Bi pertsona hil dira Legorretan, auto istripuan
Bi pertsona hil dira eta beste hiru pertsona zauritu, Legorretan izan den auto istripuan. Bi ibilgailuk elkarren kontra jo dute N-1ean, Gasteizko noranzkoan, 00:05 inguruan. Hildako bi pertsonak auto banatan zihoazen: 40 urteko inguruko Beasaingo gizonezko bat eta 30 urteko inguruko Ataungo emakumezko bat.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, autoetako bat kontrako norabidean zihoan. Kolpearen ondorioz, autoetako batean zihoan gizonezko bat bertan hil da, eta beste lau pertsona zaurituta eraman dituzte Donostia Ospitalera. Handik ordu batzuetara, erietxean hil da zauritutakoetako bat (Ataungo bizilaguna).
Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Osakidetzako hainbat anbulantzia bertaratu dira istripuaren lekura.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.