44 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan, bezpera baino lau gehiago
Pandemiaren bilakaera egonkor dago Nafarroan, 44 kasu positibo berri zenbati baitituzte Foru Gobernuak emandako datuen arabera; aurreko egunean baino 4 positibo gehiago izan arren, ez dira bezperako balioetatik asko igo, eta, nolanahi ere duela astebete (65) eta duela 14 egun (50) baino gutxiago dira.
Atzo egindako 1.757 proba diagnostikoetatik (aurreko egunean baino 904 gehiago), % 2,5 positibo izan ziren. Hala, proba gehiago eginda positibotasun tasa bi puntu baino gehiago jaitsi da igandetik (% 4,6koa izan zen orduan).
Kasuen beherakada horrek udalerrien eta osasun guneen datuetan ere izan du isla; izan ere, bakar batean ere ez dira bost kutsatze baino gehiago zenbatu. Iruñeko Sanduzelai auzoan eta Tutera Ekialdean atzeman dituzte positibo gehien, hiruna. Bina kutsatzerekin ageri dira, bestalde, Iruñeko Arrotxapea, Txantrea, Arrosadia, Donibane auzoak eta Corella, Lakuntza, Tafalla eta Zizur Nagusia herriak.
Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, atzo, hiru ospitaleratze izan ziren, horietako bi ZIU postuetan; beraz, guztira 40 dira ospitaleratutakoak. 14 ZIUn daude (bi gehiago), 2 etxeko ospitaleratzean (berdin) eta 24 plantan (bi gutxiago).
Adinaren arabera, talde kaltetuenak 30-44 urtekoak (% 36) eta 45-59 urtekoak (% 26) izan ziren, ondoren 15-29 urtekoak (% 24), 15 urtetik beherakoak (% 7), 75 urtetik gorakoak (% 5) eta 60-75 urtekoak (% 2).
Positibo berrien batez besteko adina 39 urtekoa da, eta generoaren arabera, % 62 gizonak dira eta % 38 emakumeak.
Nafarroan orain arte covid-19aren eraginez 1190 hil dira eta eta pandemia hasi zenetik kutsatutako pertsonak 62 504 dira.
Nafarroa da, 2020ko irailaren 17tik, proba diagnostiko gehien egiten dituen autonomia-erkidegoa, mila biztanleko 1399,69 proba, estatuko batez bestekoa 940,43 denean.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.