Uda
2022/07/02 - 16:15
Irteera operazioko larunbat honetan, milaka lagun doaz udaz gozatzera
Pandemia aurreko irudiak ari gara ikusten nonahi: jende ugari aurkitu dugu autobus geltoki edoeta errepideetan. Bi urte luzeren ondoren bidaiatzeko gogorik ez da falta.
2022/07/01 - 23:25
Normaltasuna nagusi irteera operazioaren lehen egunean, trafiko pilaketak egon diren arren ohiko lekuetan
Arratsalde osoan zehar, trafikoa mardula izan da ohiko puntuetan, pixkanaka murriztera egin duten pilaketekin. Ostiraleko azken orduetan, zirkulazioa nabarmen arindu da.
2022/06/30 - 14:15
Udan autoa prest izateko eta modu seguruan bidaiatzeko aholkuak
Ibilgailua egoera onean dagoela ziurtatu; jokabide arriskutsuak saihestu; zuhurtziaz, arduraz eta errespetuz gidatu eta segurtasun-tarteak mantendu. Horiek dira Eusko Jaurlaritzak uda honetan joan-etorriei aurre egiteko emandako gomendioetako batzuk.
2022/06/30 - 13:17
2019ko udaren antzeko joan-etorriak espero ditu Trafiko Zuzendaritzak uda honetan Euskadin
Bi urtez geldirik egon ondoren, Itsasartea Igarotzeko Operazioa berriz ere martxan da. Hala, nazioarteko zirkulazioaren kasuan, 1.850.000 ibilgailu inguru igaroko direla espero da Euskaditik, eta, barne zirkulazioari dagokionez, 38 milioi joan-etorri inguru izango direla azaldu du.
2022/06/28 - 17:04
Bandera gorria Zumaiako Santiago hondartzan, uraren kalitate txarragatik
Bainua eta uretako jarduerak debekatuta daude hondartzan zein itsasadarrean, E.coli bakterio gehiegi dagoelako. Neurria indarrean egongo da analisiek uraren kalitatea bainurako egokia dela erakusten duten arte.
2022/06/28 - 16:15
Salgai daude udan Gasteiz eta Donostia lotuko dituen trenaren txartelak
Zerbitzua uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartekoa da, eta joan-etorriaren kostua 20,60 eurokoa izango da.
2022/06/28 - 14:48
Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia
Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
2022/06/23 - 13:16
Bi urteko etenaren ostean, droga kontsumitzen bat-batean hastearen arriskuaz ohartarazi du Ai Laket!ek
Pandemia tarteko, ia geldituta egon da Ai Laket! droga kontsumoan arriskuak txikitzeko elkartea. Jaiak bueltan diren honetan, elkarteak testing guneak jarriko ditu berriro. Pandemiaren ondorioez mintzatu gara Irati Olaziregi testing programako arduradunarekin.
2022/06/21 - 22:49
Aurtengo uda ohi baino beroagoa izango da, adituen ustez
Udaren hasierako egun epelen ondoren, penintsula osoak uda lehor eta oso beroa jasango du ziur aski. Datozen hilabeteetan beroaldiak izan litezke eta 40 gradura iritsi litezke termometroak.
2022/06/21 - 18:48
Uda zeru grisarekin eta tenperatura freskoekin hasi da
Goizeko hamaikak eta laurden aldera, uda hasi da. Zeru grisak eta tenperatura freskoak dira nagusi oraingoz, eta kostaldean ere zirimiri pixka bat egin du goizean goiz.
2022/06/21 - 15:25
Iruñeko Udalak San Joan suak debekatu ditu
Foru Erkidegoko egoera eta larrialdietako zerbitzuak azken egunotan piztutako suak itzaltzeko lanetan dihardutela kontuan hartuta, Udalak San Joan bezperan egin ohi diren suak debekatzeko erabakia hartu du.
2022/06/20 - 12:50
Euskotrenek udako ordutegia abiatu du kostaldeko lineak bultzatuta
Zehazki, Debabarrena, Urdaibai eta Gipuzkoako kostaldeko lineak indartuko dituzte, herritarrek hondartzara joateko aukera izan dezaten.
2022/06/15 - 22:03
Udako Haur Parkea jarriko dute aurten Gasteizen, Zabalganan
Ekainaren 24tik uztailaren 3ra egongo da irekita, eta bi saio izango dira egunero; goizekoa 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldekoa 17:00etatik 21:00etara.
2022/06/15 - 17:56
Aisialdian sua egitea debekatuta dago Nafarroako hegoaldean
Lurraldearen iparraldean, sua egiteko prestatuta dauden lekuetan (barbakoa eta tankerakoak) bakarrik piztu ahalko da. Irailaren 30era arte egongo da indarrean neurria.
2022/06/09 - 16:40
Iaz baino % 51 gehiago gastatuko dugu euskal herritak bakoitzak udako oporretan
Pandemiaren ostean aisialdirako gogo gehiago dago eta gehiago gastatzeko asmoa dugu, antza. EAEn, batez beste, 1.500 euro gastatuko ditugu udako oporretan, inkesta baten arabera; iaz baino % 50 gehiago.
2022/06/09 - 12:34
Udako 93 egun eta 16 ordu 2022an, gaurtik aurrera
2022ko uda ekainaren 21eko 11:14an hasiko da Euskal Herrian, eta irailaren 23an emango dio lekukoa udazkenari.
2022/06/08 - 13:55
Artxandako, Txurdinagako eta Errekaldeko kanpoko igerilekuak larunbatean irekiko dituzte Bilbon
Murrizketarik ez da izango: edukiera % 100ekoa izango da, eta herritarrek ez dute zertan aurretiko hitzordurik eskatu. Irailaren 11ra arte izango dira zabalik, 10:00etatik 21:00etara (irailean, 20:00etara arte). Sarrerak eta bonuak, nahi izanez gero, Interneten erosi ahalko dituzte, aurretik.
2022/05/31 - 13:06
Helmuga klasikoak dira Balear Uharteak, Kanariak eta Mediterraneo aldea
Euskadiko bidaia-agentzietako hainbat ordezkarirekin hitz egin dugu, uda honetarako helmuga klasikoak konta diezazkiguten.
2022/05/27 - 19:29
EHUko Uda Ikastaroen 41. edizioak 154 proposamen eskainiko ditu, irudi berri batekin
Edizio honetan, UIK marka berria estreinatuko du Uda Ikastaroak Fundazioak, Eduardo Chillidaren logotipoarekin eta Fundazioak garatzen dituen programen erreferentziekin batera.
2022/05/27 - 14:10
Mendizorrotzako igerilekuek ateak ireki dituzte
Gaur eguraldiak laguntzen ez badu ere, Mendizorrotzako igerilekuez gozatzeko aukera izango dute gasteiztarrek gaurtik aurrera. Espazio eta ekipamendu guztiak zabalik egongo dira irailaren 18ra arte. Gamarrako igerilekuak ekainaren 3an irekiko dituzte.