TikTok
2025/01/16 - 23:30
Bezos, Musk eta Zuckerberg hirukote aberatsa Trumpen kargu-hartzearen lehen lerroan izango da
Espero da oholtzaren alboan esertzea; presidente ohien, Trumpen familiaren, administrazio berriko kabineterako hautagaien eta ganberetako ordezkarien ondoan.
2025/01/15 - 19:25
Arkaitz Sukuntza: ''Sare sozialetan eredu aldaketa bat behar dugu''
Arkaitz Sukuntza sare sozialen estrategian aditua da eta beharrezkotzat jotzen du erakundeak eta pertsonak batzea eta taldeak sortzea, zerbitzari libreetarako jauzia egiteko.
2025/01/15 - 12:29
Ameriketako Estatu Batuetan TikTok enpresa Elon Muski saltzea aztertzen ari da Txina
TikTok sare sozialak "jarraitu beharreko bidea planifikatzen jarraitzen du", AEBn laster debekatuko baitute.
2024/12/17 - 21:55
100.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten influencerrak behartuta egongo dira albiste faltsuak gezurtatzera
Zuzenketa Eskubidea Arautzen duen Lege Organikoaren aurreproiektua gaur onartu du Ministroen Kontseiluak, eta sare sozialen erabiltzaile garrantzitsuez hitz egiten du, sare sozial batean 100.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten edo sare sozialetan orotara 200.000 baino gehiago dituztenei buruz.
2024/12/07 - 08:37
AEBko auzitegi federal batek berretsi egin du TikTok herrialdean debeka lezakeen legea
2025eko urtarrilerako Txinako matrizearekin dituen lotura guztiak hautsi behartu ditu, harreman hori segurtasun nazionalerako mehatxua dela iritzita.
2024/11/27 - 22:16
TikTok sare sozialak edertasun iragazkiak erabiltzea galaraziko die adingabeei
AEBko 14 fiskalek ohartarazi dute adingabeek autoestimu arazoak izan ditzaketela iragazki horien ondorioz.
2024/04/25 - 10:02
Tiktokek bertan behera utzi du Lite bertsioaren sari programa, Europako Batzordeak galdegin bezala
AEBn, sare soziala saltzera behartzen duen legea auzitara eramango duela iragarri du konpainia txinatarrak. Argudiatu duenez, balizko debekuak AEBko zazpi milioi enpresaren "txikizioa" ekarriko luke eta 170 milioi erabiltzaile "isilarazi".
2024/04/22 - 21:20
TikTok Lite debekatzeko mehatxua egin du Bruselak, horrek dakarren mendekotasun arriskuagatik
Europako Batzordeak adierazi duenez, Txinako enpresak ez du aurkeztu joan den astean erreklamatutako arriskuen ebaluazioa, eta "arriskuak arintzeko neurri eraginkorrik hartu gabe" abiarazi du aplikazioa. TikTok erantzuteko 48 ordu ditu.
2024/03/13 - 17:46
Amerikako Estatu Batuak TikTok debekatzeko prest, sare soziala Txinako jabetzatik aldentzen ez bada
Hala ere, TikToken asmoa da legezko bide guztiak agortzea bere jatorrizko enpresaren edozein desinbertsio mota aztertu aurretik. Txinak ziurtatu duenez, sare sozialaren aurkako "errepresioa beldurtzeko taktika bat da", eta AEBren "aurka itzuliz" amaituko da.
2024/02/27 - 20:26
Bi 'influencer' atxilotu dituzte, neska adingabeak drogatu, bortxatu eta grabatzea egotzita
Atxilotuak, Jose Hernan eta Ivan G., 'Los Petazetaz' bezala ezagunak ziren sareetan. Instagram bezalako sare sozialetan 70.000 jarraitzaile baino gehiago zituzten, eta TikTok sarean askoz gehiago. Azken horren kontua itxi egin diete.
2024/02/19 - 17:35
Bruselak ikerketa ireki dio TikTok sare sozialari, adingabeei ematen dien babesa aztertzeko
Europako Batzordeak plataforma adingabeak behar bezala babesten ari den aztertu nahi du, baita gardentasun-baldintza berriak betetzen ari den ere.
2024/02/09 - 06:00
Bizkaiko bost gaztek sare sozialak hankaz-gora jarri dituzte, harri-jaurtiketari esker
Lagun arteko lehiaketa gisa jaio zena, mundu osoko fenomenoa da orain. Bakioko hondartza batean uretara harriak botatzen hasi ziren bost gazteekin izan gara, Piedras Tirar Instagram eta Tik Tokeko kontuaz hitz egiteko. "Oraindik ezin dugu sinesti", diote, milioi bat jarraitzailera heldu direnean.
2024/01/24 - 16:03
TikTok da adin txikikoek Espainian gehien erabiltzen duten sare soziala: 94 minutu egunean, batez beste
Instagram da bigarren erabiliena, eta batez beste egunean 71 minutu igarotzen dute. Bestalde, WhatsApp da komunikaziorako aplikazioen artean gehien erabiltzen dena, nahiz eta bere erabilera % 12,5 jaitsi den azken urtean.
2023/10/19 - 15:39
EBk astebete eman die Meta eta Tik Tok enpresei gerrari buruzko desinformazioaren kontrako neurriak argitzeko
Joan den astean X sare sozialarekin egin bezala, Bruselak errekerimendu formala helarazi die biei. Zerbitzu digitalen legearen baitan, albiste faltsuen kontra duten politika zein den jakin nahi du erakundeak.
2023/06/05 - 15:48
Adimen artifizialak sortutako edukiak identifikatzeko eskatu die Bruselak plataforma digitalei
Europako Batzordearen ustez, Youtube edo TikTok plataformek, esaterako, argi utzi behar dute adimen artifizialak zer eduki sortu dituen, jardunbide egokien kodeari erantzuteko.
2023/06/01 - 07:00
Adin muga al dago sare sozialetan aritzeko?
Olaia Martinez 18 urteko TikTokerra da. Xabier Huitzik 64 urte ditu eta sarri publikatzen ditu edukiak Instagramen. Nola bizi dituzte sare sozialak? Antzekotasunik ba ote du bien jardunak?
2023/04/29 - 17:07
Aguraingo dantza eskola bat birala egin da TikToken
Dardara taldeak Eusko Legebiltzarrean egindako erakustaldiak sarea astindu zuen. Milioika ikustaldi izan dituzte. TikTok dantza egiten ikasteko tresna bihurtu da.
2023/03/26 - 22:43
Soinu marroia delakoa gero eta gehiago erabiltzen da kontzentratu, erlaxatu edo lo hartzen saiatzeko
Ur jauzi bat, euri zaparrada trumoitsua edo hegazkin baten kabinako soinua soinu marroiak dira, eta lagungarriak izan daitezke kontzentratzen edo erlaxatzen laguntzeko. Azken boladan, TikTok moduko sare sozialetan modan jarri da halakoen erabilera.
2023/03/24 - 14:42
Frantziak debekatu egin ditu aisialdiko aplikazioak, TikTok barne, telefono ofizialetan
Frantziako Gobernuaren ustez, aisialdiko aplikazioek "ez dute Administrazioaren ekipoetan instalatzeko adina zibersegurtasun eta datu-babes maila".
2023/03/23 - 15:16
TikToken zuzendari exekutiboak azalpenak emango ditu, estreinakoz, AEBko Kongresuko batzordean
ByteDance enpresak —TikToken sortzailea— erabiltzaileen datuak Txinako Gobernuarekin partekatuko dituen errezeloa dute zenbait herrialdek.