Trafiko istripuen biktimak
2023/07/06 - 12:07
Sei autok talka egin dute N-1ean, Andoainen, eta bi pertsona zauritu dira eta ilara luzeak sortu
Bidea 09:45ean zabaldu dute (errei bat itxita izan da ia bi orduz), eta aurreikuspena da egoera bere onera etortzea.
2023/07/02 - 21:00
Sei pertsona zauritu dira Lekunberrin, tartean hiru adingabe, furgoneta batek istripua izanda
Adin txikikoak arin zauritu dira. A-15 errepidearen erreietako bat, 129. kilometroan, itxita egon da, ibilgailuaren barruan bidaiarietako bat harrapatuta geratu denez, hortik ateratzeko suhiltzaileak lanean ibili direlako.
2023/07/01 - 13:09
Gutxienez 52 pertsona hil dira Kenyan, kamioi batek oinezko eta auto anitz harrapatuta
Dirudienez, atoia zeraman kamioi baten gidariak kontrola galdu du, eta errepidearen bazter batean aparkatuta zeuden autoak, oinezkoak eta garraio kolektiboko furgonetak aurretik eraman ditu. Bizirik egon daitezkeen pertsonen bila dabiltza gaur.
2023/07/01 - 11:34
Autobide eta autopisteetako istripu nahiz matxuretan triangeluak jartzea ez da dagoeneko beharrezkoa izango
Triangeluak jartzeak eta kentzeak gidarien harrapaketa arriskua "nabarmen" handitzen dute, DGTaren arabera. Dena dela, errepide arruntetan erabiltzeak derrigorrezkoa izaten jarraituko du.
2023/06/30 - 16:18
Normaltasuna nagusi errepideetan, ostiral goizean
Aurtengoan, Tourraren irteerak eragin zuzena izango du irteera operazioan, eta aparteko neurriak ezarriko ditu Trafiko Zuzendaritzak. Errepideetako zaintza bermatuta dagoela esan du Jaurlaritzak.
2023/06/26 - 13:19
"Bidaiak ondo planifikatzeko" eskatu du Jaurlaritzak, irteera operazioari Tourra gehituko zaion asteburuan
Udako irteera-itzulera operazioa aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. Aurtengoan, Tourraren irteerak eragin zuzena izango du irteera operazioan, eta aparteko neurriak ezarriko dira. Errepideetako zaintza bermatuta dagoela esan du Jaurlaritzak.
2023/06/11 - 20:50
Autobide bat amildu da Filadelfian, kamioi batek su hartu ostean
Momentuz ez dituzte biktimen inguruko daturik zabaldu. Ezbeharraren inguruan ikerketa abiatu dute, eta errepidea trafikorako itxita dago.
2023/06/11 - 15:38
Bi gazte eta bi adingabe hil dira Madrilen auto-istripuz
26, 16, 15 eta 13 urteko gazteak Collado Villalbako festetatik bueltan ziren, gidariak autoaren kontrola galdu duenean. Kontrako norabidean zihoan ibilgailu baten kontra talka egin dute. Gidari hori larri zauritu da.
2023/06/04 - 12:04
Motorrean zihoazen bi pertsona hil dira Beskoitzen, traktore baten kontra talka eginda
Ezbeharra larunbat arratsalde honetan jazo da, RD-936 errepidean, traktoreak eta motorrak talka egin dutenean. Hildakoek 45 eta 47 urte artean zituzten.
2023/05/28 - 13:10
Atxilotu egin dute Leaburun motor gidari bat hil zen istripuan inplikatutako autoko gidaria
Bide-segurtasunaren aurkako delitu bat eta zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa bat leporatu dizkiote atxilotuari. Alkohola eta drogak detektatzeko probetan emaitza positiboak eman ditu hark.
2023/05/27 - 23:03
Motor gidari bat hil da Leaburun izandako trafiko istripu batean
Ezbeharra 17:30ean gertatu da auto baten eta motor baten artean, GI-2135 errepidean, Leaburu parean eta Lekunberriko norantzan. Gidaria bertan hil da.
2023/05/22 - 09:54
28 urteko gizon bat hil da Arguedasen izandako trafiko-istripuan
Bart izan da istripua. Lehen informazioen arabera, ibilgailua bidetik atera, errepide ertzeko hesia jo eta irauli egin da. Gidaria bakarrik zihoan barruan, eta bertan zendu da.
2023/05/09 - 17:17
Hil egin da larunbatean Orion izandako istripuan larri zauritutako motozalea
Hildakoa gizonak 30 urte ditu eta Andoaingo bizilaguna da.
2023/05/08 - 12:21
Hamabi zauritu Pontevedrako Vilanova de Arousa herrian, auto bat kontzertu batean sartu ostean
80 urte inguruko bi pertsona zihoazen ibilgailua kontzertua egiten ari ziren eremuan sartu zen eta karpa jo zuen ikertzen ari diren arrazoiengatik. Autoak hogei metro inguru egin zituen egituraren barruan.
2023/05/08 - 09:14
Gizonezko bat hil da Ermuan izandako istripu batean
Ezbeharra gauerdia pasatxo jazo da, N-634an, AP-8rako sarbidea ematen duen biribilgunean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera eta errepideko hesiaren kontra joan da.
2023/05/06 - 23:45
Pertsona bat larri zauritu da Orozkon, bi autok aurrez aurre talka eginda
Helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera, eta beste bigarren bat ere zauritu da. Istripua 17:45ak aldera jazo da, BI-3513 errepidean, Orozko parean.
2023/05/06 - 19:24
Motor gidari bat larri zauritu da Orion izandako trafiko istripu batean
Ondorioz, N-634 errepidea itxi dute puntu horretan, bi noranzkoetan. 14:20an berriro zabaldu da errepidea, behin laguntza- eta garbiketa-lanak amaituta.
2023/05/05 - 10:04
59 urteko kamioi gidari bat hil da Santakaran izandako istripuan
Ibilgailua bidetik atera da, eta kolpearen ondorioz, bertan zendu da gidaria. Atoian animaliak zeramatzan kamioiak.
2023/05/01 - 15:42
Kartzela zigorra ezarri diote Cadreitan hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu zituen gidariari
21 urteko gizonak baimendutakoa baino lau aldiz alkohol tasa handiagoa eman zuen. Hiru zaurituetako bat oso larri dago.
2023/04/30 - 14:04
Gidari mozkor batek hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu ditu Cadreitan
Zaurituetako bat oso larri omen dago. Istripua gaur goizean gertatu da, 9:20 aldera, NA-134 errepideko 25. kilometroan.