Uda
2023/06/19 - 15:59
Europak inoizko udarik beroena izan zuen 2022an, Europar Batasunaren txosten baten arabera
Halaber, Ipar Atlantikoko itsasoaren gainazaleko batez besteko tenperaturak inoiz atzeman diren beroenak izan ziren, eta glaziarretako izotza "aurrekaririk gabeko erritmoan" urtu zen iaz.
2023/06/15 - 15:39
Zergatik debekatzen dira bainuak hondartzetan?
Eneko Albizuri URA Uraren Euskal Agentziako kideak azpimarratu du euri mardulak direla, batik bat, hondartzetan bainua debekatzeko arrazoi nagusietako bat. Astero, Osasun Publikoak azterketak egiten ditu bainua bermatzeko.
2023/06/14 - 20:48
Osakidetzak ohiko ordutegia mantenduko du udan zentroen % 65etan, eta ixteko ordutegia aurreratuko du % 19tan
Gainera, 39 anbulatoriotan itxiera puntualak egingo dituzte, eta 65etan ixteko ordua aurreratuko dute.
2023/06/13 - 16:06
Eguzkia modu osasuntsuan hartzeko bost aholku
Anne Barrutia Cio Salud taldeko dermatologoak uda honetan eguzkitan egoteko bost gomendio eskaintzen dizkigu.
2023/06/12 - 15:42
Osakidetzak sindikatuak deitu ditu, udan anbulatorioetan eta EAGn izango dituzten aldaketen berri emateko
Aldaketen helburua zerbitzuak eskaera aldaketetara "egokitzea" eta profesionalen "atsedena erraztea" da.
2023/06/09 - 13:09
Posta bidez bozkatzeko epea uztailaren 20ra arte luzatu du Hauteskunde Batzordeak
Orain arte, hilaren 13ra arte zegoen aukera. Correosek, baina, epea zabaltzea eskatu zuen, eta orain zazpi egun gehiago izango dituzte boto-emaileek. Halaber, mahaiak osatzeko zozketak ekainaren 22tik aurrera egin ahalko dituzte udalek, ezarrita zegoena baino bi egun arinagotik.
2023/06/02 - 15:16
Gazteek udan bidaiatzeko deskontuei buruz jakin beharreko guztia
Deskontuak Estatuaren titulartasuneko trenen eta autobusen joan-etorriko txartel arruntetan aplikatuko dira, bai eta 2023ko ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean bidaiatzeko data duten Interrail paseetan ere.
2023/06/02 - 12:23
Gazteek udan bidaiatzeko deskontuei buruz jakin beharreko guztia
Deskontuak Estatuaren titulartasuneko trenen eta autobusen joan-etorriko txartel arruntetan aplikatuko dira, bai eta 2023ko ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean bidaiatzeko data duten Interrail paseetan ere.
2023/06/01 - 21:58
Uraren kalitate “bikaina” Euskadiko hondartza gehienetan, bainu denboraldiaren hasieran
Soilik hiru hondartzak jaso dute “bikaina” ez den kalifikazioa: bik “ona” jazo dute eta besteak “eskasa”. Uraren kalitatea astero aztertuko dute, horren bilakaera ikusteko.
2023/05/30 - 15:18
OCUk "malgutasuna" eskatu die Hauteskunde Batzordeei mahaietako kideek aurkez ditzaketen helegiteen aurrean
Hauteskunde-mahaietako kide izateko aukeratua izanez gero, oporrak kontuan hartzeko galdegin du kontsumitzaileen elkarteak. Hartara, bidaiak bertan behera uzteko "erreklamazio oldea" saihestuko litzateke. Gainera, mahaian egotea ezinbesteko kontua denez, ezeztapenak kosturik gabe gauzatu daitezke.
2023/05/30 - 13:20
Bizkaiko hondartzen denboraldia ostegunean hasiko da
Aurten, berrikuntza gisa, bainu lagundua udako lau hilabeteetara eta beste bi hondartzatara zabalduko dute, Gorliz eta Bakiokoetara, hain zuzen.
2023/05/26 - 16:34
Udako denboraldia hasi da Gamarran, kanpoko igerilekuen irekierarekin
Kanpoko igerilekuek ateak ireki dituzte gaur Gamarran (Gasteiz), eta eskutik helduta etorri dira uda denboraldiko lehen bainuak. Aurten, gainera, astebete luzatuko dute udako kanpaina, hots, irailaren 10era arte.
2023/04/06 - 16:50
Udan Saharako haurrak hartzeko 300 familia behar ditu Oporrak Bakean elkarteak
Udan Saharako haurrak Euskal Herrira ekartzen dituen elkartea kezkatuta dago, azken aldian gero eta familia gutxiago animatzen direlako haur hauek etxean hartzera. Horregatik, deialdi berezia egin dute.
2023/03/26 - 10:53
Udako ordutegian sartu gara gaur
Erlojua ordubete aurreratu dugu goizaldean, udako ordutegira moldatzeko. Ondorioz, ordubete beranduago izango dira egunsentia eta ilunabarra. Ordutegiak Arrazionalizatzeko Espainiako Batzordeak idazkari nagusiak uste du ordu aldaketa "laster" kenduko dela.
2023/03/25 - 12:29
Udako ordutegian sartuko gara goizaldean: 02:00etan 03:00ak izango dira
Erlojua ordubete aurreratuko dugu gaurtik iganderako ordu txikietan, udako ordutegira moldatzeko. Ondorioz, ordubete beranduago izango dira egunsentia eta ilunabarra.
2023/03/15 - 15:43
Euskadiko aireportuek inoiz baino hiri gehiagotara eskainiko dituzte bidaiak uda honetan
Loiuko aireportuak 64 helmuga eskainiko ditu, iazko udan baino 14 gehiago. Forondan, berriz, Ryanerrek inoizko operatibarik zabalena eskainiko du, astean 22 konexio. Hondarribiko aireportuak aste honetan berrezarriko ditu Sevillara, Malagara eta Valentziara hegaldiak.
2022/09/19 - 20:09
Neurketak daudenetik, bigarren udarik beroena izan da aurtengoa Euskadin, 2003koak bakarrik gainditua
Batez bestekoa baino % 20 eguzki-ordu gehiago izan ditu, eta, beraz, "oso lehorra" izan da, Gipuzkoako itsasertzeko eskualdeetan izan ezik, han balio normaletan mantendu baitira prezipitazioak.
2022/09/13 - 14:05
Bingen Zupiria: ''Ziztaden 127 biktima agertu dira uda honetan, baina 49 salaketa jaso dira''
Bingen Zupiriak jakitera emandako datuen arabera, 127 biktima horietatik 7 bakarrik dira gizonezkoak. Egindako azterketetan ez dela gai goxikorik agertu ere nabarmendu nahi izan du Jaurlaritzako bozeramaileak.
2022/09/12 - 12:31
Goizaldean termometroek 31 ºC markatu dituzte Donostian
Gaua tropikala izan da euskal geografiaren zati handi batean, eta termometroak ez dira 24 ºC-tik jaitsi kostaldean. Gaurko tenperatura altuak espero dira.
2022/09/01 - 23:03
Uda lehorrak elikatzeko zailtasunak ekarri dizkie erleei, eta ezti ekoizpenak igarriko du
Gainera, bertako eltxo espezieei aurtengoa baino uda epelagoa eta hezeagoa komeni zaie ugalketarako.