Txina
2025/01/22 - 09:13
Adimen artifizialean 500.000 milioira arteko inbertsio pribatua egingo duela iragarri du Trumpek
IA OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek "Stargate" izeneko proiektu bateratua sortzeko asmoa dute, Txinaren lehiari aurre egiteko.
2025/01/21 - 23:51
Putinek eta Xik Errusiaren eta Txinaren arteko aliantza berretsi dute Trumpen inbestiduraren ostean
Errusiako eta Txinako presidenteek bi estatuen arteko aliantza estrategikoa berretsi dute bideokonferentzia batean, Donald Trump AEBko presidente izendatu eta biharamunean.
2025/01/20 - 11:05
TikTok martxan da berriro, Trumpek beste aukera bat eman dio eta
AEBko erabiltzaileek berreskuratu egin dute aplikazioa, Txinako enpresaren aplikazioa bertan behera gelditu eta hamabi bat ordura, hura debekatzen duen legearen ondorioz.
2025/01/09 - 15:00
Zergatik nahi du Trumpek Groenlandia erosi?
AEBko presidente hautetsiak Danimarkako uhartea bere egiteko interesa agertu du, AEBren "segurtasun nazionalerako" gako delakoan. Erosi ezean, neurri militarrak agindu ditu. Zer dago interes horren atzean?
2025/01/07 - 22:00
Trumpek ez du baztertzen Panamako kanala eta Groenlandia kontrolatzeko neurri militarrak hartzea
Trumpek urtarrilaren 20an hartuko du presidentetza, eta polemika sortzen jarraitzen du bere hedapen-asmoekin.
2025/01/07 - 17:19
Tibeteko lurrikarak 126 hildako eragin ditu dagoeneko
Ehunka pertsona zaurituta daude, gainera. Lur astindua Txinan 09:05 zirenean jazo da, eta 6,8ko indarra izan du. Bangladeshen, Nepalen, Bhutanen eta Indian ere sentitu dute dardara, baina han ez da biktimarik izan.
2025/01/07 - 09:05
6,8ko indarreko lurrikara batek Tibet astindu du
Dardarak Tingri konderriari eragin dio. Konderriak 4,2 biztanle ditu kilometro karratuko, eta Himalaia mendikatearen oinetan dago, itsas mailatik 5.000 metrora, batez beste.
2024/12/30 - 17:13
SOS Arrazakeriaren hitzetan, Arrigorriagako erasoa eragin duten "gertakari arrazistak" ez dira bakanak
Arrazakeriaren aurkako erakundeak salatu duenez, horrelako ekintzak "ez dira puntualak", "gure gizartean oso errotuta jarraitzen duten arrazakeria eta xenofobia" erakusten dutelako.
2024/12/13 - 15:09
Ikuskizun naturala! Hulun, Txina iparraldeko lakurik handiena, izotzez estali da
Elurte handi batek eragin ditu irudi ikusgarri hauek Mongoliako Hulunbuir herrian, zeropetik 30 gradura iritsi baitira bertan.
2024/12/12 - 14:12
54 kazetari hil, 550 espetxeratu eta 55 bahitu dituzte munduan 2024an
Mugarik Gabeko Erreportarien urteko balantzeak "zifra errekorrak" eta kazetarien aurkako erasoen "gogortze kezkagarria" erakusten ditu, bereziki gatazka-guneetan. Gaza munduko eskualderik arriskutsuena da kazetarientzat; bertan hil dituzte eraildako hiru kazetaritik bat.
2024/12/08 - 18:50
Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian
Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.
2024/12/07 - 08:37
AEBko auzitegi federal batek berretsi egin du TikTok herrialdean debeka lezakeen legea
2025eko urtarrilerako Txinako matrizearekin dituen lotura guztiak hautsi behartu ditu, harreman hori segurtasun nazionalerako mehatxua dela iritzita.
2024/12/03 - 19:02
Robot batek beste 12 bere ondoan matxinatzea lortu du
Txinan gertatu da, gizakiek kontrolatutako esperimentua izan da eta jada sareetan birala egin da.
2024/11/28 - 18:02
EAEko 93.000 ekipo informatikok baino gehiagok zibereraso bat jasateko arriskua dute
Gainera, Espainia munduko hirugarren estatu hackeatuena da. Uneotan zibererasoak egiteko 13 milioi ekipo baino gehiago erabiltzen ari dira munduan, Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren arabera.
2024/11/26 - 09:38
Trumpek iragarri du Kanadako, Mexikoko eta Txinako produktuei muga-zergak jarriko dizkiela
AEBko presidente hautatuak esan duenez, "fentaniloaren fluxua" eta "legez kanpoko migrazioa" gelditu nahi ditu neurri honekin. Agindu du Mexikoko eta Kanadako inportazioei % 25eko muga-zergak jariko dizkiela, eta Txinakoei, % 10ekoak.
2024/11/17 - 09:09
Xik eta Bidenek harreman ''zintzoa'' izan dutela berretsi dute APECen goi-bileran
Txinako eta AEBko presidenteak sintonia ona erakutsi dute batzarrean, eta etorkizunean bi herrialdeen arteko harremanak berdin jarraitzea espero duela adierazi du Xik, Trumpi begira. Arma nuklearren arloan, bat egin dute bonba atomikoen ardura adimen artifizialaren esku ez uzteko.
2024/11/13 - 10:35
Honelakoa da XPeng Aeroht Txinako auto hegalaria: 300 kilometroko autonomia eta 129.000 euroko prezioa
XPeng auto hegalariak asteartean egin zuen lehen hegaldi publikoa Txinako XV. Nazioarteko Erakusketa Aeronautiko eta Aeroespazialean, Txinako Airshow izenez ere ezaguna. Ibilgailu berritzailea egin duen enpresak iragarri du 2025etik aurrera ekoitziko dela.
2024/10/24 - 20:41
Putinek dio BRICS taldeko kide guztiek nahi dutela Ukrainako gerra "lehenbailehen" amaitzea
"Gatazka ahalik eta azkarren eta, ahal dela, modu baketsuan bukatzean zentratuta daude guztiak", azpimarratu du Errusiako presidenteak Kazan hirian egindako goi-bileraren amaieran.
2024/10/22 - 22:01
Buruzagien bilera informal bat eta aldebiko batzarrak, BRICS taldeko XVI. goi-bileraren hasieran
Goi-bileraren puntu nagusietako bat taldearekin bat egiteko estatuen kategoria berri bat sortzeko mekanismoen eztabaida izango da, baina horrek ez du esan nahi erakundearen bederatzi kideko zerrenda handituko denik.
2024/10/15 - 19:13
Tentsioa Taiwan eta Txinaren artean, Txinak egindako blokeo simulazioen ondorioz
Joint Sword-2024B izeneko maniobretan lurreko, itsasoko, aireko eta armadak eta suziriak erabiliko dituzte, eta Txinak maiatzean egindakoen antzekoak izango dira.