Turkia
2024/08/16 - 20:06
Gutxienez hiru diputatu zauritu dira Turkiako Parlamentuan, ukabilkadaka izandako borroka batean
Gutxienez hiru diputatu zauritu dira Turkiako Parlamentuan izandako borroka batean, orain preso dagoen beste diputatu ohi baten egoeraz eztabaidatzen ari zirenean.
2024/08/01 - 19:12
Nortzuk dira Errusiak eta AEBk eta aliatuek trukatu eta aske utzitako presoak?
26 pertsona dira, tartean militarrak eta kazetariak, eta zazpi herrialdetatik hegazkinez bidali dituzte Ankarara, trukea egiteko.
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2024/06/23 - 11:33
Sute-bolada izaten ari da duela astebete Turkian eta Grezian
Turkian, gutxienez 14 hildako izan dira eta dozenaka zauritu. 45º-ko tenperaturak izaten ari dira Turkiako leku askotan, eta hori itzaltze lanak zailtzen ari da. Grezian 70 sute baino gehiago izan dira, gehienak, nahita piztutakoak.
2024/05/26 - 20:29
Zortzi pertsona ospitaleratu dituzte Dublinen, Dohatik zetorren hegaldi batean izandako turbulentzien ondorioz
Sei bidaiari eta tripulazioko sei kide zauritu dira Qatar Airwayseko hegazkina Turkia gainetik zihoala, eta horietatik zortzi ospitaleratu behar izan dituzte ibilbidearen amaieran.
2024/05/08 - 14:23
Zama-hegazkin batek lurreratze-trenik gabe hartu du lur Istanbulen
Paristik zetorren Boeing 767 hegazkinak Istanbulgo aireportuko kontrol-dorreari jakinarazi dio bere lurreratze-trena ez zela irekitzen, eta dorretik gidatuta lur hartu du. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/05/06 - 23:56
Egiptok eta Qatarrek proposatutako su-etena onartu du Hamasek, baina ez Israelek
Israelgo hainbat iturrik aurreratu dutenez, ez dute proposamena ontzat ematen, gai "onartezinak" jasotzen dituelako. Bahituen senideek akordioa onartzeko eskatu diote Netanyahuri, eta Abbasek zein Erdoganek "Israeli presioa egiteko" eskatu diote nazioarteko komunitateari.
2024/05/04 - 00:46
Turkiak merkataritza harreman guztiak eten ditu Israelekin, eta Kolonbiak harreman diplomatikoak
Hamasek eskerrak eman dizkio Turkiari hartutako erabakiagatik, eta ekimen horrekin bat egiteko eskatu die herrialde arabiar eta islamiarrei, Israelgo Estatua "isolatzeko". Kolonbiak ofizial egin du Israelekiko harreman diplomatikoen haustura, Gobernu eta "presidente genozida" izateagatik.
2024/05/01 - 19:39
Mundu osoan atera dira langileak kalera, euren lan-eskubideak aldarrikatzera
Maiatzaren Lehen honetan mundu osoan egin dituzte mobilizazioak, langileen eskubideen defentsan. Hego Korean, esaterako, milaka eta milaka langile atera dira kalera, eta baketsuak izan dira manifestazioak. Turkian, aldiz, liskar gogorrak izan dira herritarren eta Poliziaren artean.
2024/04/19 - 16:13
Nazioartearen erreakzioa, Israelek Irani eraso egin ostean
Gutxienez hiru leherketa gertatu dira Isfahan hirian, base militar batetik gertu. Israelek ez du operazioa baieztatu. Iranek ukatu egin du misilekin egindako erasoa izan dela, eta "objektu hegalari batzuk" aipatu ditu.
2024/04/01 - 10:54
Oposizioa gailendu da Turkiako udal hauteskundeetan: Erdoganen alderdiak hiri nagusiak galdu ditu
Botoen ia % 100 zenbatuta dagoela, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoak botoen % 37,71 eskuratu ditu, Turkiako presidentearen AKP alderdiak baino bi puntu gehiago, Ankaran, Istanbulen eta Esminrnan garaipena lortuta. Erdoganek porrota aitortu du jada.
2024/04/01 - 10:51
Oposizioa Erdoganen alderdiari nagusitu zaio Turkiako hiri nagusietan
Botoen ia % 100 zenbatuta dagoela, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoak botoen % 37,71 eskuratu ditu, Turkiako presidentearen AKP alderdiak baino bi puntu gehiago, Ankaran, Istanbulen eta Esminrnan garaipena lortuta.
2024/03/31 - 12:32
Hauteslekuak ireki dituzte Turkian 1.400 udalerrietako alkateak eta udal batzordekideak aukeratzeko
61,4 milioi turkiar daude deituta udal hauteskundeetan boza ematera. 8 probintzietako 30 makrohiriak dira; hortaz, alkateak garrantzi politiko handia dauka.
2024/02/19 - 11:02
50 milioi adingabe desplazatu zituen gerrak iaz, inoizko kopururik handiena
Save The Childrenen arabera, Sudan, Somalia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Afganistan, Birmania, Ukraina, Etiopia, Hegoaldeko Sudan, Gazako Zerrenda, Turkia eta Siria izan ziren herrialde kaltetuenak.
2024/02/06 - 10:05
Lurrikaren osteko promesek hondakinen azpian lurperatuta jarraitzen dute Turkian eta Sirian
Urtebete bete da gaur Turkiako hego-ekialdea eta Siriako ipar-mendebaldea astindu zituzten lurrikaretatik. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak orduan agindutakoa ez da bete; suntsitutako eremuak hondakinez beteta eta milaka herritar etxerik gabe daude oraindik.
2024/01/24 - 09:26
Suedia NATOn sartzea berretsi du Turkiak, hainbat hilabetez prozesua blokeatuta izan ondoren
Orain, Hungariak erabakiari argi berdea ematea falta da. Behin hori lortuta, Stockholm Aliantza Atlantikoaren 32. kide bihurtuko litzateke.
2024/01/11 - 21:15
Zatiketa nazioartean, Hegoafrikak Israeli Gazan "jokabide genozida" izatea leporatu ondoren
Hegoafrikak Israelen aurka Nazioarteko Justizia Gortean egindako akusazioak mundua zatitu du salaketaren aldekoen artean, Arabiar Liga, Iran, Brasil eta Kolonbia kasu, eta kontrakoen artean, AEB eta Erresuma Batua, besteak beste.
2024/01/06 - 17:48
Borrellek Israeli gogorarazi dio gerrak ere "arauak" dituela
AEBko eta Europar Batasuneko diplomaziak Ekialde Hurbilean dira berriro. Borrell Libanon dago, eta Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak Istanbulen (Turkia) nabarmendu du, "gatazka zabaltzea saihestu behar" dela, Israelen segurtasunerako bermeak eskatzearekin batera.
2023/10/18 - 13:10
Israelen aurkako protestak Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldera zabaldu dira
Herrialde arabiarretan bandera palestinarrak astindu dituzte eta gogor salatu dute Israel egiten ari den erasoa. Dozenaka bandera israeldar erre dituzte, eta Jordanian, esaterako, herrialde horretako enbaxadari eraso egin diote.
2023/10/12 - 15:47
Errusiak 1.800 milioi gehiago irabazi ditu irailean petrolioarekin, ekoizpenaren murrizketak lagunduta
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak egunean 1,7 milioi upel murriztu zituen maiatzean, eta uztailean Saudi Arabiak milioi bat gehiago murrizteko asmoa iragarri zuen. Horrela, erakundearen esportazioak ekainean 72.000 milioi dolarrekoak izatetik irailean 92.200 milioikoak izatera igaro dira.