Turkia
2019/05/07 - 09:50
Udal hauteskundeak errepikatuko dituzte Istanbulen, oposizioa gailendu zen hirian
Hauteskunde Batzorde Gorenak martxoaren 31n Istanbulen egindako udal hauteskundeak baliogabetu ditu. Ekainaren 23rako deitu dituzte bozak.
2019/04/01 - 12:13
Erdoganek bere alderdiaren porrota onartu du Ankaran, ez, ordea, Istanbulen
Igandean Turkian egindako udal hauteskundeetan, ez dago argi Istanbul hirian nork irabazi duen. Berdinketa aurreikusten da Erdoganen AKP eta CHP alderdi sozialdemokrataren artean.
2019/04/01 - 10:24
Erdogani kolpea Turkiako udal hauteskundeetan
Gero eta nabariagoa da Turkia hiritarraren eta landa girokoaren artean dagoen muga. Herrietan Erdoganen AKP da jaun eta jabe. Hirietan, oposizioak du indar gehiago.
2019/03/28 - 10:34
Gizon bat 'hegan' atera da Turkian, haize ufada baten ondorioz
Istripua Turkiako Osmaniye hirian gertatu da. Eguzkitako bat haizeak eraman ez zezan saiatzen ari zen gizon bat 'hegan' atera da.
2019/03/17 - 19:58
Erdoganek Zeelanda Berriko atentatuaren bideoa erabili du hauteskunde kanpainan
Turkiako presidentea salatu du erasoaren egileari ez diotela "terrorista kristau" deitu, baina "musulmana izango balitz 'terrorista islamiko'" deituko lioketela.
2019/03/08 - 21:04
Poliziak negar eragiteko gasarekin sakabanatu du Istanbuleko manifestazioa
Turkiako Poliziak negar eragiteko gasarekin eta gomazko pilotak erabili ditu Istanbulen Emakumearen Egunaren aldeko manifestazio jendetsua sakabanatzeko.
2019/02/15 - 08:41
Khashoggiren gorpua labe batean erre zutela susmatzen du Turkiako Poliziak
Ikerketaren arabera, Khashoggiren gorpua Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan zatikatu zuten, baina oraingoz haren gorpua ez da inon agertu.
2019/02/09 - 21:26
18ra igo da Istanbulen etxebizitza bat erori ostean hildakoen kopurua
Fiskaltzak hondamendiaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen du eta agintariek inguruko beste zazpi eraikin hustu dituzte erortze arriskuagatik.
2019/02/07 - 12:08
Istanbulen erori zen eraikinean erreskate lanek aurrera darraite
Bost solairuko eraikina 1992 egin zuten, eta ondoren beste hiru solairu erantsi zizkioten baimenik gabe. Oraingoz hiru gorpu erreskatatu dituzte, baina ez dakit zenbat lagun dauden harrapatuta.
2019/01/12 - 15:19
Khasoggiren hilketa argitzeko eskatu dute Istanbulen
100 egun bete dira Jamal Khasoggi kazetari saudia era basatian hil zutenetik bere herrialdearen kontsulatuan, Istanbulen, alegia.
2018/12/18 - 11:29
80 kazetari hil, 348 kartzelatu eta 60 bahitu dituzte 2018an
Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak bildutako datuen arabera, aurtengoa 'bereziki odoltsua' izan da, hildako kazetarien kopuruak % 8 egin baitu gora.
2018/11/26 - 12:12
Lau hildako Istanbulen, helikoptero bat etxebizitza gune batean erorita
Lau soldadu turkiar hil dira eta bat zaurituta dago, zihoazen helikopteroa lurrera erori ostean. Helikopteroa Istanbul erdialdeko etxebizitza gune batean erori da.
2018/11/17 - 12:41
Turkiak ez du Khashoggiren DNArik aurkitu Saudi Arabiaren kontsulatuan
Turkiako kazeta baten arabera, kazetaria ito egin zuten eta, jarraian, substantzia bat injektatu zioten odola gatzatzeko, gorpua zatikatzerakoan, arrastoak uzteko arriskua murrizteko asmoz.
2018/11/15 - 22:15
Khashoggiren hilketan parte hartu zuten bost lagunentzat heriotza zigorra eskatu dute
Saudi Arabiako Fiskaltza Nagusiak dio kazetaria injekzio hilgarria jasota hil zela, herrialdera itzultzeko “negoziazioek” porrot egin ostean.
2018/10/31 - 16:23
Khashoggi ito eta ondoren zatitu egin zutela baieztatu du Turkiako Fiskaltzak
Aurretik pentsatutako ideia batean oinarrituta hil zuten. Izan ere, hilketan nahastutako funtzionario saudiarabiarrek ere, gorpua desagerrarazteko orduan, plan horretan zehaztutakoa bete zuten.
2018/10/24 - 16:17
Khashoggiren hiltzaileak auziperatuko dituztela esan du Erdoganek
Turkiako prentsaren arabera, AEBko CIAko arduraduna Ankaran izan da azken orduotan, Khashoggi kasuari buruz informazio gehiago bilatzeko asmoz.
2018/10/23 - 22:56
Khashoggiren heriotza hilketa 'planifikatu' bat izan zela adierazi du Erdoganek
Hilketarekin zerikusia dutelakoan, Saudi Arabian atxilotu dituzten 18 pertsonak Turkian epaitzea eskatu du bertako presidenteak.
2018/10/23 - 22:30
Khashoggiren semea Saudi Arabiako erregearekin eta printzearekin bildu da
Salman erregea eta printzea Khashoggiren semearekin bildu dira gaur dolumina agertzeko. Ikerketaren arabera, kazetaria moztu egin zuten eta bere aurpegia desitxuratuta dago.
2018/10/23 - 20:10
Khashoggiren hilketa programatua izan zela baieztatu du Erdoganek
Kazetariaren hilketa aldez aurretik prestatutako plana zela baieztatu du Erdoganek. Arabian atxiloan dauden ustezko hiltzaileak Turkian epaitzeko deia egin du.
2018/10/22 - 22:57
Saudi Arabiako kontraesanak, Jamal Khashoggiren hilketaren inguruan
Turkiako poliziak, Saudi Arabiaren Istanbulgo kontsulatuaren ibilgailu bat topatu du hiriko garaje batean, eta kotxea aztertu nahi dute Jamal Khashoggi kazetariaren hilketa argitzeko.