44 urteko gizonezko bat hil da Funesen izandako auto istripu batean
44 urteko gizonezko bat hil da Nafarroan, Funes herrian, auto istripu batean. Landa-bide batetik zihoala bere ibilgailua bidetik irten, irauli eta barruan harrapatuta gertu da. Foruzaingoak baieztatu duenez, ezbeharra Camino de La Carrera izeneko pista batean izan da, Las Suertes udalerritik gertu.
12:00ak aldera SOS Nafarroan dei bat jaso du istripuaren berri emateko, eta Tuterako eta Azkoiengo suhiltzaileak, osasun langileak eta Foruzaingoaren Tuterako hainbat polizia agente gerturatu dira bertara, besteak beste.
Gidaria ibilgailuaren barruan harraoatuta zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnean, eta suhiltzaileek bertatik ateratzea lortu ondotik, osasun langileak gizona suspertzen saiatu badira ere, ezin izan dute haren bizia salbatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda