58 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, asteko kopururik txikiena
Kutsatzeek behera egin dute azken orduetan Nafarroan, eta 58 positibo berri atzeman dituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Zehazki, atzo 1.770 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik % 3,3 positibo izan ziren. Hortaz, positibotasun tasa pixka bat gora egin du (% 3,1ean zegoen).
Kutsatze berriei dagokienez, Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 67 erregistratu zituzten, Tuteran % 9 eta Lizarran % 5. Gainerako positiboak (% 19) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.
Positibo gehien atzeman dituzten udalerriei erreparatuta, Uharte ageri da buruan, lau kasurekin. Hiruna kasu zenbatu dituzte Barañainen, Azkoienen, Ermitagañan eta Arrosadian.
Kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (% 42) eta 45-59 urtekoak (% 21) dira. Ondoren, 15 urtetik beherakoen taldea eta 15 eta 29 urte bitartekoen taldea (% 14) dago. Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, kutsatu berrien % 9rekin, eta 75 urtetik gorakoen artean ez da kasurik erregistratu.
Positibo berrien batez besteko adina 35,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Ospitaleetako egoerak egonkor jarraitzen du eta 42 paziente daude ospitaleratuta covid-19arekin Foru Erkidegoko zentroetan; horietatik 12 ZIUetan daude. Atzo lau pertsona ospitaleratu zituten, bat ere ez ZIUetan, eta 71 urteko gizon bat hil da. Nafarroan, 1.189 heriotza izan dira guztira covid-19agatik.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 62.312koa da Nafarroan.
427.000 dosi baino gehiago eman dira
Atzo 10.029 dosi eman zituzten (gehien inokulatu den eguna), eta, ondorioz, 427.644 txerto jarri dituzte jada, Nafarroan orain arte jaso diren 466.785 txertoetatik.
Orain arte 160.641 pertsonak osatu dute txertoaren jarraibide osoa, atzo bigarren dosia (3.062) jaso ostean.
Bestalde, Euskadin hobetu egin dira R0 indizea (0,97), intzidentzia-tasa metatua (204 kasu) eta ospitaleetako presioa (83 gaixo ZIUetan eta 155 gela arruntetan). Bestalde, ostegunean 325 positibo berri zenbatu zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezuak nonahi, Oihane Mateosen heriotza dela eta
Bart zendu da Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua, eta zorigaiztoko albiste jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.