67 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, bezperan baino 21 gutxiago
Azken orduetan 67 positibo berri atzeman dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Bezperako datuekin alderatuta, kutsatzeek behera egin dute asteartean 88 kutsatze hauteman baitziren.
Zehazki, atzo 2.177 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 105 gutxiago), eta horietatik % 3,1 positibo izan ziren. Hortaz, proba gutxiago eginda, positibotasun tasa jaitsi egin da da (% 3,8an zegoen).
Atzokoan, ospitaleetako okupazioa egonkor mantendu zen, 19 paziente ospitaleraturekin. Atzo bi ospitaleratze izan ziren, bat ere ez ZIUetan, eta ez da heriotzarik izan.
Kutsatze berriei dagokienez, Iruñerrian eta bere eskualdean kasu positiboen % 54 izan dira, Tuteran % 21 eta Lizarran % 3. Gainerako positiboak (% 22) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.
Burlata, Zizur Nagusia eta Uharte Arakil udalerrietan launa positibo atzeman dituzte. Hiruna kasu zenbatu dituzte Arrotxapean, Txantrean, Azkoienen eta Sarrigurenen, eta bina, berriz, Altsasun, Cascanten, Corellan, Uharten, Monteagudon eta Alesbesen.
Erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 15 eta 29 urte artekoak (% 29) eta 30 eta 44 urte artekoak (% 27) dira talde nagusiak. Ondoren, 15 urtetik beherakoak (% 21) eta 45 eta 59 urte artekoak (% 15) daude. Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea eta 75 urtetik gorakoen taldea daude, biak kutsatu berrien % 4rekin.
Positibo berrien batez besteko adina 32,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 51 gizonak dira eta % 49 emakumeak.
Nafarroan 1.188 pertsona hil dira covidaren ondorioz, eta birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 62.254koa da.
42.020 txerto-dosi
Atzo 8.361 dosi eman zituzten (gehien inokulatu den eguna), eta, ondorioz, 417.615 txerto eman dituzte jada, Nafarroan orain arte jasotako 466.785 txertoetatik.
Orain arte, 157.579 pertsonak osatu dute txertoa, atzo bigarren dosia (4.809) jaso ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.