Thailandia
2024/04/19 - 18:46
Thailandiara bidean da Alex Garcia euskal herritarra etxeratuko duen hegazkina
Hegazkinean, 11 mediku eta erizain militar doaz. Euskadira itzuliko da zuzenean, eta Loiuko aireportutik Gurutzetara eramango dute.
2024/04/19 - 17:34
Kanpaina solidarioa Basaurin, Thailandian gaixorik dagoen herrikidea etxeratzen laguntzeko
"El Maño" Basozelai auzoko auzokideen elkarteak itsulapikoak banatu ditu herriko 84 saltoki eta tabernatan, eta ekitaldi solidarioak antolatu dituzte hilaren 27 eta 28rako.
2024/04/19 - 16:18
Talde mediko batek Thailandiatik etxera ekarriko du bertan gaixorik dagoen euskal herritarra
Pankreatitis nekrosatzailea duen euskal herritarra etxera ekarriko duen hegazkin militarra 17:00ak aldera abiatu da Torrejon de Ardoz (Madril) udalerriko base militarretik.
2024/04/19 - 15:52
Alexander Garcia etxeratzeko hegazkina Thailandiatik berehala itzuliko dela uste du Marisol Garmendiak
Thailandian larri dagoen euskal herritarra etxeratzeko hegazkina gaur atera da, 17:02an, Torrejon de Ardozko base militarretik. 11 mediku eta erizain militar doaz bertan.
2024/04/19 - 15:07
Thailandian gaixorik dagoen euskal gaztea etxeratzeko hegazkina arratsaldean abiatuko da
Hegazkinean, bost mediku eta lau erizain militar doaz. Euskadira itzuliko da zuzenean, eta Loiuko aireportutik Gurutzetara eramango dute Alexander Garcia.
2024/04/19 - 09:58
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren amaiera, Alex Garciaren etxeratzea eta Israel-Iran
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/18 - 18:31
Thailandian gaixorik dagoen euskal gaztea "lehenbailehen" aberriratzeko tramiteak azkartzen ari dira
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak gaur hedabideei jakinarazi dienez, oraindik ez dago gaixoa aberriratzeko datarik, bidaia "ez baita erraza", baimen "dezente" behar dituelako.
2024/04/18 - 17:53
Basauriko Basozelai auzoak bat egin du Alex Garciaren familiari laguntzeko
Bizkaiko auzoko bizilagunek hainbat itsulapiko banatu dituzte inguruko hainbat tokitan, Thailandian pankreatitisak jota ospitaleratutako gaztearen familiari laguntzeko.
2024/04/17 - 22:46
Marisol Garmendia: ''Defentsa ministerioa tinko ari da lanean familiaren eskaerari erantzuna emateko''
Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendiak ziurtatu du Espainiako Gobernua tramite guztiak egiten ari dela "ahal den neurrian eta lehenbailehen" Thailandian pankreatitisak jota gaixo dagoen herritarra etxeratzeko.
2024/04/17 - 22:15
Gaixo dagoen gaztea Thailandiatik ekartzeko hegazkin medikalizatu bat prestatzen hasi dira
Thailandian pankreatitisak jota gaixorik dagoen gaztea etxera itzuli ahal izango da. Defentsa eta Atzerri ministerioek baieztatu dutenez, Espainiaratzeko kudeaketak eta hegazkin medikalizatua prestatzen hasi dira, baina oraingoz ez dute datarik zehaztu, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.
2024/04/17 - 19:06
Gaixo dagoen euskal gaztea Thailandiatik ekartzeko hegazkin medikalizatu bat prestatzen hasi dira
Defentsa eta Atzerri ministerioek baieztatu dutenez, pankreatitisa duen gaztea Espainiaratzeko kudeaketak eta hegazkin medikalizatua prestatzen hasi dira, baina oraingoz ez dute datarik zehaztu. Gaur pazientea "egonkor dago, bere larritasunaren barruan".
2024/04/16 - 21:00
Thailandian gaixorik dagoen donostiarra "berehala" Euskal Herriratu beharko lukete, ospitalearen arabera
Familiak Margarita Robles Defentsa ministroarekin telefonoz hitz egin zuen astelehenean, eta Roblesek egoera aztertuko duela adierazi zien. Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala gaztearen senideei laguntzeko prest agertu dira.
2024/04/15 - 19:25
Thailandian gaixorik dagoen euskal herritarraren egoera gero eta larriagoa da
EITBk emaztearekin hitz egin du, eta adierazi digu barne-hemorragia larria izateko arriskuan dagoela. Familiaren azken itxaropena Defentsa Ministerioaren hegazkin bat da.
2024/04/14 - 22:03
Eneko Goiak laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari Bangkoken gaixorik dagoen donostiar bat aberriratzeko
Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak ohar bat igorri du Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzaren bidez, eta kasua jarraitzen ari dela, eta Espainiak Thailandian duen enbaxada "bere eskumenen barruan dauden eta eskura dituen eginbide" guztiak egiten ari dela esan du.
2023/08/15 - 21:16
Thailandiako Poliziak amaitutzat eman du ikerketa eta heriotza-zigorra eskatu du Daniel Sanchorentzat
29 urteko espainiarra erruduntzat jo dute eta, aldez aurretik prestatutako hilketagatik, heriotza-zigorra eskatu dute. Ez dute Edwin Arrieta doktorearen heriotzaren arrazoia zehaztu, ezta bien arteko harremana zein zen ere.
2022/10/06 - 13:22
Polizia ohi batek gutxienez 32 pertsona hil ditu Thailandiako haurtzaindegi batean
Hildakoen artean hainbat haur daude. 34 urteko susmagarriak bere buruaz beste egin du erasoaren ondoren.
2022/10/06 - 12:15
Polizia ohi batek 34 pertsona hil ditu, tartean 22 haur, Thailandiako haurtzaindegi batean izandako tiroketan
Hiltzailea 34 urteko polizia ohi bat da, eta erasoa egin ondotik, bere buruaz beste egin du. Tiroketan, emaztea eta semea ere erail ditu.
2022/08/05 - 12:17
Gutxienez 13 pertsona hil eta 37 zauritu dira Tailandiako diskoteka bateko sutean
Oraindik ez dakite nola sortu zen sua, baina agintariek Montain B diskotekako jabea galdekatu dute. Tailandiako Gobernua beste festagune batzuen "egiturak eta segurtasuna" egiaztatuko dutela esan du, "beste suteak saihesteko".