Trafiko istripuen biktimak
2023/11/11 - 13:37
Emakume bat hil da auto batek harrapatuta Gasteizen
Biktimak 34 urte zituen, eta ezbeharra 10:45 aldera gertatu da, Forondako atean.
2023/11/10 - 16:19
6 kilometrorainoko auto-ilarak N-1ean, Alegia parean, istripu baten ondorioz
Pertsona bat zauritu da istripuan, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Donostiako noranzkoan izan da ezbeharra. Ibilgailua bidetik atera da, eta, ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute eta ilarak sortu dira.
2023/11/04 - 18:34
Pertsona bat hil da Irunen, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Autoaren bidaiarietako bat hil da. Kamioiaren gidaria Bidasoko Ospitalera eraman dute. Ezbeharra N-121-A errepidean jazo da, 62. kilometroan. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi dute, eta GI-3455 errepidetik bideratu dute ibilgailuen zirkulazioa.
2023/10/26 - 10:43
AP-1 autobidea normaltasunera itzuli da, Bergaran bi ibilgailuk istripua izan eta auto-ilarak sortu ondoren
Tarte batean, errepidea guztiz itxi dute Gasteizko noranzkoan, baina handik gutxira erreietako bat ireki dute. Ondoren, errei bakarra egon da itxita, denbora tarte batean. Azkenik, 10:00ak aldera garabiek ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2023/10/08 - 21:44
Motozale bat hil da AP-8an, Errenterian, auto bat jota
Arratsaldeko bostak inguruan gertatu da ezbeharra. Istripuaren ondorioz errepidea erabat itxi dute Irungo noranzkoan, baina, 19:30ak aldera, berriro ireki dute.
2023/10/04 - 11:27
Gutxienez 21 hildako, 12 zauritu eta 4 desagertu Venezian izandako autobus istripu batean
Italiako agintariek jakitera eman dutenez, gutxienez 21 pertsona hil eta 12 zauritu dira autobus bat Mestreko (Venezia) pasabide batetik erori eta su hartu ostean.
2023/10/03 - 23:38
Gutxienez 15 hildako eta dozenaka zauritu Venezian izandako autobus istripu batean
Italiako hedabideen arabera, autobusa trenbideko goiko pasabide batetik erori da, eta oraindik ez dakite zerk eragin duen ezbeharra.
2023/09/28 - 21:21
78 urteko emakume bat hil da Iruñean, autobus batek harrapatuta
17:22an izan da ezbeharra, Oliveto Kondea etorbideko zebra-bide batean. Ospitalera bidean hil da emakumea.
2023/09/25 - 23:51
20 urteko motor-gidari bat hil da Zestoan izan den trafiko istripuan
17:20an izan da moto baten eta kamioi baten arteko ezbeharra. Hildakoa Zumaiako bizilaguna zen.
2023/09/19 - 23:08
35 urteko emakume bat hil da Adunan, traktorearekin istripua izanda
Antza, sagar-bilketan ari zen. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripua nola gertatu den argitzeko.
2023/09/19 - 21:56
32 urteko gizonezko bat hil da Amurrion izan den trafiko istripuan
Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute A-625 errepidean, Artziniegako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bidea itxita egon da bi noranzkotan.
2023/09/11 - 13:43
Normaltasuna nagusi da N-634 errepidean, Galdakaon, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin ostean
Autoaren gidaria ibilgailu barruan geratu da harrapatuta, eta atera dutenean, erietxera eraman dute. Ilarak sortu dira errepide horretan zein AP-8an, 10:40 arte.
2023/09/09 - 15:46
AP-1 autobidea ireki dute bi noranzkoetan, goiza itxita eman ondoren
Kamioi batek auto bat atzetik jo du gaur goizean Isuskitzako tunelean, Gipuzkoa eta Araba arteko mugan, eta sutea eragin du horrek.
2023/09/08 - 21:46
Egoera bere onera etorri da AP-8an, Biriatuko ordainlekuan, zazpi kilometrorainoko auto-ilarak izan ondoren
Eguerdian hasi dira pilaketak, Baionako noranzkoan, eta 20:00ak aldera arte pilaketak egon dira.
2023/09/02 - 23:09
Andoingo emakume bat oso larri zauritu da Bakaikun izandako trafiko istripu batean
66 urteko emakumea istripuan inplikatutako autoaren gidaria zen; bakarrik zihoan. Istripuan inplikatutako furgonetaren gidariak eta haren bi alabek, Huarteko bizilagunak, maila desberdineko zauriak jasan dituzte.
2023/08/30 - 13:43
Bost pertsona zauritu dira AP-8an, Berriz parean, auto bat bidetik irtenda
Zaurituetako hiru Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta beste biak, Galdakaokora. Autobidearen eskuineko erreia itxi dute Bilboko noranzkoan, eta pilaketak sortu dira.
2023/08/29 - 09:33
Hil egin da Donibane Garazitik gertu izandako istripuan larri zauritutako 26 urteko emakumea
Ezbeharra igandean jazo zen, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda. Autoetako batean zihoan emakumea larri zauritu zen, eta atzo zendu zen ospitalean.
2023/08/27 - 22:18
26 urteko emakume bat larri zauritu da Donibane Garazitik gertu izandako trafiko-istripu batean
Bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka. Autoetako batean zihoan emakumea larri zauritu da; bestean zihoazen emakume bat eta haur bat, berriz, arin zauritu dira.
2023/08/23 - 12:10
AP-8an bart izandako istripuak hildako bat eta lau zauritu utzi ditu
Ezbeharra 01:30 aldera jazo da, Errenteria parean, kamioi batek eta furgoneta batek talka eginda. Furgonetaren gidaria hil egin da eta beste lau pertsonak Donostia Ospitalera eraman dituzte.
2023/08/23 - 11:50
Pertsona bat hil da eta lau zauritu dira AP-8an, Errenterian, izandako istripu batean
Ezbeharra 01:30 baino apur bat lehenago jazo da, Irungo noranzkoan, furgoneta batek eta kamioi batek talka eginda. Autobideko errei batek itxita jarraitzen du.