Osasun publikoaren alde
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ospitale publikoa eskatzeko manifestazioa egin dute Tolosan

Ospitale publikoa ez duen EAEko eskualde bakarra da Tolosaldea. Ospitalea egiteko proiektua omen dago, baina datak zehaztu gabe, eta hori argitu dezatela eskatu dute gaur milaka herritarrek.
Tolosan egindako manifestazioaren irudietako bat. Argazkia: Euskadi Irratia
Tolosan egindako manifestazioaren irudietako bat. Argazkia: Euskadi Irratia

Ospitale publikoa eskatzeko manifestazioa egin dute larunbat honetan Tolosan, TOPA Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak deituta, 'Tolosaldeko osasungintza egoera larrian. Konponbidea orain!' lemapean. Ospitale publikoa ez duen EAEko eskualde bakarra da Tolosaldea. Ospitalea egiteko proiektua omen dago, baina datak zehaztu gabe, eta hori argitu dezatela eskatu dute gaur milaka herritarrek. Antolatzaileen aburuz, 2.000 pertsona baino gehiago bildu dira gaurko martxan.

"12 urte baino gehiago daramatzagu osasun arreta prekarioa jasotzen, eta ez dugu ikusten arazoa konpontzeko arrastorik. Aspertuta gaude benetako konpromisorik ez egoteaz, soilik hauteskunde aurreko promesa hutsalak aditzeaz, eta eguneroko jarduera penagarriarekin kontraesanean dauden adierazpenak entzuteaz. Parte hartzeari eta gardentasunari buruz ere, hitz antzuak entzuten ditugu", adierazi dute plataformako kideek, Ataria Tolosa webguneak jaso duenez.

Bestalde, Tolosaldean osasun arreta eskaintzen duen Asuncion Klinika pribatuko langileek ere bat egin dute manifestazioarekin, eta "osasun publikoaren aldeko apustua" egiteko eskatu diete erakundeei. "Tolosaldeak % 100 publikoa izango den ospitale bat behar du, langile guztiekin", ondorioztatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X