Turkia
2023/10/12 - 15:47
Errusiak 1.800 milioi gehiago irabazi ditu irailean petrolioarekin, ekoizpenaren murrizketak lagunduta
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak egunean 1,7 milioi upel murriztu zituen maiatzean, eta uztailean Saudi Arabiak milioi bat gehiago murrizteko asmoa iragarri zuen. Horrela, erakundearen esportazioak ekainean 72.000 milioi dolarrekoak izatetik irailean 92.200 milioikoak izatera igaro dira.
2023/09/12 - 13:45
Turkiako kobazulo batean mila metroko sakoneran harrapatuta zegoen espeleologo baten erreskate ikusgarria
Mark Dickey espeleologo estatubatuarraren erreskatean, Turkiako eta Europako hainbat herrialdetako taldeek parte hartu dute. Dickey Turkia hegoaldeko Morca kobazuloan harrapatuta geratu zen, mila metroko sakoneran, urdaileko gaitz baten ondorioz.
2023/09/03 - 18:00
Istanbulgo udal flotak emakumezko kapitain bat izango du historian lehen aldiz
28 urteko emakume honek 200 urteko historia hautsi eta Istanbulgo flota publikoan itsasontzi bateko kapitain izatea lortu du. 10 lagunentzako tokia duen taxi-ontzia gidatuko du. 120 gidariko zerbitzuan emakume bakarra izango da. Eredu izatea espero du beste askok bere bideari jarrai diezaioten.
2023/08/22 - 22:51
Gutxienez 27 migratzaile hil dira Greziako suteetan
Greziako Gobernuak hemezortziren heriotza konfirmatu du. Alarm Phone GKEak jakinarazi du beste 250 migratzaile daudela suak inguratuta Evros ibaiaren inguruan, Turkia eta Greziaren arteko mugan.
2023/07/25 - 22:33
Grezia, Italia, Aljeria, Tunisia eta Turkian arazo larriak dituzte suarekin
Muturreko tenperaturak, ia 50 gradurainokoak, ondorio latzak uzten ari dira Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean. Aljerian, 34 lagun hil dira suteetan. Grezian, Roda, Korfu eta Euba uharteak dira kaltetuenak. Italian, sua kontrolatu ezinik dabiltza Sizilian, Palermo probintzian.
2023/07/11 - 10:32
Albiste izango dira: Beroaldia Nafarroan, marmokak hondartzetan eta NATOren goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/11 - 00:37
Turkiak Suedia NATOn sartzeko betoa kendu du
Jens Stoltenberg Aliantzaren idazkari nagusiaren arabera, bileran Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak onartu egin du Suedian sartzeko protokoloa lehenbailehen aurkeztea Turkiako Parlamentuan, Ganberan berresteko.
2023/06/07 - 10:30
Ebru Baybara Demir sukaldari turkiarra, Basque Culinary World Prize 2023
Turkian, errefuxiatu siriar gehien hartzen dituen herrialdean (3,5 milioi pertsona baino gehiago), sukaldariak integraziorako tresna gisa erabiltzen du gastronomia.
2023/06/03 - 20:08
Erdoganek presidente karguaren zina egin du Turkiako Parlamentuan, bere hirugarren agintaldia hasita
Karguaren zina bukatuta, bere lantaldearekin bilduko da Turkiako presidentea, ministro berriak aukeratzeko helburuz. Larunbat gau aldera jakitera emango dituzte euren izen-abizenak.
2023/05/29 - 22:50
Bigarren alderdiak indarra hartu badu ere, beste bost urtez jarraituko du Erdoganek
Erdogan garaile atera zen bart Turkian. Bigarren alderdiak indarra hartu badu ere, beste bost urtez jarraituko du Erdoganek.
2023/05/29 - 11:00
Erdoganek agintean jarraituko du Turkian, bigarren bueltan garaipena lortu ondoren
Botoen % 99,5 zenbatuta, Erdoganek botoen % 52,1 jaso ditu, eta Kemal Kiliçdaroglu sozialdemokratak, % 47,9.
2023/05/27 - 16:46
Erdoganen garaipen argia iragartzen dute inkestek bigarren itzulian
Azken 20 urteotan, Erdoganen esku egon da Turkiako Gobernua. Erdoganek botoen % 49,51 jaso zituen duela bi aste, eta Kiliçdarogluk, % 44,89. Parte-hartzea % 89 ingurukoa izan zen.
2023/05/15 - 22:08
Maiatzaren 28an lehiatuko dira Erdogan eta Kiliçdaroglu: bigarren itzuliko gakoak
Erdogan agintetik kendu nahi du Kiliçdaroglu oposizioburuak, eta horretarako, Turkiak bizi duen krisi ekonomikoa eta errepresio soziala izango dira erabiliko dituen argudioak. Nolanahi ere, egungo presidenteak ez du aurreikusten zen adin babes galdu. Boto ultranazionalista izango da gakoa.
2023/05/15 - 12:42
Erdoganek irabazi ditu hauteskundeak, baina ez bigarren itzulia saihesteko gehiengoarekin
Botoen % 99 zenbatuta, Erdoganek botoen % 49,4 lortu ditu, eta Kiliçdarogluk, % 44,96, hauteskunde batzordeak emandako datuen arabera. Oposizioak manipulazioa salatu du, eta garaile izendatu du bere burua.
2023/05/15 - 12:22
Hauteskundeen bigarren buelta egin beharko dute Turkian, hautagai batek ere ez baitu lortu bozken % 50
Tayyip Erdogan, egungo presidenteak botoen % 49,4 jaso du, bozken % 99 zenbatuta dauden honetan. Lau puntuko aldea baino ez dio atera oposizioko buruari. Irabazle argitzat jo du bere burua, baina boterean den 20 urteetan lehen aldiz joan beharko du bigarren bueltara.
2023/05/15 - 10:19
Albiste izango dira: Bizkaiko hauteskunde eztabaida, San Isidro eguna eta Turkiako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/14 - 16:39
Erdoganen etorkizuna jokoan da gaurko hauteskundeetan
Bi hautagai nagusiek, Erdoganek berak, eta Kiliçdaroglu oposizioaren hautagaiak. Aldaketarako nahiaren bueltan elkartu dira oposizioko alderdi guztiak, desadostasunak desadostasun.
2023/05/11 - 16:48
Krisi ekonomikoa eta lurrikararen kudeaketa gorabehera, Erdoganek babes irmoa mantentzen du bere gotorlekuetan
Erdogan, bere ibilbide politikoan lehen aldiz, ez da garaipena lortzeko faborito argia. Dena dela, eta krisi ekonomikoak eta lurrikararen kudeaketak lider islamistaren irudia higatu badute ere, babes irmoa mantentzen du bere gotorlekuetan, tartean lurrikarak kaltetutako eremuetan.
2023/05/10 - 16:50
Erdoganen aurkako oposizioak 3,6 milioi errefuxiatu bidali nahi ditu Siriara
Turkia da, gerra hasi zenetik, errefuxiatu siriar gehien hartu dituen munduko herrialdea. 3.600.000 errefuxiatu hartu ditu eta hauteskunde kanpainako protagonista ere badira: oposizioko liderraren promesa euren herrialdera itzultzea da.
2023/05/09 - 16:46
Turkiako lurrikara gertatu zenetik hiru hilabetera familiek desagertutako senitartekoen bila segitzen dute
Turkiako hauteskundeetarako egun gutxi falta direnean, Mikel Ayestaran Antiokiara itzuli da, zero gunera. Bertan familia askok hondakinen artean desagertutako senitartekoen bila jarraitzen dute. Han ez dago hauteskunde girorik.