Trafiko istripuen biktimak
2023/03/11 - 09:53
33 urteko gazte bat larri zauritu da Elizondora bidean izandako istripuan
22:54 aldera izan da ezbeharra. Ibilgailua errepidetik irten da NA8307 errepidean, pareta baten kontra jo eta irauli egin da.
2023/03/10 - 16:57
Hiru pertsona hil dira, tartean bi legazpiar, Lleidan gertatutako istripu batean
Ezbeharra goizaldean gertatu da La Fuliola herrian, orotariko ibilgailu batek eta kamioi batek talka eginda. Istripua bidegurutze "gatazkatsu" batean gertatu da, ez da bertan istripu larria gertatzen den lehenengo aldia.
2023/03/06 - 13:11
Legorretako istripuan nahasitako gidaria kartzelatu dute
36 urteko gizonezkoa espetxean sartzeko agindua eman du Donostiako Guardiako Epaitegiak. Gipuzkoako kartzelako osasun moduluan dago, istripuan izandako zauriak osatu gabe dituelako.
2023/02/26 - 19:45
Gidari batek positibo eman du "narkotest"aren droga guztietan Corellan
Foruzaingoak jakitera eman duenez, gidariak positibo eman du marihuanan, anfetaminan, metanfetaminan, kokainan eta opiazeoan. 1.000 euroko isuna jarri diote, eta gida-baimenaren sei puntu kendu.
2023/02/26 - 16:53
Bi pertsona hil dira Legorretan, auto istripuan
Bi autok elkarren kontra jo dute N-1 errepidean, eta Ertzaintzak uste du balitekeela ibilgailuetako bat kontrako eskuan joan izana. Kolpearen ondorioz bi pertsona hil dira, bi ibilgailuetako bidaiari bana. Hiru dira zaurituak eta ospitalera eraman dituztenak.
2023/02/22 - 16:48
Zortzi pertsona hil ziren iaz EAEko hiriburuetan izandako istripuetan; horietako sei, harrapatuta
Udalek emandako datuen arabera, Bilbon eta Donostian 1.500 istripu inguru gertatu ziren, eta Gasteizen 980 biktimekin. Bilbon hil ziren gehienak: bost.
2023/02/21 - 13:29
Konpondu dira hainbat ibilgailuren arteko istripuaren ondorioz Txorierrin izandako trafiko arazoak
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 10:00ak inguruan izan da istripua, Zamudio parean. Bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Pertsona bat zauritu da.
2023/02/20 - 12:48
Hildako bat utzi du Iruñean izandako auto istripuak
La Olivako Monasterioaren kalean jazo da ezbeharra, Iruleko San Juan auzoan. Ibilgailuak talka egin du, eta, kolpearen ondorioz, barruan zihoan bidaiari bakarra hil egin da.
2023/02/20 - 10:44
Pertsona bat hil da Iruñeko Donibane auzoan izandako trafiko istripuan
Gertatutakoa ikertzen dabil Udaltzaingoa, eta oraingoz zabalik ditu hipotesi guztiak.
2023/02/17 - 11:36
Bilbon 2022an gertatutako istripuen balantzearen azterketa
Bilboko Udalak atzo argitaratu zuen balantzea aztertu dugu.
2023/02/10 - 09:47
Estela Dominguez Sopela Team txirrindularitza taldeko ziklista hil da, kamioi batek harrapatuta
Harrapaketa atzo arratsaldean gertatu zen, Salamancan, 19 urteko txirrindularia N-620 errepidean entrenatzen ari zela.
2023/02/05 - 11:00
Bi pertsona hil dira eta beste bat larri zauritu da Ribaforadan izandako istripu batean
07:00ak aldera izan da istripua A-68 errepidean, argitu gabeko arrazoiengatik. Foruzaingoak ikerketa ireki du. (Foruzaingoaren irudiak)
2023/02/05 - 10:41
Bi pertsona hil eta beste bat larri zauritu dira Ribaforadan izandako trafiko-istripu batean
Zuhaitz baten eta zerbitzugunean aparkatutako kamioi baten kontra talka egin omen du autoak, 07:00ak pasata, A-68ko 108. kilometroan.
2023/01/15 - 14:20
Oinezko bat hil da gidari mozkor batek harrapatuta, Asparrenan
4x4 ibilgailuaren gidariak ihes egin du, baina aurkitu eta atxilotu egin dute ondoren.
2023/01/08 - 17:44
Gaintxurizketan neurriak hartzeko eskatu dio Lezoko Udalak Aldundiari, gazte baten heriotzaren ondoren
Aurreko ostegunean gertatu zen harrapaketa bezalakorik berriro ez jazotzea nahi du Udalak. Udaletxeko bandera masta erdian egongo da hildako emakumearen omenez.
2023/01/07 - 18:17
Hil egin da ostegunean auto batek Lezon harrapatu zuen 18 urteko emakumea
Biktima Donostia Ospitalera eraman zuten egoera larrian, eta 48 ordura hil da.
2023/01/07 - 14:50
Txirrindularien trafiko istripuak % 20 hazi dira azken bost urteetan EAEn
Gainera, larri zauritu edo hil direnen kopurua % 9 igo da. Dena den, 2021eko datuekin alderatuta, 2022ko eboluzioa positiboa da, istripu, zauritu eta hildakoen beherakadarekin.
2023/01/06 - 12:59
Emakume bat hil eta 5 pertsona zauritu dira Marchenan (Sevilla), kabalgatako karroza batek harrapatuta
Istripua kabalgatan parte hartzen ari zen traktoreetako batek kontrola galdu duenean gertatu da. Maldan behera joan da eta horma baten kontra talka egin du. Ikerketaren arabera, traktoreak "akats mekanikoa" izan du.
2023/01/05 - 11:03
Emakume bat larri zauritu da GI-636 errepidean, Lezo parean, auto batek harrapatuta
Biktima Donostia Ospitalera eraman dute. Gaintxurizketa gainera doan bidea itxita egon da ia bi orduz, baina dagoeneko zabaldu dute.
2023/01/02 - 13:56
44 pertsona hil ziren EAEko errepideetan 2022an
2000. urtean 218 pertsona zendu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan, 2010ean 67, 2019an 51 eta iaz 44. Behera behera egin du EAEko errepideetan hildako motozaleen kopuruak, baina nabarmen igo da oinezkoena.