Turkia
2023/05/15 - 10:19
Albiste izango dira: Bizkaiko hauteskunde eztabaida, San Isidro eguna eta Turkiako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/14 - 16:39
Erdoganen etorkizuna jokoan da gaurko hauteskundeetan
Bi hautagai nagusiek, Erdoganek berak, eta Kiliçdaroglu oposizioaren hautagaiak. Aldaketarako nahiaren bueltan elkartu dira oposizioko alderdi guztiak, desadostasunak desadostasun.
2023/05/11 - 16:48
Krisi ekonomikoa eta lurrikararen kudeaketa gorabehera, Erdoganek babes irmoa mantentzen du bere gotorlekuetan
Erdogan, bere ibilbide politikoan lehen aldiz, ez da garaipena lortzeko faborito argia. Dena dela, eta krisi ekonomikoak eta lurrikararen kudeaketak lider islamistaren irudia higatu badute ere, babes irmoa mantentzen du bere gotorlekuetan, tartean lurrikarak kaltetutako eremuetan.
2023/05/10 - 16:50
Erdoganen aurkako oposizioak 3,6 milioi errefuxiatu bidali nahi ditu Siriara
Turkia da, gerra hasi zenetik, errefuxiatu siriar gehien hartu dituen munduko herrialdea. 3.600.000 errefuxiatu hartu ditu eta hauteskunde kanpainako protagonista ere badira: oposizioko liderraren promesa euren herrialdera itzultzea da.
2023/05/09 - 16:46
Turkiako lurrikara gertatu zenetik hiru hilabetera familiek desagertutako senitartekoen bila segitzen dute
Turkiako hauteskundeetarako egun gutxi falta direnean, Mikel Ayestaran Antiokiara itzuli da, zero gunera. Bertan familia askok hondakinen artean desagertutako senitartekoen bila jarraitzen dute. Han ez dago hauteskunde girorik.
2023/05/08 - 16:45
Alderdi kurduak oposizioko hautagaiaren aldeko botoa eskatu du, eta giltzarri izan liteke Erdogan kanporatzeko
Turkiako kanpainaren azken astean, inkestek lehia estua erakusten dute Erdoganen eta oposizioko hautagaiaren artean. Alderdi kurdua herrialdeko hirugarren indarra da, eta bere boto-emaileei oposizioaren alde egiteko eskatu die. Boto hori erabakigarria izan liteke Erdoganen agintaldia amaitzeko.
2023/05/07 - 23:11
Herritar kurduek Erdoganen errepresioarekin amaitzeko giltza izan dezakete
Erdoganen gobernua kolokan egon liteke 20 urtean lehen aldiz. Bestalde, prentsaren aurkako presioak gora egin du, hedabide kurduen kontrakoak, bereziki.
2023/05/05 - 14:04
Errusiako ordezkari batek Ukrainako bandera bat kendu dio ukrainar bati eta bbien arteko borroka hasi da
Errusiak Ankaran (Turkia) egiten ari den Itsaso Beltzeko Ekonomia Lankidetzarako Parlamentu Batzarrean duen ordezkariak Ukrainako bandera bat kendu dio Ukrainako diputatu bati. Honek kolpeekin erantzun dio.
2023/04/29 - 18:57
Leioa Kantika Koralak txalo zaparrada jaso du Istanbulen, munduko kantu lehiaketa handienean
Leioa Kantika Koralak publikoaren berotasuna jaso du World Symposium on Choral Music jaialdian. Abesbatzak esperientzia handia du nazioartean eta Taiwan izango da euren hurrengo geltokia. Eurekin izan da ETB.
2023/04/06 - 16:42
Lurrikara izan eta bi hilabetera, erakinak botatzen jarraitzen dute Turkian
Bi hilabete dira lurrikarek Turkia eta Siria arteko lurrak astindu zituztenetik. 50.000 pertsona baino gehiago hil ziren, eta milaka geratu ziren kale gorrian. Eraikin asko eta asko momentuan etorri ziren goitik behera, eta beste asko oso egoera txarrean geratu ziren.
2023/04/04 - 11:26
Finlandia NATOko eskubide osoko kide bihurtuko da gaur
Aliantzaren jaiotzaren 74. urteurrenaren egun berean, herrialde nordikoak bat egingo du aliantzarekin, alderdi kontserbadoreak hauteskundeak irabazi ostean.
2023/04/04 - 11:25
Finlandia dagoeneko NATOko kide da
Finlandiak hartu du dagoeneko Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiaren ongietorria, beraz, Finlandia Aliantza Atlantikoko 31. estatu kide bihurtu da.
2023/03/18 - 20:12
Ukrainatik zerealak esportatzeko ituna luzatu dela iragarri du Erdoganek, baina iraupena argitu barik
Turkiako presidenteak ez du zehaztu zerealak esportatzeko akordioaren luzapena 120 egunekoa den (Ukrainak eskatzen zuen bezala) ala bakarrik 60 egunekoa (Errusiak nahi zuen bezala).
2023/03/16 - 09:53
Gutxienez 14 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Turkiako lurrikarek kaltetutako eremuan
Gutxienez hamalau pertsona hil dira eta bost desagertuta daude Turkiako hainbat probintziatan izandako uholdeen ondorioz. Otsailaren 6ko lurrikarek kaltetuko eremu berean ari dira uholdeak pairatzen.
2023/03/14 - 21:40
Botulismo agerraldia atzeman dute Europan, ustez Turkian argaltzeko tratamendua egin duten pertsonen artean
Orotara 67 botulismo kasu atzeman dituzte orain arte Europan, gehienak Alemanian.
2023/03/06 - 16:10
Hilabete bat bete du gaur Turkia, Siria eta Kurdistan astindu zituen lurrikarak
Guztira 50.000 pertsona baina gehiago hil dira. Turkian bakarrik 45.000 baino gehiago eta Sirian eta Kurdistanen 6.000 biktimatik gora zenbatu dituzte.
2023/03/06 - 10:01
Hilabete betetzen da gaur Turkiako eta Siriako lurrikara bortitzetatik
Zifra ofizialen arabera, 50.000 hildako baino gehiago izan dira, baina Turkiako Medikuen Elkargoak uste du askoz gehiago direla duela hilabeteko lurrikaretan hildakoak.
2023/03/04 - 20:03
Otsailaren 6ko lurrikarak kaltetutako hamar errefuxiatu siriar hartuko ditu Arabak
Arabakoekin batera, guztira 89 errefuxiatu birkokatuko dira Espainiako Estatu osoan.
2023/02/22 - 15:49
Lurrikaretan kaltetuei laguntzeko, bost kontainer bete elikagai bidaliko ditu Zaporeakek Siriara eta Turkiara
Bilketaren "arrakastaren" ondoren, gaur abiatu da Siriara eta Turkiara elikagaiz betetako edukiontzietako bat. Zaporeak elkarteak nabarmendu duenez, 100.000 kilo elikagai baino gehiago biltzea lortu dute.
2023/02/20 - 21:45
6,4 graduko beste lurrikara batek izua eragin du Turkian
6,4ko indarreko lurrikara izan da Hatay eskualdean, duela bi asteko lurrikarak gehien jipoitu zuen inguruan, hain zuzen ere. Antiokia hirian izan du epizentroa, eta inguruko herrialdeetan ere sumatu dute.