Tolosa
2023/01/16 - 19:13
Auto ilarak amaituta Tolosan
Gainera, Txorierriko igarobidean ere arazoak sortu dira. Lezaman ibilgailu bat bidetik atera da eta errei bat itxi dute, Gurutzetara bidean.
2023/01/16 - 13:53
N-1 errepidea itxi dute Tolosan, Lasarte-Oriarako noranzkoan, kamioi bat irauli ostean
Istripua N-1 errepideko 435. kilometroan gertatu da, 10:30 aldera. Kamioia irauli egin da eta bi errei itxi behar izan dituzte, Lasarte-Oriarako noranzkoan. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.
2023/01/15 - 19:26
Renfek bideozaintza jarriko du Andoain, Beasain, Gros, Hernani, Lezo, Ordizia eta Tolosako geltokietan
Lanak 2023ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten da. Bezeroaren segurtasuna eta esperientzia hobetzea da helburua.
2023/01/01 - 15:41
Manex, 2023an Euskal Herrian jaio den lehen haurra
Donostia Ospitalean jaio da 00:40 aldera eta 3,140 kilo pisatu du. Tolosarrak dira gurasoak eta oso gustura eta ondo daudela kontatu du amak Euskadi Irratian.
2023/01/01 - 15:40
Manex, 2023an Euskal Herrian jaio den lehen haurra
Kanpaiak jo eta 40 minutura jaio zen tolosarra Donostia Ospitalean. Erditzea azkarra eta erraza izan da, amaren arabera, eta Manex osasuntsu dago.
2022/12/17 - 16:25
Osasun arreta hobea aldarrikatu dute Tolosan
Ehunka lagun elkartu dira eskualdean ospitale publikoa egitea eskatzeko. Hiru urtez zain egon ondoren, beldur dira zentroak ez duela izango ospitalizazio kirurgikorik. Salatzen dute Tolosaldeak beste eskualde batzuek baino osasun arreta okerragoa duela.
2022/12/11 - 15:10
EH Bilduk Tolosaldeko azpiegitura berriari buruzko azalpenak eskatu dizkio Sagarduiri
Azpiegitura berrian zer kirurgia mediko egitea aurreikusten den argitzeko eskatu du koalizio independentistak, planean planteatzen diren "zerbitzu asko gaur egun Asuncion Klinikak eskaintzen dituelako".
2022/12/04 - 12:00
Mikel Alberdi gudariaren gorpuzkiak lurperatu dituzte Tolosan
Familiak ez zekien 1936an hildako gudariaren gorpuzkiak Zarauzko hilerrian zeudela, baina Gogora Institutuari esker, horiek berreskuratu eta Tolosako seme kutunen panteoian sartu dituzte.
2022/11/21 - 14:06
Joxe Manuel Agirre: ''Perkusioari lehen baino garrantzia handiagoa ematen zaio orain''
Joxe Manuel Agirre artisau tolosarrak 40 urtetik gora daramatza panderoak, danbolinak, atabalak eta perkusiozko beste hainbat tresna egiten eta konpontzen. Perkusioak azken boladan berebiziko garrantzia hartu duela aitortu du.
2022/11/13 - 19:56
Sutea piztu da Andatza mendian, Zizurkilen
17:00ak aldera piztu da sua, eta 18:15 aldera perimetratu dute, inguruko baserri zein etxerik hustu behar izan gabe. Sutea kontrolpean dagoela jakinarazi du Ertzaintzak.
2022/11/11 - 16:57
Kantu bat sortu eta grabatu dute, Buru Bihotzez elkartearentzat
Jon Esnaola konpositorearen kantua grabatu dute Garaten Elene Arandia abeslariak, Et Incarnatus orkestrako 16 musikarik eta Alos Quartetek, Migel Zeberiok zuzenduta, alzheimerrak jotakoen senideen aldeko Tolosako elkartearentzat.
2022/11/01 - 22:44
Sophia Chamber Choir abesbatza ukrainarrak irabazi ditu 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketako sari nagusiak
Aleksey Xamritskik zuzentzen duen taldeak, ganbera abesbatza onenaren saria jaso du polifonia eta folklore ataletan, eta publikoaren eta Kutxa sariak ere bereganatu ditu.
2022/11/01 - 13:15
Sophia Chamber Choir abesbatza ukrainarra nagusi, 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketan
Alexey Shamritskyk zuzentzen duen taldeak ganbera abesbatza onenaren saria jaso du polifonia eta folklore ataletan, eta publikoaren eta Kutxa sariak ere bereganatu ditu. Irudiotan, Shamritskykek entzulegoaren saria jaso duen unea.
2022/10/30 - 13:31
Enkarni Genua, 50 urte Txotxongiloen hariekin dantzan
Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jasoko duela jakin berritan hartu gaitu Enkarni Genuak Andoaingo Bastero Kultur Etxean. Guraso zela euskaraz ikasi eta txotxongiloeoi bizia ematen hasi, ordutik beti bera eta familia txotxongiloen haritik bizi dira.
2022/10/29 - 20:12
Usain gozoa zabaldu da gaur Tolosan, 'Tolosa goxua' azokan
Sagar tarta eta euskal pastel leihaketak egin dituzte, baita haurrei zuzendutako gozogintza tailerrak ere. Gainera, bost euskal pastel erraldoi mila zati egin eta jendartean banatu dituzte.
2022/10/28 - 16:33
Tolosako Abesbatza Lehiaketak haur abesbatzen lehiaketa berreskuratuko du
Stuttgart Mammerchor alemaniar abesbatzak abiatuko du 53. edizioa gaur, ostegunarekin, eta asteartean ezagutaraziko dira lehiaketako irabazleak.
2022/10/28 - 10:07
Zabaldu ateak eta sartu gurekin Tolosako Elosegi parkeko beldurrezko ibilbidean
Aktibatu soinua eta sakatu bideoaren 'Play' botoia eitb.eus-ekin batera Tolosako Elosegi parkeko beldurrezko ibilbidean barrena egiteko. Beldurgarria!
2022/10/28 - 09:00
Beldurrezko ibilbidea Tolosako Elosegi parkean zehar
Tolosak ikusgarritasuna eman nahi dio Gau Beltzari, eta horretarako, Galtzaundi Euskara Taldeak beldurrezko ibilbide bat antolatu du nerabe eta helduentzat urriaren 29tik 31ra.
2022/10/22 - 17:03
Tolosan marka hautsi dute, 350 kilo txanpiñoi prestatuz
Tolosa onddo eta perretxiko zaleen hiriburu bihurtu da egunotan, Mikologika azokarekin. Larunbat honetako egitarauaren barruan, marka berri bat ezarri nahi izan dute; 350 kilo barrengorri saltsan prestatu dituzte. Lapikoak 700 kilo ere hartzen ditu, horiei saltsa eta barazkiak gehitu ondoren.
2022/10/07 - 12:28
Valentzian atxilotu dute uztailean Tolosan egindako sexu erasoaren ustezko egilea
Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarlanean egindako ikerketari esker, 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Alziran (Valentzian), joan den uztailaren 10ean Tolosan (Gipuzkoa) egindako sexu eraso bat egotzita. Epaileak espetxeratu egin du, fidantzarik gabe.