Uda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neurketak daudenetik, bigarren udarik beroena izan da aurtengoa Euskadin, 2003koak bakarrik gainditua

Batez bestekoa baino % 20 eguzki-ordu gehiago izan ditu, eta, beraz, "oso lehorra" izan da, Gipuzkoako itsasertzeko eskualdeetan izan ezik, han balio normaletan mantendu baitira prezipitazioak.
Gizon bat eguzkitik babesten, uztaileko bero bolada, Bilbon. EFE
Gizon bat eguzkitik babesten, uztaileko bero bolada, Bilbon. EFE

Serie historikoak daudenetik erregistratu den bigarren udarik beroena izan da aurten Euskadik izan duena. Euskalmeten datuen arabera, 2003koa baino ez da izan beroagoa. 

Ekainean, uztailean eta abuztuan, kostaldeko batez besteko tenperatura 21 eta 22 gradu bitartekoa izan da; Arabako Lautadan, berriz, 20 gradu ingurukoa eta Arabako Errioxan, 22 eta 23 gradu bitartekoa, 1981-2010 aldiko batez besteko normala baino 2,4 gradu gehiago, beraz.

Horrez gainera, ohi baino % 20 eguzki ordu gehiago izan dira uda honetan eta "oso lehorra" izan da, Gipuzkoako itsasertzeko eskualdeetan izan ezik, hor prezipitazioak balio normaletan mantendu baitira, Euskalmetek azaldu duenez.

Araban eta Bizkaia zati handi batean espero zitekeena baino euri gutxiago egin du, Arabako hegoaldean, bereziki, bertan ohikoa baino % 30 euri gutxiago egin baitu. 

Hala, azken urteetako udarik lehorrenetakoa izan da, baina 1986, 1991, 2005 eta 2012ko uden atzetik.

Hiru hilabete horietan, Eusko Jaurlaritzak 64 abisu hori, 20 alerta laranja eta 5 alarma gorri aktibatu ditu, batez ere beroarekin eta baso-suteen arriskuarekin lotuta.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X