Kanpaina solidarioa Basaurin, Thailandian gaixorik dagoen herrikidea etxeratzen laguntzeko
"El Maño" Basauriko Basozelai auzoko auzokideen elkarteak "Ayúdanos a traer a Alex a casa" (Lagun iezaguzu Alex etxera ekartzen) kanpaina solidarioa jarri du martxan, Thailandian gaixorik dagoen herritarra aberriratzen laguntzeko. Alex Garcia Galas, jaiotzez basauriarra eta Donostiako bizilaguna, pankreatitis akutuak jota ospitaleratu behar izan zuten Thailandian.
Auzo-elkarteak auzoan bertan bizi den familiari lagundu nahi dio kostu ekonomiko handiari aurre egiten, tratamenduaz gain, hura euren kasa ekartzeko saiakera garestia izan delako, Basauriko Udalak jakitera eman duenez.
Duela egun batzuetatik, auzoko nahiz herri osoko saltoki, taberna eta jatetxeetan dirua biltzeko itsulapikoak jarri dituzte, "Lagun iezaguzu Alex etxera ekartzen" leloarekin.
84 dituzte jarrita oraingoz, baina, eskaerak bultzatuta, gehiago jarriko dituztela iragarri du Gorka del Rio "El Maño" Basozelaiko auzokideen elkarteko kideak, eta "itsulapiko sorta berri bat iristeko zain" daudela.
Gainera, apirilaren 27rako eta 28rako, ekitaldi solidarioak antolatu dituzte, diru gehiago biltzeko asmoz.
Hilaren 27an, larunbatean, arratsaldez, Solabarria plazan, haurrentzako parkea jarriko dute, puzgarri eta guzti; izan ere, Alex Garciaren familiak haurrentzako ekitaldiak antolatzeko enpresa bat du. Sarrerak prezio sinbolikoa izango du.
Gainera, igandean, hilaren 28an, hitzordu gastronomikoa izango da San Jose ikastetxeko patioan. 12:00etatik aurrera, urdaiazpiko moztailea izango da, eta, ondoren, paella solidarioa. Paella plater bat, edaria eta ogia emango dituzte, "prezio herrikoian", eta barra eta musika izango dira.
Bi egun solidarioetan, bereziki igandean, errifetarako txartelak salduko dira. Zozkatuko diren produktuen artean, herriko dendariek emandakoak daude. Igandean, 18:00etan, bingo solidarioa izango da, eta saria Iker Muniainek emandako Athleticen kamiseta bat izango da.
"Basuriarrek beti erakutsi izan dugu, gure bizilagun batek beharra duenean, dena ematen dugula laguntzeko, eta, beraz, ahalik eta diru gehien biltzea espero dugu", esan dute Basozelaiko auzokideek. Gaineratu dutenez, Alex laster etxeratuko dutela dirudien arren, "Alexek eta familiak jaso dezaketen laguntza guztiak ongietorriak izango dira, gastu handiei egin behar dietelako aurre".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.