Turkia
2020/04/30 - 23:28
Ia 3,1 milioi koronabirus kasu izan dira mundu osoan
Azken 24 orduetan 66.000 kutsatze eta 5.378 heriotza izan dira mundu osoan.
2020/04/25 - 12:03
Ia 200.000 pertsona hil dira koronabirusarekin munduan
185 estatutan atzeman dute gaitza. AEBak daude ranking latz honen buruan, 890.00 kutsatu eta 51.000 hildakorekin. Espainia, Italia, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua dira ondorengoak kutsatutan.
2020/04/15 - 14:32
'Aita Mari' ontziak erreskatatutako hiru migratzaile Lampedusan lehorreratu dira
Beste 40 migratzailek ontzian jarraitzen dute, Europako herrialderen batek portu seguru batera joateko baimena eman arte. COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak egoera zaildu du.
2020/04/14 - 13:52
Europako herrialderen batek lehorreratzeko baimena noiz emango zain dago 'Aita Mari'
Maltak eta Italiak argi utzi dute portuak itxita izango dituztela migratzaileen ontziak iristen direnean. Erreskatatutako 43 pertsonak lau egun zeramatzaten txalupa batean noraezean.
2020/04/11 - 00:31
1,6 milioi positibo eta 100.000 heriotza baino gehiago zenbatu dituzte jada munduan
AEB da orain arte kutsatu gehien zenbatu dituen herrialdea. Testuinguru horretan, New York da pandemiaren epizentroa herrialdean. Egun bakarrean 779 heriotza izan dira.
2020/04/09 - 22:09
Nafarroak erositako eta Turkian atxikitako arnasgailuak Iruñera iritsi dira
Santos Indurain Foru Gobernuko Osasun kontseilariak zehaztu duenez, arnasgailuak Nafarroako Ospitale Gunean ari dira muntatzen.
2020/04/07 - 11:54
Koronabirusaren pandemiak 75.000 hildako eragin ditu mundu osoan
Dagoeneko 184 herrialdetara iritsi da birusa, eta AEBak, Espainia eta Italia kasuei dagokienez zerrenda buruak dira.
2020/04/05 - 13:38
Nafarroak berreskuratu egingo ditu Turkiak atxikitako arnasgailuak
Espainiako Atzerri Gaietarako Ministerioak baieztatu du Turkiak onartu egin duela geldiarazita zituen 150 aparailuak itzultzea.
2020/04/03 - 16:37
Nafarroak erositako osasun materiala garraiatzen zuen hegazkina atxiki du Turkiak
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, hegazkina Txinatik abiatu zen, eta Ankaran geldialdi tekniko bat egin behar zuenean, Turkiako agintariek atxiki dute.
2020/04/03 - 01:43
Milioi bat kutsatutik gora eta 51.485 hildako daude jada munduan
Ameriketako Estatu Batuak dira gaixo gehien duen herrialdea: 236.339 kasu positibo baieztatu dituzte. Heriotza kopuru handienak, berriz, Italian eta Espainian eman dira.
2020/03/24 - 11:38
380.000 kutsatu eta 16.500 hildako baino gehiago eragin ditu pandemiak mundu osoan
Txinan, Italian, Ameriketako Estatu Batuetan eta Espainian daude positiboen erdia baino gehiago, guztira 227.000 kasu baino gehiago.
2020/03/11 - 12:57
Turkiak zabalik mantenduko du muga, errefuxiatuak EBra joan daitezen
Migrazio akordioa betetzen ari den edo ez argitzeko asmoz, Turkiak eta EBk kontsulta prozesu bat adostu zuten astelehenean Bruselan.
2020/03/09 - 22:32
Erdogan, Siriako auzirako babes bila Europar Batasunean
Erdogan, Turkiako presidentea, Bruselan da Europar Batasuneko agintariek Siriako auzian babesa eman diezaioten. Bien arteko lehen bilera da.
2020/03/06 - 12:55
Turkia eta Grezia arteko mugan dauden migratzaileen aurka oldartu da berriro Polizia
Poliziak ur kanoiak eta gas negar-eragileak erabili ditu. Guztira, joan den ostiraletik 36.649 migratzaile eta errefuxiatu sartzea galarazi du Greziak.
2020/03/06 - 12:48
Greziako poliziak mugan dauden migratzaileen aurka egin du berriro
Bi eguneko barealdiaren ostean, tentsioa mugara itzuli da. Greziako poliziak gas negar-eragileak eta ur kanoiak erabili ditu hesia zeharkatzen saiatzen ari ziren migratzaileen aurka.
2020/03/06 - 09:52
Errusiak eta Turkiak su-etena adostu dute Idliben
Errusiako Vladimir Putin eta Turkiako Recep Tayyip Erdogan presidenteek su-eten bat adostu dute Siriako Idlib probintzian. Akordioa gauerdian sartu da indarrean.
2020/03/05 - 21:01
Errusiak eta Turkiak su-eten bat adostu dute Idliben gauerditik aurrera
Moskun sei ordu inguruko bilera bat izan ondoren iragarri dute erabakia bi agintariek.
2020/03/05 - 15:47
Turkiak mila polizia bidaliko ditu Greziako mugara, kanporatzeak saihesteko
Turkiako Gobernuak jakinarazi duenez, "beharrezko neurriak hartuko ditugu gure mugak babesteko eta berehalako kanporatzeak saihesteko".
2020/03/05 - 12:43
Gobernuz kanpoko erakundeak Moriara itzuli dira berriro lanera
Ane Irazabalek Lesbosen errefuxiatuek bizi duten egoeraren azken ordua eman digu. Azken egunetako eraso faxisten ostean, gobernuz kanpoko erakundeak Moriara itzuli direla kontatu digu.
2020/03/05 - 08:15
EBk Greziaren alde egin du migratzaileen etorrera geratzeko ahaleginean
Adierazpen bateratuan jaso dutenez, "ez lirateke migratzaileak euren bizitza arriskuan jartzera animatu behar", legez kanpo erabilitako bideen bidez Europara iristeko ahaleginean.