Trafiko istripuen biktimak
2022/12/27 - 18:29
Bidaiarien autobusa Lerez ibaitik (Pontevedra) ateratzea lortu dute
Joan den larunbatean bidaiarien autobus bat erori zen Cerdedo-Cotobade zubitik. Guardia Zibilaren operatiboak ibilgailua ibaitik ateratzea lortu du.
2022/12/26 - 15:28
Hil egin da Barrundian bi autok izandako istripuan larri zauritu den pertsona
Ezbeharra 11:00k aurretik gertatu da, A-3100 errepidean, Arabako Barrundia udalerrian, eta bidea itxita egon da bi noranzkoetan. Lau pertsona zihoazen istripua izan duten bi ibilgailuetan.
2022/12/26 - 13:20
Pontevedrako autobus istripuaren zazpigarren biktima bat aurkitu dute
Ibilgailuan zihoazen zortzi bidaiari aurkitu ostean, bilaketa operatiboa amaitutzat eman zuten igandean aldi baterako. Gaur goizean berrabiarazi dute bederatzigarren bidaiari baten bila, eta hori izan da zazpigarren hildakoa. Bi pertsona bakarrik atera dira bizirik istriputik, eta ospitalean dira.
2022/12/25 - 15:39
Sei lagun hil dira Pontevedran autobus bat zubitik ibaira erorita
Hiru gorpu erreskatatu dituzte autobusaren barrutik eta beste hiru ibaian behera, uretan. Bi lagun atera dira bizirik istriputik eta ospitalean dira. Zortzi horiek ziren autobusean zihoazen pertsona guztiak eta, denak aurkituta, amaitu dute bilaketa operazioa.
2022/12/11 - 09:50
Armiñonen zein Iparraldeko eta Kantabriako mugetan arreta eskatu du Trafiko zuzendaritzak, zubia amaitzean
10 eguneko makro zubian, 400.000 joan-etorri aurreikusi ditu Eusko Jaurlaritzak A-8an, Kantabriako noranzkoan; 240.000, AP-8 autobidean Iparralderantz, eta 255.000, Armiñongo lotunean.
2022/12/02 - 13:37
Jaurlaritzak 895.000 joan-etorri aurreikusten ditu abenduko zubi luzean, eta zuhurtzia eskatu du errepideetan
Bereziki, arretaz gidatzea gomendatzen da puntu hauetan: Armiñongo lotunean, AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriako mugan.
2022/11/30 - 18:45
Motor gidari bat larri zauritu da Iruñeko ingurabidean, zirkulazio istripuan
Gidatzen ari zen motorrak auto baten aurka talka egin du, asteazkeneko 14:40an.
2022/11/30 - 17:07
86 urteko Portugaleteko bizilagun bat hil da Kantabrian, A-8an, ibilgailua iraulita
Anero parean gertatu da, Ribamontan al Monte udalerrian, 13:50ean. Gizona bakarrik zihoan, eta bere ibilgailua bidetik irten da, irauli aurretik.
2022/11/30 - 13:56
78 urteko emakume bat hil da Bermeon furgoneta batek harrapatuta
Herrigunean gertatu da ezbeharra, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.
2022/11/20 - 21:16
Trafiko istripuen biktimak gogoratu dituzte Bilbon
'Stop violencia vial' Bide Segurtasunaren Defentsarako Euskal Elkarteak omenaldia egin die errepideetan bizia galdu duten edo bizitza osorako desgaitasuna duten pertsonei. Aurten, 40 pertsona hil dira istripuz Euskadin.
2022/11/19 - 15:37
Bi pertsona hil dira Bastidan izandako auto-istripu batean
Turismo baten eta furgoneta baten gidariak dira hildakoak. N-124 errepidean egin dute talka gaur goizean.
2022/11/18 - 14:48
Bost urteko kartzela zigorra, drogatuta zihoala auto istripua izan, eta bi heriotza eragiteagatik
"Anfetamina kontsumo handiagatik" egin zuen talka aurrez aurre beste auto baten aurka, eta hor zihoazen bi gazte hil ziren.
2022/11/14 - 13:27
Auto ilara luzeak sortu dira AP-8an eta A-8an, Getarian eta Ortuellan izandako ezbeharrengatik
Getarian, lehendabizi, kamioi batek matxura izan du, eta ondoren, ilara horietan, sei autok talka egin dute. Ortuellan, autobus batek matxura izan du, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte.
2022/11/13 - 15:03
45 urteko emakume bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra Iruñeko Benjamin de Tudela kaleko 29. zenbaki parean jazo da, oinezkoen pasabide bat dagoen lekuan. Kolpe ugari jasan dituela, Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantziaz.
2022/11/12 - 15:36
Gidari mozkor batek lau pertsona harrapatu ditu auto-lasterketa ilegal batean, Uharten
Lau zaurituetako hiru ospitalera eraman behar izan dituzte. Gidariak hirukoiztu egin du baimendutako alkohol tasa.
2022/11/12 - 15:35
Auto batek lau pertsona harrapatu ditu legez kanpoko lasterketa batean, Uharten
Gidariak hirukoiztu egin du baimendutako alkohol tasa, eta atxilotu egin dute.
2022/11/10 - 10:33
Auto ilarak sortu dira Leioatik Bilborako errepidean, zabor-kamioi batek izan duen matxuraren ondorioz
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik erretiratu dute, eta zirkulazioa bere onera etortzen ari da. Sei kilometrorainoko ilarak sortu dira.
2022/11/08 - 09:48
A-8 autobidean, Muskiz parean, atzo iraulitako zisterna kamioia kendu dute bidetik
Ibilgailua erretiratzeko lanak zailak izan dira, eta gauez itxi egin behar izan dute autobidea bi noranzkoetan. Goizean zabaldu dute atzera berriz autobidea, eta zirkulazioa bere onera etortzen hasi bada ere, 4 kilometrorainoko ilarak sortu dira.
2022/11/06 - 13:53
24 urteko gazte bat hil da auto-istripuz, Baionan
Atzo arratsaldean istripu bortitza izan zuten bi autok Grand Basque etorbidean eta hiru pertsona ospitaleratu behar izan zituzten. Bertan hil da 24 urteko gaztea. Urtea hasi zenetik 15 gazte hil dira jada Ipar Euskal Herriko errepideetan.
2022/11/05 - 10:19
Bi pertsona zauritu dira Igantzin, horietako bat larri, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Ibilgailuan zihoazen bi pertsona bertan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Donostia Ospitalera eraman dituzte, eta horietako bat larri dago.