Tolosako Abesbatza Lehiaketak haur abesbatzen lehiaketa berreskuratuko du
Gaur, urriak 28, hasi eta azaroaren 1era arte, abesbatzen doinuak izango dira nagusi Tolosan: "Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 53. edizioa egingo dute, gogo handiz eta egitarau zabalarekin".
Bost urtean lehenengoz, gainera, haur abesbatzen lehiaketa berreskuratuko dute: sei taldek esku hartuko dute kategoria horretan, eta beste hamaika entzungo dira Ganbara Abesbatzen atalean.
Xabier Ormazabal topaketaren zuzendariordeak Euskadi Irratiari esan dionez, pandemiaren ondorioz ez da Asiako herrialderik izango, eta gerrak ere eragina izango du: ez da Errusiako talderik iritsiko, baina Ukrainako abesbatzak bai izango dira Tolosan.
Asteartean ezagutuko dira lehiaketako irabazleak, eta saria emateko ekitaldia egingo da. eitb.eus-en jarraitu ahalko da kontzertu hori 11:30etik aurrera. Gero, 19:00etan, Byu Singers taldeak kontzertua eskainiko du San Frantzisko elizan.
Ohiko gisara, Gipuzkoako hainbat herritan eta Gipuzkoatik kanpo ere iritsiko da abesbatzen presentzia, eta nobedadeen artean dago astelehenean Santa Klara elizan, KUP euskal abesbatzak emango duen kontzertua.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko