Uda
2021/07/10 - 19:54
Abisu horia igande honetarako Ebro ibarrean muturreko tenperatura altuengatik
Konkretuki, abisua 15:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da. Nafarroan, termometroek gora egingo dute nabarmen.
2021/07/10 - 17:16
Sanferminik gabe, Iruñeak udako edozien eguneko irudia azaltzen du
Bigarren urtez jarrain, segurtasun neurriak indartu dituzte Nafarroako hiruburuan, koronabirusari aurre egiteko asmoz. Hala, Sanferminak ospatzeko ilusioak beste urtebetez itxaron beharko du.
2021/07/10 - 16:45
Pandemia aurreko bisitari kopurutik oso urrun, turismoa pixkanaka martxa hartzen ari da Parisen
Turistak itzuli dira hiriburu handietara, baina Parisen esaterako, oraindik ez dira asko, eta heldu direnek aparteko aukera dute egunotan normalean jendez gainezka egoten diren toki turistikoak lasai ikusteko.
2021/07/09 - 20:27
Alemaniak Espainia "arriskuko" eremutzat jo du, covid-19aren gorakadagatik
Erabakiak ez du eragin zuzenik une honetan oporretan dauden edo datozen egunetan bidaiatzeko asmoa duten alemaniarrentzat, baina bai herritarren eta Espainiako turismoaren sektorearentzat.
2021/07/09 - 13:05
Ipar Euskal Herriko diskotekek berriz ireki ditzakete ateak, osasun neurriak zorroztuz
Hain zuzen ere, txertaketa amaitu dutela, gaixotasuna gainditu dutela edo berriki egindako PCR proban negatibo eman dutela frogatu dezaketen herritarrek izango dute lokal hauetan sartzeko baimena. Diskoteken % 75ek ez dute irailera arte irekiko.
2021/07/08 - 18:09
Espainiatik iristen diren pertsona txertatuek ez dute berrogeialdirik egin beharko Erresuma Batuan
Uztailaren 19tik aurrera, Ingalaterrara itzultzen diren inmunizatutako turistek ez dute isolatu beharko, baina bidaiatu aurretik test bat egin beharko dute, eta herrialdean daudenean PCR bat.
2021/07/08 - 14:54
Barruti bakoitzeko hiru barraka jartzeko aukera emango du Bilbok abuztuko bigarren hamabostaldian
Gainera, Etxebarria parkeak Italiar Zirkua hartuko du irailean, hilaren 1etik 30era bitartean. Udalak "sektorearen funtzionamendua ahalbidetzeko" hartu du erabakia, Aste Nagusia antolatzeak ekarriko lituzkeen "jende-pilaketak saihestuz".
2021/07/01 - 18:59
Bilboko TAO zerbitzuak udako ordutegiari ekin dio, abuztuaren 31 arte
Larunbatetan zerbitzua ez da erabilgarri egongo, eta abuztuan funtzionamendua goizeko 09:00etik 13:00ra izango da.
2021/06/29 - 01:56
Metro Bilbaok gaueko zerbitzua eskainiko du ostiral eta larunbatetan, irailera arte
Ostiral eta larunbatetan gauetako zerbitzua luzatu egingo da, gaueko 03:00ak arte.
2021/06/21 - 09:14
Gaur goizaldean hasi da uda Euskal Herrian
Aurten eklipserik egongo ez den arren, urte aparta izango da Perseiden meteoro euria ikusteko, abuztuaren 12 eta 13a bitartean.
2021/06/16 - 02:11
Ez erretzeko gonbita egiten ari dira EAEko 8 hondartzatan
Proposamenaren helburua tabakoaren kontsumoa desnormalizatzea eta kerik gabeko giroa sortzea da, adingabe askok aisiarako hautatzen duten ingurune batean kontsumo pasiborik egon ez dadin.
2021/06/15 - 11:51
Hasi da hondartza denboraldia Gipuzkoan, neurri bereziekin
Ingurumen Departamentuak edukiera kontrolatzeko sistema hobetu du, eta 'Nik Hondartzak' aplikazioa martxan jarri du berriro, hondartza bakoitzaren okupazio-maila ezagutzeko.
2021/06/14 - 22:28
Gasteizek 150 ikuskizun eskainiko ditu uda honetan aire zabalean
Gasteizek "ez jaiak" ospatuko ditu, hainbat kontzertu eta ikuskizun eskainita.
2021/06/14 - 15:06
EAEren "eskaintza seguru, anitz eta jasangarria" nabarmenduko dute udako kanpainan
Javier Hurtado Jaurlaritzako Turismo sailburuak adierazi duenez, "nazioartean sona duen gastronomiari" garrantzia eman zaio prestatu dituzten kanpainetan.
2021/06/13 - 22:23
Euskal kostaldea jendez bete da, hondartza gosea tarteko
Milaka lagun gerturatu dira gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetara. Auto ilarak luzeak izan dira, eta aparkatzeko arazoak egon dira.
2021/06/13 - 20:50
Beroa, hondartzak gainezka eta edukierak gainditzear, Bizkaian eta Gipuzkoan
Orotara, Bizkaia eta Gipuzkoako zazpi hondartza itxi dituzte egunean zehar, jende gehiegi zegoelako.
2021/06/13 - 15:43
Kontxa, jendez gainezka, adbekzio laino bitxi batek estalita
Euskal kostaldeko hondartzak jendez bete dira gaur, eguraldi paregabea dela eta. Donostian, adbekzio lainoa izeneko fenomenoa bertatik bertara ikusi dute.
2021/06/10 - 22:00
Bilbon lau hiri Hondartza Berde egongo dira berriro larunbatetik aurrera
Zehazki, eguzkia hartzeko eremuak jarriko dituzte San Antonion, Ibaiederren eta Etxebarrian, eta dutxak jarriko dituzte Arraiz mendian.
2021/06/09 - 18:48
Larunbatean irekiko dituzte Bilboko kanpoko igerilekuak, txandekin eta hitzorduarekin
Bilbao Kirolaken bazkide direnak soilik sartu ahal izango dira. Irailaren 12ra arte egongo dira irekita Artxandako, Errekaldeko eta Txurdinagako zerbitzuak.
2021/06/07 - 16:13
Txertaketa eta oporrak: Osasun Sailak "antolatu eta txertoa lehenesteko" eskatu du
Horren arabera, "posible da gauzak planifikatzea badakigulako txertaketa egutegia zertan den". Dena dela, ohartarazpena egin du: "hitzordua baztertzen duenak itxaron beharko du".