Jundizen istripua izan zuen BMWko gidaria beste auto batekin lehiatzen ari zen ikertzen ari dira
Gasteizko Udaltzaingoak Jundizko industrialdean pasa den asteburuan izandako trafiko istripua ikertzen jarraitzen du, eta BMW autoa beste auto batekin lehian ari zen argitu nahian ari da. Ezbeharrean 18 urteko neska bat eta 21 urteko mutil bat hil ziren.
Iñaki Gurtubai Gasteizko Segurtasun zinegotziak udal batzorde batean emandako informazioaren arabera, Jundizen istripua izan zuten ibilgailuak ez zebiltzan elkarren arteko lehian (BMW bat eta Volkswagen Polo bat) eta orain BMW autoa beste batekin lehiatzen ari ote zen ikertzen ari dira.
"Ez dugu baztertzen eta serioski baloratzen ari gara BMW autoa beste batekin lehiatzen ari zela, eta auto txikia bidera atera eta talka egin zutela" , azaldu du.
Poloko gidaria oso larri eraman zuten Txagorritxu Ospitalera, eta ibilgailu horretako laugarren bidaiaria, gidariaren alboko eserlekuan zihoan emakume bat, arin zauritu zen. Halaber, BMWko gidaria arin zauritu zen.
Istripuaren ondorioz, Poloan zihoazen lau lagunetatik bi hil egin ziren. Halaber, Poloko gidaria oso larri eraman zuten Txagorritxu Ospitalera, eta ibilgailu horretako laugarren bidaiaria, gidariaren alboko eserlekuan zihoan emakume bat, arin zauritu zen. Halaber, arin zauritu zen BMWko gidaria bide segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertzen ari dira.
Ostiraletik larunbaterako goizaldean, astebururo bezala, Udaltzaingoak zaintza lanak egin zituen Jundizen, 23:00etatik 01:30era, legez kanpoko lasterketarik egin ez zedin.
Hildakoen senide eta lagunek azaldu dutenez, lasterketak ikustera joan ziren, ez parte hartzera.
Bestalde, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak topaketa edota lasterketa horietara joateak dituen arriskuez ohartarazi die gazteei.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da