Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-1 autobidea ireki dute bi noranzkoetan, goiza itxita eman ondoren

Kamioi batek auto bat atzetik jo du gaur goizean Isuskitzako tunelean, Gipuzkoa eta Araba arteko mugan, eta sutea eragin du horrek.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, AP-1 errepidea itxi behar izan dute larunbat goizean istripu baten ondorioz, bi noranzkoetan.

Goizeko 11:10ak aldera, kamioi batek auto bat atzetik jo du Isuskitzako tunelean, Gipuzkoa eta Araba arteko mugan, eta bi pertsona zauritu dira.

Kolpearen ondorioz, ibilgailuetako batek su hartu du, eta suhiltzaileak sortutako kea desagerrarazteko bertaratu dira. Bestalde, Ertzaintza ibilgailua istripuaren lekutik ateratzeko lanetan aritu da.

Istripuaren ondorioz, AP-1 errepidea itxi dute bi noranzkoetan, baina 13:25erako zabalik geratu da Irungo noranzkoan, eta, minutu batzuk beranduago, Madrilgoan.

Gainera, trafikoa N-1 errepidetik desbideratu ostean, 4 kilometroko auto-ilarak izan dira eguerdian inguru horretan, eta 6 kilometrokoak A-15 errepidean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Larrialdi zerbitzuetako langileak "oso pozik", herritarrek hala nahi izanda, txupinazoa botako dutelako

Urte osoan zehar, eta Sanferminetan bereziki, lana erruz egin arren, euren ahaleginak ez du beti merezitako aitortza jasotzen. Aurtengo txupinazoa botatzeko ardura eman diete herritarrek, eta festetako lanari gogoz ekiteko pizgarri izango da hori osasun langileentzat. Clint Fernandez Larrialdietako zuzendariordeak eta Araceli Sergio erizainak igoko dira Udaletxeko balkoira, Larrialdietako langile guztien izenean.

Joseba asiron iruñea alkatea sanferminak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txupinazorako ordu gutxiren faltan, festak errespetuz eta segurtasunez igarotzeko deia egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak

Ordu gutxi barru festa lehertuko da Iruñean eta 2026 honetako sanferminen berritasun nagusiak aletu dizkio Joseba Asironek, Udaletxeko balkoian bertan, Maider Arteaga ETBko kazetariari. Errespeturako deia egin du, batez ere emakumeen askatasunarekiko. Jaien izaera herrikoiak iraun izanaz harro agertu da, bere zazpigarren eta legegintzaldiko azken sanferminen atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X