Euskadi Turismo

2023/06/14 - 15:55
Nolakoa da hotel jasangarri bat?
Turismo ekologikoa areagotzen ari den honetan, Mutrikuko Arbe Hotelera jo dugu. 2018an eskuratu zuen Europako Etiketa Ekologikoa hotelak, eta Iñaki Arin jabeak azaldu du zertan datzan.

2023/06/13 - 14:41
Bandera berdea jarri dute Kontxan eta Ondarretan, egoera berrezarri ondoren
Eneko Goia Donostiako alkateak goizean azaldu duenez, uraren kalitatearen kontrolari buruzko azken azterketek "emaitza onak eman dituzte", eta dagoeneko bainua baimendu dute bi hondartzetan.
2023/06/12 - 15:09
Bilboko eta Donostiako aireportuek inoizko daturik onenak izan dituzte maiatzean
Bidaiarien trafikoa % 22,3 hazi da Loiun eta % 23,1 Hondarribian, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.
2023/05/29 - 13:23
Bilboko Aireportuak bidaiarientzako helmuga-gela bakarra jarri du martxan
Aurrerantzean, bidaiari guztien irteera nazioarteko iritsieren gune zaharretik egingo da, aireportuaren ezkerraldetik, hain zuzen, hegaldia nondik datorren gorabehera.

2023/05/27 - 13:21
'Sea Cloud Spirit', munduko bigarren belaontzirik handiena, Pasaiako portuan sartu da
Ontzia goizean goiz iritsi da badiara, eta eguerdiko 13:00ak arte egongo da bertan. Atlantikoko kostaldetik egiten ari den zazpi eguneko zeharkaldiaren parte da gaurko eskala. Portuan emango dituen bost orduetan zehar, bidaiariek Donostia ezagutzeko aprobetxatuko dute.

2023/05/23 - 19:07
Eusko Jaurlaritzak alokairu turistikoetako plataformen eskakizunak gogortzea eskatu du Bruselan
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak azaldu duenez, gaur egun turismo-ostatu askok "ezkutuan" eta "inpunitatez" jarduten dute, "plataformek tokiko agintariekin duten lankidetza eta gardentasun faltagatik".

2023/05/22 - 13:00
Ostatu-gauak % 15,6 areagotu dira EAEko hotel-establezimenduetan, 2023ko apirilean
Eguneko batez besteko tarifa 99,02 eurokoa izan da 2023ko apirilean EAEn, aurreko urteko apirilean baino % 11,4 handiagoa.

2023/05/02 - 13:42
20 gurutzaontzik geldialdia egingo dute Bilboko Portuan maiatzean zehar
Atzo "Sirena" ontzia iritsi zen eta gaur 17:00etan abiatuko da Bilboko Portutik, 630 bidaiarirekin. Hau da Getxon hasi eta amaituko duen lehen gurutzaldia. "Norwegian Star" ontzia era Bilboko Portuan da.

2023/05/02 - 12:54
20 gurutzaontzi izango dira maiatzean Bilboko Portuan
Irteera eta iritsiera Getxon izango duen lehen gurutzaontzia astearte arratsaldean irtengo da. "Sirena" ontziak Iberiar penintsula inguratu ondoren, Mediterraneoko kostaldeko hainbat tokitan geldialdia egingo du maiatzaren 27an Getxora itzuli arte.

2023/05/01 - 22:43
Bilboko Portua, eskala portu izatetik harago
Duela hiru aste hasi zen Getxoko Olatua terminalean gurutzaontzien denboraldia, eta hilabete honetan bakarrik 20 helduko dira bertara. Tartean, luxuzko bidaia luzeak egingo dituztenak ere.

2023/04/28 - 18:18
Okupazio maila ona espero da bereziki Madrildik, Kataluniatik eta Frantziatik iritsitako turistei esker
Hotelen okupazioari dagokionez, Bilbon % 90etik gorakoa izatea espero da. Nekazalturismoek ere azken orduko erreserba asko izan dituzte, eta asteburu ona espero dute.

2023/04/23 - 13:33
Lisboatik abiatu eta Hanburgora doan 'MS Fridtjof Nansen' bidaiari-ontziak geldialdia egin du Pasaian
400dik gora bidaiari doaz arratsaldean bordelera abiatuko den itsasontzian. Alemaniarrak dira gehienak, eta ordu batzuk besterik ez dira egongo Donostia eta ingurua ezagutzeko.
2023/04/21 - 14:32
Landa-ostatuetako sarrerak % 44,2 igo dira 2023ko martxoan, Euskadin
Aurreko urteko hilabete berdinarekin alderatuz, gaualdiak % 35,9 hazi dira. Apartamentu eta aterpetxe turistikoei dagokienez, sarrerak % 58,7 eta % 24,7 igo dira, hurrenez hurren.

2023/04/16 - 14:05
Turismo eta Merkataritza sailburua, Arabar Errioxako ardoak Errioxa jatorri izendapenean jarraitzearen alde
Hala ere, Javier Hurtadok "markaren barruan gehiago desberdintzea" proposatu du, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak "Arabako Mahastiak" etiketaren erabilera galarazi ostean.

2023/04/12 - 11:38
Iritsi da Getxora denboraldi honetako lehen gurutzaontzia
Sky Princess ontziak 3.500 bidaiari baino gehiago har ditzake eta ordu batzuk emango ditu gure artean. Mota honetako 80 ontzi iritsiko dira aurten Bilboko Portura.
2023/04/11 - 17:07
Turistak prest datoz Euskal Herrian egin dezakeen eguraldi kaxkarrari aurre egiteko
Kanpotar asko gastronomiak erakarrita etortzen direnez, pintxoak dastatzea eta otordu oparoak egitea izango da planetako bat. Museoak bisitatzea ere aproposa da eguraldi txarrarekin.
2023/04/11 - 00:43
Normaltasuna izan da nagusi euskal errepideetan Aste Santuko itzulera operazioan
A-8 autobidean Kantabrian, Bilborako noranzkoan, eta A-15 errepidean Berastegin sortu dira arratsaldean arazoak. Tamalez, bi pertsona hil dira gaur Euskal Herriko errepideetan.

2023/04/10 - 17:25
151 hegaldi daude programatuta Pazko Astelehenerako Loiuko aireportuan
Aste Santuko oporraldiko mugimendurik handiena espero da gaurko Euskal Herriko aireportuetan.
2023/04/10 - 17:15
Azken orduko erreserbei esker, okupazioa ia % 100 izan da
Turismo sektoreak Aste Santuko balantze positiboa egiten du. Milaka turista izan dira Euskal Herrian, eta kaleak, eguraldia lagun, jendez lepo egon dira.

2023/04/10 - 15:48
Turismoa iazko datuen azpitik egon da aurten Aste Santuan
Sektoreak egindako lehen balantze baten arabera, bost egun hauetan % 80-90ekoa izan da okupazioa hotel eta landetxeetan, 2022koa baino apalagoa, dena dela. Joseba Goirigolzarri Destino Bilbaoko bozeramaileak esan duenez, datozen bi urteotan ez dute espero pandemia aurreko datuetara heltzea.