Txertoak
2022/03/23 - 12:11
65 urtetik gorako 10 pertsonatik 7k baino gehiagok gripearen aurkako txertoa hartu dute Euskadin
Arnas infekzio akutuak zaintzeko sistema berriaren arabera, Euskadin gripe-kasuek gora egin dute, nahiz eta ez duen eraginik asistentzia-sisteman. Aipatzekoa da gripearena baino covid-19aren birusa dela, oraindik ere nagusi, herritarren artean.
2022/03/22 - 20:14
Asintomatikoek eta koronabirus kasu arinek ez dute berrogeialdirik egin beharko
Astelehenetik, arrisku handiko pertsonek eta kasu larriek baino ez dute egin beharko koarentena.
2022/03/22 - 13:42
Omikronen BA.2 azpialdaera aurrekoa baino % 30 kutsakorragoa da, Miren Basaras adituak ohartarazi duenez
EHUko mikrobiologoaren hitzetan, azpialdaera hori ez da larriagoa populazio orokorrarentzat, baina pertsona zaurgarrientzat arriskua "moderatua" da. Biztanleriaren erdia baino gehiago oraindik kutsatu gabe dagoela jakinda, "zuhurtziari" eusteko eta ditugun neurriak mantentzeko deia egin du.
2022/03/21 - 13:58
16 pertsona hil dira astebetean covid-19ak jota EAEn
Guztira, 5.520 positibo berri atzeman dituzte martxoaren 17tik 21era, eta 21 positibo daude Zainketa Intentsiboetako Unitateetan ospitaleratuta.
2022/03/17 - 13:55
14 eguneko intzidentzia metatua 500 kasutik gertu dago, eta R0 indizeak 1 inguruan jarraitzen du
Ospitaleetako presioak ere bere horretan dirau, ZIUetako oheak apur bat jaitsi direlako eta gela arruntetako pazienteak pixka bat igo direlako. Asteko positiboen kopurua ere aurreko astekoaren antzekoa da.
2022/03/16 - 18:51
Zoster herpesaren kontrako txerto berria ematen hasi dira Osakidetzan
Barizelak eragiten duen gaitza da. 50 urtetik gorako pertsonek eta immunodeprimituek gaixotasun hori pairatzeko aukera gehiago izaten dute.
2022/03/15 - 11:07
"Omikron aldaerarekin kutsatutakoak berriz kutsa daitezke azpialdaera bat sartu delako", Basarasen arabera
EHUko mikrobiologoak azaldu duenez, Europa osoan joera bera atzeman da: "Neurriak lasaitu diren heinean, birusa eroso transmititu da eta positibotasuna eta ospitaleratzeak igo egin dira".
2022/03/14 - 13:44
Euskadik 31 heriotza izan ditu astebetean, eta covid-19aren beste adierazle batzuek ere behera egin dute
ZIUetako okupazioak, 31 pazienterekin, beherantz jarraitzen du, baita R0ak ere, 1,01ean baitago. 14 eguneko intzidentzia metatuak, berriz, hazten jarraitzen du.
2022/03/13 - 16:58
Osasun larrialdia ezarri zela bi urte bete direnean, pandemiaren hasierako ziurgabetasunaz mintzatu da Murga
Covid-19 gaitzari buruz ezer gutxi ez zekiten garaian egokitu zitzaion Nekane Murga Osasun sailburu ohiari pandemiaren inguruko erabakiak hartzea. Orduan bizitakoak ekarri ditu gogora, osasun larrialdia ezarri zela bi urte bete direnean.
2022/03/11 - 17:00
Jaurlaritzak memoria batean errepasatu ditu pandemiaren bi urteetako adierazle positiboak eta "hauskorrak"
Lehendakariak erakundeei emandako testuaren helburua "etorkizunerako ikasitakoa" zehaztea da. Ondorioen artean dago "sufritu" dugula, "baina Euskadik fidagarritasunez egin dio aurre".
2022/03/11 - 15:05
Gaur bi urte Munduko Osasun Erakundeak covid-19 gaixotasuna pandemiatzat jo zuen
2020ko martxoaren 11an munduan 118.000 kasu zeuden atzemanda eta 4.291 pertsona hil zituen SARS-COV 2 koronabirusak. Azken datuen arabera, ia 500 milioi lagun kutsatu dira eta sei milioi hil dira gaixotasun honengatik.
2022/03/11 - 10:17
Sagardui: "Maskara barnealdean kentzeaz ez genuen hitz egin Lurralde arteko bileran, oraindik ez da unea"
Osasun sailburuaren hitzetan, "gorakada txikia" atzeman dute pandemiaren bilakaeran. Ukrainako gerrari buruz, errefuxiatuei emango zaien osasun arreta euskal herritarrek dutenaren parekoa izango dela hitzeman du.
2022/03/10 - 20:54
Covid-19 kasu larriak eta eremu zaurgarrietan ematen diren agerraldiak soilik kontrolatuko dira aurrerantzean
Horrez gain, Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek covid-19aren aldaera berriak eta intzidentzia-tasaren gorakadak detektatzeko sistemari eutsiko diete.
2022/03/07 - 13:27
40 pertsona hil dira covid-19aren ondorioz EAEn astebetean, aurrekoaren erdia
Covid-19ak kutsatutako pertsonen batez besteko kopurua neurtzen duen oinarrizko birsorkuntza-tasak 1 atalasea gainditu du eta 1,11koa da.
2022/03/03 - 13:26
ZIUetako gaixoen kopurua 40tik jaitsi da Euskadin
14 eguneko intzidentziak behera egiten jarraitzen du, baina 7koa pixka bat igo da eta R0 indizea 0,90era iritsi da. Gainera, positibo berrien eta gela arruntetan ospitaleratutakoen kopuruen beherakada gelditu egin da.
2022/03/02 - 20:35
Txertaketa kanpaina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: datu guztiak
Txertaketarako irizpideak, baimendutako txertoen zerrenda, jarritako dosien kopurua... Kontsultatu hemen txertaketa kanpainari buruzko xehetasunak.
2022/03/01 - 19:13
Martxoaren 5ean covid-19 harreman estuen koarentenak kentzea adostu dute
Orain arte txertoa jaso ez duten harreman estuek berrogeialdia egin behar zuten derrigorrez. Neurria ikastetxeetan nabarituko dute gehienbat.
2022/02/28 - 15:20
Pandemiak bi urtean utzitako datuak EAEn, grafikoetan
2020ko otsailaren 28an lehenengo koronabirus kasua zenbatu zenetik, 651.000tik gora izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 6.000 pertsona baino gehiago hil dira covid-19arekin.
2022/02/28 - 13:54
79 pertsona hil dira covid-19aren ondorioz Euskadin astebetean, aurrekoan baino bost gutxiago
211 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 12 gutxiago, 162 gela arruntetan eta 49 ZIUetan. Intzidentzia metatuakk jaisten jarraitzen du, eta 299 positibo berri zenbatu dituzte igandean. R0 indizea (oinarrizko erreprodukzio tasa) 0,86an dago.
2022/02/28 - 08:56
Txerto ziurtagiria eskatzen duten barnealdeetan ez da musukorik beharko Ipar Euskal Herrian gaurtik aurrera
Garraio publikoa izango da salbuespen bakarra. Gainera, positibo baten kontaktu estuek egin beharreko probak batera murriztea (hiru ziren orain arte) ebatzi du Osasun Ministerioak.