PEDOFILIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Tolosan 10 urteko neskato bati sexu-irudiak eskatzeagatik

Adingabearen gurasoek mezularitza-aplikazio baten bidez sexu-elkarrizketak aurkitu zituzten eta gertatutakoa salatu zuten polizia-etxean. Ikerketa abiarazi zuten eta sexu-izaerako hainbat argazki trukatu zituztela ere egiaztatu zuten agenteek.
Iragarkia
20230725112140_tolosa-atxilotua_
18:00 - 20:00
Gizon bat atxilotu dute Tolosan, adingabeak galbidean jartzeko delitua leporatuta

Espainiako nazionalitatea duen 26 urteko gizon bat atxilotu dute Tolosan (Gipuzkoa), adingabekoak galbideratzea egotzita, 10 urteko neskato bati sexu-mezuak eta irudiak eskatzeagatik, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Adingabearen gurasoek jarri zuten salaketa, mezularitza-aplikazio baten bidez alabaren eta gizon baten artean sexu-izaerako elkarrizketak ikusi ondotik. Guardia Zibilak ikerketa abiarazi zuen eta egiaztatu zuten elkarrizketez gain, sexu-izaerako hainbat argazki ere trukatu zituztela.

Arrastoari segika, gizona identifikatzea lortu zuen poliziak eta haren etxea miatu zuten, Tolosan. Beharrezko frogak eskuratu ondoren (ordenagailu bat eta telefono mugikor bat), atxilotu egin zuten, ustez adingabeak galbideratzeagatik, eta epailearen esku utzi zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X