Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turkiak ez du Khashoggiren DNArik aurkitu Saudi Arabiaren kontsulatuan

Turkiako kazeta baten arabera, kazetaria ito egin zuten eta, jarraian, substantzia bat injektatu zioten odola gatzatzeko, gorpua zatikatzerakoan, arrastoak uzteko arriskua murrizteko asmoz.
Jamal Khashoggi kazetaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Jamal Khashoggi kazetaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan abiatutako miaketetan Turkiako Fiskaltzak ez du Jamal Khashoggi kazetariaren DNAren arrastorik aurkitu, Hürriyet Turkiako kazetak zabaldu duenez.

Turkiako adituek laginak hartu zituzten kontsulatuan eta kontsularen etxebizitzan, krimena izandako beste leku bat zelakoan. Gainera, kontsulatuaren hainbat auto ofizialetan ere miaketak egin zituzten. Laborategiaren analisiek argitu dutenez, lagin horiek ez dute Khashoggiren DNArik.

Hürriyet egunkariak agerian utzi duenez, kontraesana dago Turkiako eta Saudi Arabiaren Fiskaltzen bertsioen artean: lehenak dio Khashoggi itota hil egin zela; Saudi Arabiako Fiskaltzaren ustez, berriz, "lo-eragilearen dosi handi" baten ondorioz hil zen kazetaria.

Aipatutako egunkariaren arabera, Saudi Arabiak 15 agente bidali zituen kazetaria hiltzeko: lehendabizi, ito egin zuten eta, jarraian, substantzia bat injektatu zioten odola gatzatzeko, gorpua zatikatzerakoan, arrastoak uzteko arriskua murrizteko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X