Euskadi Turismo
2024/07/08 - 14:01
Sumarrek tasa turistiko bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari bisitari gehien dituzten udalerrietan
Jon Hernandez legebiltzarkideak adierazi duenez, tasa horrekin turismoak garbiketan, garraioan eta segurtasun-zerbitzuetan eragiten dituen gastu gehigarriak ordainduko lirateke.
2024/07/04 - 22:57
Mundakak ez du emango etxebizitza eta apartamentu turistiko berrien lizentziarik urtebetez
Lehendik dauden etxebizitza turistikoei eta alokairuei dagokienez, Udalak, "bere eskumenen esparruan, aplikatu beharreko araudia betetzen dela zainduko du".
2024/07/01 - 11:21
Bilboko TAO zerbitzua Olabeaga auzora zabaldu da
Larunbatetan ez da TAOrik egongo, eta abuztuan, hiriko gainerako lekuetan bezala, zerbitzua goizez bakarrik egongo da martxan. Eremu horretan bizi diren pertsonek egoiliarren txartela eska dezakete.
2024/06/29 - 22:42
Turismo masiboaren aurkako manifestazioak Malagan eta Cadizen
Beste hiri batzuetan bezalaxe, Malagan eta Cadizen ere egin dituzte turismo masiboaren kontrako protestak. Masifikazio horiek eragiten dituzten ondorioez ohartarazteko helburuarekin manifestatu dira, horien artean, alokairuen prezioaren gorakada.
2024/06/28 - 20:53
Donostiako aparkaleku publiko nagusien tarifak % 23 garestituko dira uda honetan
Oraingoz, Cervantes plazako (Kontxa), Boulevardeko eta Okendoko (Telpark enpresak kudeatzen ditu) aparkalekuei eragingo die neurriak. Udalak azpimarratu du erdigunen "trafikoaren eragina murriztea" dela helburua.
2024/06/28 - 20:18
Zikloturismoa; gorantzako joera hartu duen turismo jasangarri eta kalitatezkoa
Zikloturismoa gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da Euskal Herrian. Hala azaldu digute Bizi Cycle Tours agentziakoek non 17 turista etorri zaizkien Hong Kongetik.
2024/06/28 - 15:58
Nazioarteko turistak gora egin du Euskadin, eta dagoeneko guztizkoaren % 45 da
Zein da Euskadi bisitatzen duen turistaren profila? Nazioarteko turista, sasoiz kanpo bidaiatzen duena, 55 urtetik gorakoa eta bikotearekin bidaiatzen duena. Gehiago gastatzen du, eta gurean 4,1 egun dago batez beste.
2024/06/28 - 14:01
Hamar lan-eskaintzatik batean ingelesa eskatzen dute, batez ere aholkularitzan eta enpresen kudeaketan
Ratiorik handiena duen autonomia-erkidegoa Madril da ( % 14), eta batez bestekoaren gainetik daude Balear Uharteak, Katalunia eta Kanariak ere, garapenari eta turismoari lotuta.
2024/06/28 - 09:00
Lore Uranga: ''Aurrekontua garbi daukatela etortzen dira bezeroak bidaia-agentziara''
Hotelen eta bidaien prezioak asko igo diren arren, familia gehienek oporretara joateari ez diotela uko egin uste du Lore Urangak, Zumaiako BQD bidaia-agentziako arduradunak. Hori bai, gaur egun aurrekontuak garrantzia handia duela azpimarratu du nora joan erabakitzean.
2024/06/28 - 09:00
Aspaldiko oporrik garestienak ekarri ditu aurtengo udak
Hoteletako egonaldien, hegaldien eta pakete turistikoen prezioek goranzko joera geldiezina dute 2022tik, pandemiaren murrizketak kendu zirenetik.
2024/06/27 - 11:44
Bidaiak % 15 hazi dira martxora arte Espainian, 40 milioitik gora bidai izan baitira
Aisialdian eta oporretan egindako gastua % 25,4 hazi zen, 11.678 milioi eurokoa izan baitzen.
2024/06/26 - 14:29
Zarauzko hondartza, 2024ko Estatuko onena
'Condé Nast Traveler' aldizkariak egindako lehiaketan irten da garaile. Irakurleek Lanzaroteko Famarako hondartzaren eta Formenterako Cala Saonaren aurretik jarri dute.
2024/06/26 - 11:19
Eneko Goia: "Pisu turistikoek goia jo dute Donostian"
Jada lizentzia berririk ez dela ematen azaldu du Donostiako alkateak eta, araudia zorroztuta, aurrerantzean ere ez dela gehiago emango. Javier Hurtado Jaurlaritza berriko sailburuak turismo tasa ezartzeko iragarri duen asmoa oso begi onez ikusi du Goiak.
2024/06/24 - 13:53
Euskadiko hotelen salneurria % 14 hazi da maiatzean eta Estatuko batez bestekoaren (% 8,1) gainetik kokatu da
Nafarroan igoera askoz apalagoa izan da. 2023ko hilabete berarekin alderatuta, % 2,8 egin du gora, eta Estatuko batez bestekoaren azpitik geratu da (% 8,1), igoera txikiena izan duen erkidegoa izanik.
2024/06/21 - 16:12
Bilboko herritarren eta bisita turistikoen arteko harmonia mantentzeko eskuliburua aurkeztu du Bilboko Udalak
12 konpromiso aurki daitezke herritarrek eta bisitari turistikoen arteko oreka mantentzeko eskuliburuan. Horietako puntu bat, turismo-gidetako taldeak 30 lagunetara mugatzea.
2024/06/21 - 10:22
Doako aparkalekuak udan Donostiako erdigunean auto-ilarak saihesteko
Gipuzkoako hiriburuak aparkatzeko 400tik gora toki berri izango ditu, unibertsitateetan eta Igaran, erdigunearekin garraio publikoaren bitartez lotuta.
2024/06/19 - 16:26
Ehgam Bilbok Axel hoteleko "irregulartasunak" salatu eta Udalaren LGTBI+ politikak ezbaian jarri ditu
Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak helegitea aurkeztu du Bilboko Udalean. Horren arabera, eraikitzen ari diren hotelaren fatxadako irtenguneak baimendutakoa baino luzeagoak dira eta Udalak solairu bat gehiago eraikitzeko baimena eman du.
2024/06/18 - 08:00
Pablo Muñoz Gabilondo: ''Euskal Herria nahikoa ongi prestatuta dago maskotekin bidaiatzeko''
Pipper eta bere zaintzaile Pablo Muñoz Gabilondo "Pipper on tour" proiektuaren arima dira. Urteak daramatzate penintsulako geografian barrena, maskotekin gozatzeko tokiak eta jarduerak gomendatuz eta establezimendu edo agente turistikoei "pet friendly" izateko egokitzen lagunduz.
2024/06/17 - 20:44
'Geoparkeko bira' baliabide turistiko berria aurkeztu du gaur Euskal Kostaldeko Geoparkeak
Ibilbide berri hau Zumaia, Deba eta Mutriku herrien artean kokatuta dago, eta hiru etapatan dago banatuta.
2024/06/16 - 21:16
300 bat mallorcarrek protesta egin dute kala ezagunenean, masifikazio turistikoaren aurka
Bizilagunek Calo del Moro kala txikia hartu dute, Santanyi udalerrian, uhartearen hego-ekialdean. Azaldu dutenez, ez da uhartea bisitatzen duten turisten aurkako protesta izan, turismo "masifikatua" salatzeko baizik.