta joko aretoei ere eragiten die.
2021/05/25 - 19:58
50 positiboren langa gainditu du berriro Nafarroak
Azken egunetako beherazko joera hautsiz, igoera txiki bat izan da kutsatze berrien kopuruan, baina positibotasun tasak behera egin du. Hamar egunetan lehen aldiz ez da ospitaleratzerik izan.
2021/05/08 - 20:02
Zer egin ahalko da eta zer ez Nafarroan, igandetik aurrera?
Hauek dira alarma egoera amaitzearekin batera, igandetik aurrera, Nafarroan indarrean egongo diren neurriak.
2021/04/25 - 17:49
Nafarroako herrien %60 hutsik gelditzeko arriskuan
Nafarroako 77 herri, lautik bat, hustsik geratzeko arrisku larrian dude. Herri horiek populazioaren %20 galdu dute. Lurralde Kohesioak 1,7 milioi euro inbertituko ditu toki-erakundeei laguntzeko.
2021/04/10 - 11:24
Zaporeak taldeak esnea bilduko du Lesbosko errefuxiatuentzat, gaur Nafarroan
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak eta Foru Gobernuak Nafarroan 20 bat bilketa-gune izango dituen ekimenean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.