Tolosa
2023/05/19 - 08:57
EH Bilduk lortuko luke Alkatetza Tolosan
Koalizio abertzaleak duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago izango luke, eta EAJk, aldiz, bat gutxiago.
2023/05/06 - 19:26
Ospitale publikoa eskatzeko manifestazioa egin dute Tolosan
Ospitale publikoa ez duen EAEko eskualde bakarra da Tolosaldea. Ospitalea egiteko proiektua omen dago, baina datak zehaztu gabe, eta hori argitu dezatela eskatu dute gaur milaka herritarrek.
2023/04/22 - 23:30
Lehiarik gozoena, Tolosan: Zeinek bonba gehiago jan
Tolosako Berazubi auzoan bonba jaleen lehenengo lehiaketa egin dute. Eta herriko 4 gozotegik 200 bonba eman dituzte dohaintzan lehiaketa gozo hau jokatu ahal izateko. Bederatzi lehiakide izan dira, eta lehia estua izan da, amaieran batez ere. Azkenean Ramon garaile.
2023/04/17 - 23:27
Oroimenaren webguneko bilatzailea desaktibatu dute Tolosan eta Erandion
Bi udalak EAJ-ren agintean daude eta azken egun hauetan jeltzaleek argi utzi dute euren iritzia: gauza bat dela giza eskubideen urraketen biktima izatea eta beste bat espetxe politika bidegabeen biktima izatea.
2023/04/14 - 14:32
Oroimen webguneetan aldaketak egiteko eskatu die Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak sei udali
Zehazki, hilabeteko epea eman die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei, Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera terrorismoaren biktimen eta ETAko kide ohien arteko "parekatzea" ezabatzeko.
2023/04/12 - 22:42
Tolosako eta Erandioko udalek biktimen bilatzaileak desaktibatzeko eskatu diote Aranzadiri
Erandioko (Bizkaia) eta Tolosako (Gipuzkoa) udalek -EAJ dago agintean bietan- oroimen webguneetako bilatzailea desaktibatzea eskatu diote Aranzadi zientzia elkarteari, biktimen zerrendetan ETAko kideak agertzea ahalbidetzen duten irizpideak zuzendu arte.
2023/04/03 - 11:19
Nola egin 2022ko errenta aitorpena Gipuzkoan? Gida, pausoz pauso
Modu telematikoan edo presentzialean egin ahal izango da errenta aitorpena Gipuzkoan. Online aurkezteko epea apirilaren 3an irekiko da, eta hilaren 17tik aurrera, berriz, aurrez aurrekoak hasiko dira Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen 11 bulegoetan.
2023/03/28 - 09:01
EH Bildu izango litzateke indar bozkatuena Tolosan, EAJrekin zinegotzi kopuruan berdinduta
Koalizio abertzaleak eta jeltzaleek 8na zinegotzi lortuko lituzkete. PSE-EE hirugarren izango litzateke, ordezkari bakarrarekin.
2023/03/01 - 18:52
Candido Ibarren hitzetan, semearen abokatuak lan ona egin du fiskalaren aurrean
20 minutuko agerraldi laburrean, Pablok ez zuela epaiketa justua izan azaltzea zuen Jose Nascimento abokatuak helburu. Abokatua itxaropentsu dago, epaiketan egindako akatsak bistaratu zituela uste duelako.
2023/02/21 - 10:30
Zezen plazan egin dute zita tolosar askok Inauterietako astearte goizean
Txarangek alaituta, kolorez eta animazioz bete da Tolosako zezen plaza goizean goiz.
2023/02/20 - 12:11
Indarrez ospatu dute 'Astelehenita' Tolosan
Goizean goizetik txarangak eta mozorroak ageri dira Tolosako kaleetan.
2023/02/19 - 15:44
Tolosako inauteriek eragin ekonomiko handia dute herriko ostalaritzan eta hoteletan
Tolosako hotelak beteta daude, eta tabernetan bi hilabete eta erdiko lana izaten dute inauterietako astebetean. Izan ere, atzerritik datozen bisitariak gero eta ohikoagoak dira.
2023/02/19 - 15:42
Giro zoragarria Tolosako inauterien egun handian, Zaldunitan
Karrozek eta konpartsek herria hartu dute, eta bisitariak ere milaka dira festaz gozatzeko.
2023/02/19 - 13:42
Tolosako inauteriak
Tolosako inauterien egun handian giro ona da nagusi,
2023/02/19 - 10:24
Dianarekin hasi dute tolosarrek inauterietako egun handia
08:00etan, pijama jantzita atera dira kalera tolosarrak, txarangaren atzetik gora eta behera ibiltzeko asmotan. Gosaldu ondoren, mozorrotu eta 11:00etan aterako dira karrozak.
2023/02/17 - 21:45
Egunotan ez dago aitzakiarik ez mozorrotzeko han edo hemen
Mugarik ez musika eta festarentzat inauterietan murgiltzen hasiak diren Euskal Herriko txoko askotan. Donostian, esaterako, kaleak hartuko dituzten inauterietako konpartsen aurkezpena. Tolosan igandeko Zaldunita dute egunik handiena, ostiral mehea gaur.
2023/02/16 - 22:19
Umorea eta aldarrikapenak eskutik doaz Tolosako inauterietan
Antxon Elosegi enpresari eta artista tolosarrari egokitu zaio aurtengo inauteriei hasiera ematea. 91 urte beteak ditu Antxonek eta Inauteri Zale Kuttun izendatu dute.
2023/02/16 - 13:27
Lehertu da jaia Tolosan!
12:00etan, Antxon Elosegik eman die hasiera Tolosako inauteriei. Tolosarrek eta bisitariek datorren asteartera arte izango dute jai hauetaz gozatzeko aukera.
2023/02/13 - 15:21
Adinekoen zentroetan 25 pertsonako bizikidetza unitateak eratu beharko dira, eta logelen % 75 banakakoak izan
Zaintza sistemaren eraldaketa mahai gainean dago aspaldi eta jarraitu nahi den eredua da, ahal den neurrian, norbere etxearen kontzeptutik ahalik eta gertuen egotea egoitzak.
2023/02/09 - 15:13
Elikagai bilketa egingo du Zaporeak elkarteak larunbatean, Turkiako eta Siriako kaltetuei laguntzeko
Euskal Herriko hainbat herritan egingo dituzte bilketak. Batez ere, lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban eta esnea eskatu ditu errefuxiatuei laguntzen urteak daramatzan elkarteak.