Ostatu-eskaintzak gora egin du, batez ere etxebizitza turistikoetan
Turisten kopurua hazi den bezala, etxebizitza turistikoetako eta ostatuetako plazen kopuruak ere gora egin du azken hilabeteetan EAEn eta Nafarroan.
Gorakada handiena etxebizitza turistikoetan eskaintzen diren plazetan gertatu da. Espainiako Estatistika Institutuak otsailean jasotako datuen arabera, EAEn 21.504 plaza eskaintzen dira egunero, 2023an baino % 18 gehiago. Nafarroan igoera handiagoa izan da, % 28koa, 7.595 plaza eskaintzen baitira.
Hotelak, ostatuak eta pentsioak
Hego Euskal Herrian guztira 878 hotel, ostatu eta pentsio ditugu, eta 48.000 plaza baino gehiago eskaintzen dira egunero.
Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan handitu da gehien Estatuan hotel-plazen eskaintza, pandemiaren aurretik eskaintzen zena baino % 17,2 gehiago eskaintzen baititu gaur egun.
Nafarroan, aldiz, hotelen sektoreak atzera egin du, gaur egun pandemiaren aurretik zeudenak baino establezimendu eta plaza gutxiago baitaude.
Izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bidaiarien % 75ek hoteletan ostatu hartzea aukeratzen dute; apartamentu, kanpin edota landa-turismoak baino gehiago hautatzen dira beraz.
Nafarroan, ordea, gaualdiak modu orekatuagoan banatzen dira ostatu mota ezberdinen artean, eta Donejakue bideko aterpetxeek duten pisua garrantzitsua da.
Ostatu horien guztien prezioek plazen eskaintzaren bide bera egin dute: EAEn gora egin dute, eta Nafarroan, aldiz, behera. Une honetan, EAEko eguneko batez besteko tarifa Estatukoa baino % 10 garestiagoa da.
Alabaina, Estatuko lurraldeetako datuekin alderatuta, gurean garestitu dira gutxien prezioak turismo eta ostalaritza sektorean: % 5,3 EAEn eta % 5,2 Nafarroan. Balear Uharteetan eta Errioxan bakarrik garestitu dira gurean baino gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.