Tolosa
2023/10/29 - 18:57
Zabaldu dute berriro N-1eko Ikaztegietako tunela
Ostiraletik bypassa egon da jarrita. Berez, asteleheneko 06:00etan ireki behar zuten, baina aurreratu egin dute azkenean.
2023/10/27 - 03:29
''Gero eta ohikoagoa da modu osasungarriagoan gosaltzea''
Tolosako (Gipuzkoa) Neder kafetegiak era guztietako gosariak eskaintzen ditu, eta karta zabala du, batez ere ogi txigortuetan. Ane eta Maider Peinado ahizpekin gosarien eta bezeroen gosari kuttunenen inguruan aritu gara.
2023/10/25 - 22:12
Auzitegi Gorenak berretsi du Xabi Alonsok ez zuela iruzur fiskalik egin
2010, 2011 eta 2012 urteei zegozkien hiru delitu egozten zizkion Espainiako Ogasunak, eta Fiskaltzak bi urte terdiko espetxe zigorra eskatzen zuen Xabi Alonsorentzat. Orain, Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio futbol jokalari ohiari eta absolbitu egin du.
2023/10/15 - 10:00
''Heriotza, haurrena batik bat, tabua da oraindik askorentzat''
Haurra galtzeagatiko doluaren eguna da urriaren 15a. Familiek egoera hauek nola bizi dituzten eta nola egiten duten aurrera jakin nahi izan dugu. Tolosako Saioa Zuaznabarrekin eta Guiomar Agote psikologoarekin egon gara; Esku Hutsik elkarteko kideak dira biak.
2023/10/06 - 09:00
Tolosako guraso eta dendariek indarrak batu dituzte mugikorrak izateko adina atzeratzeko helburuarekin
Gurasoei deitzeko beharra duten haur eta gaztetxoei telefonoa uzteko konpromezua hartu dute Tolosako dendariek. Altxa Burua taldearen helburua haurrei mugikorra emateko adina ahalik eta gehien atzeratzea da, ahal bada, 16 urtera arte.
2023/09/19 - 23:08
35 urteko emakume bat hil da Adunan, traktorearekin istripua izanda
Antza, sagar-bilketan ari zen. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripua nola gertatu den argitzeko.
2023/09/15 - 07:00
Turisten igoera maiatzetik uztailera bitartean nabaritu dute bereziki Tolosaldean
Gipuzkoa barrualdeko eskualde honetara iristen diren turista gehienak Katalunia eta Madrildik etortzen dira. Hala ere, hasi dira atzerritarrak ugaritzen, gastronomiak erakarrita batik bat.
2023/08/31 - 22:40
Inoizko minik handiena sentiarazi zion karabela portuges batek Tolosako Javierri
Donostiako Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan sei kasu artatu dituzte uda honetan; horietako bi larriak. Javierren kasua horietako izan da eta jakitun da marka hauek betirako geldituko zaizkiola.
2023/07/25 - 13:44
Gizon bat atxilotu dute Tolosan, adingabeak galbidean jartzeko delitua leporatuta
Guardia Zibilak Espainiako herritartasuna duen 26 urteko gizon bat atxilotu du Tolosan, adingabeak galbideratzeko delitua egotzita, 10 urteko neskato bat mezu eta irudi sexualak bidaltzeko limurtu zuelakoan.
2023/07/25 - 12:22
Gizon bat atxilotu dute Tolosan 10 urteko neskato bati sexu-irudiak eskatzeagatik
Adingabearen gurasoek mezularitza-aplikazio baten bidez sexu-elkarrizketak aurkitu zituzten eta gertatutakoa salatu zuten polizia-etxean. Ikerketa abiarazi zuten eta sexu-izaerako hainbat argazki trukatu zituztela ere egiaztatu zuten agenteek.
2023/07/02 - 16:19
Bazter guztiak hartuta Tolosan, Tourraren zain
15:30 aldera pasako dira txirrindulariak Donostiarako bidean Tolosatik. Bertako giro zirraragarriaren lekuko izan da EITB Media.
2023/06/26 - 15:33
Tolosako hainbat gune argindarrik gabe geratu dira matxura baten ondorioz
Udalak "arazoa azkar konpontzeko" eskatu dio Iberdrolari, "etxebizitza, denda eta lantokietako ohiko jarduera" lehenbailehen berreskuratu ahal izateko.
2023/06/17 - 16:19
Gasteiz eta Iruñea ezin izan ditu lortu EH Bilduk baina Tolosa, Arrasate eta Andoain berreskuratu ditu
Besteak beste, Laudio, Aiara, Oion, Bermeo, Mundaka, Abadiño, Pasaia, Errenteria eta Ordizia gobernatuko ditu koalizio abertzaleak EAEn.
2023/06/12 - 16:24
Gobernu aldaketa ematen bada desobiratzeak bertan behera geratuko diren beldur dira familiak
Desobiratzeko zain daudenen artean, hainbat euskal familia daude. Tolosako Ugarte familia da, horietako bat. Pozik daude indusketa lana hasi delako, baina uste dute ez dela familiek bakarrik egin beharreko prozesua eta erakunde publiko guztien elkarlana eskatzen dute.
2023/05/28 - 13:10
Atxilotu egin dute Leaburun motor gidari bat hil zen istripuan inplikatutako autoko gidaria
Bide-segurtasunaren aurkako delitu bat eta zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa bat leporatu dizkiote atxilotuari. Alkohola eta drogak detektatzeko probetan emaitza positiboak eman ditu hark.
2023/05/23 - 18:27
Urruntze-agindua ezarri diote Villabonako eraso homofoboaren ustezko egile bati
Hala, bikoteak justizia eskatzen jarraitzen du, eta auzitegi-medikuak biktimek dituzten kalteak baloratuko ditu orain.
2023/05/19 - 08:57
EH Bilduk lortuko luke Alkatetza Tolosan
Koalizio abertzaleak duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago izango luke, eta EAJk, aldiz, bat gutxiago.
2023/05/06 - 19:26
Ospitale publikoa eskatzeko manifestazioa egin dute Tolosan
Ospitale publikoa ez duen EAEko eskualde bakarra da Tolosaldea. Ospitalea egiteko proiektua omen dago, baina datak zehaztu gabe, eta hori argitu dezatela eskatu dute gaur milaka herritarrek.
2023/04/22 - 23:30
Lehiarik gozoena, Tolosan: Zeinek bonba gehiago jan
Tolosako Berazubi auzoan bonba jaleen lehenengo lehiaketa egin dute. Eta herriko 4 gozotegik 200 bonba eman dituzte dohaintzan lehiaketa gozo hau jokatu ahal izateko. Bederatzi lehiakide izan dira, eta lehia estua izan da, amaieran batez ere. Azkenean Ramon garaile.
2023/04/17 - 23:27
Oroimenaren webguneko bilatzailea desaktibatu dute Tolosan eta Erandion
Bi udalak EAJ-ren agintean daude eta azken egun hauetan jeltzaleek argi utzi dute euren iritzia: gauza bat dela giza eskubideen urraketen biktima izatea eta beste bat espetxe politika bidegabeen biktima izatea.