Udaberria
2023/05/07 - 22:55
Amaitu berri da asiar liztor erreginak harrapatzeko kanpaina, ugalketa eteteko giltzarri
2010ean asiar liztorra gurera heldu zenetik, udaberrian liztor erreginak harrapatzeko kanpaina egiten da, maiatzaren hasierara arte. Ezinbesteko harrapaketa da, bestela, bertako erleari erasotzen diotelako. Erleen erdiak hiltzen ari dira, asiar liztorraren eta lehortearen eraginez.
2023/04/24 - 09:00
Eguraldi egonkorra eta tenperatura epelak apirila amaitzeko
Giro gris eta zeru hodeitsuekin abiatuko dugu astea, baina ez da euririk espero. Ostegunetik aurrera, ordea, tenperaturak gora egingo du eta 25º-tik gora ibiliko da barnealdean.
2023/04/11 - 10:41
Gurean erein eta hazitako landareak, udaberrian gehien saltzen direnak
Hasi dira Euskal Herriko leiho eta balkoiak kolorez apaintzen. Sasoi honetan, landareek protagonismo berezia hartzen dute. Udaberrian saltzen diren landareak, baina, non ekoitzitakoak dira? Aduna Gardeneko Loli Seinengana eta Lorezaintza Zentroen Espainiako Elkartera jo dugu.
2023/04/06 - 07:54
Giro argi eta lehorra Aste Santu guztian
Aro egonkorra izango dugu nagusi datozen jaiegunetan. Gauak freskoak izango dira, baina egunez 17-18 °C harrapatuko dira kostaldean eta altuagoak (20 °C inguru) barnealdean.
2023/04/05 - 17:22
Landareak osasuntsu egoteko gakoak
Loli Sein Aduna Gardeneko arduradunak hainbat aholku eman ditu etxean kanpoko landareak zaintzeko. Etxearen orientazioak garrantzia handia duela lore bat edo beste bat aukeratzerako orduan esan du. Gaineratu du askotan gehiegi ureztatzen ditugula landareak.
2023/03/26 - 10:53
Udako ordutegian sartu gara gaur
Erlojua ordubete aurreratu dugu goizaldean, udako ordutegira moldatzeko. Ondorioz, ordubete beranduago izango dira egunsentia eta ilunabarra. Ordutegiak Arrazionalizatzeko Espainiako Batzordeak idazkari nagusiak uste du ordu aldaketa "laster" kenduko dela.
2023/03/25 - 12:29
Udako ordutegian sartuko gara goizaldean: 02:00etan 03:00ak izango dira
Erlojua ordubete aurreratuko dugu gaurtik iganderako ordu txikietan, udako ordutegira moldatzeko. Ondorioz, ordubete beranduago izango dira egunsentia eta ilunabarra.
2023/03/24 - 11:55
Larunbat argitsu eta epelaren ostean, moteltzera egingo du igandean
Ostiralean hobetzen joango da eguraldia, eta, larunbatean epel eta ateri eutsiko badio ere, igandean fronte bat sartuko da eta zaparradak ekarriko ditu, baita tenperaturen jaitsiera ere.
2023/03/20 - 08:07
Udaberria hasi da, eta 92 egun eta 18 ordu iraungo du
Udaberri honek, ohiko ordutegi aldaketaz gain, eguzki eklipse bat eta ilargi eklipse bat ekarriko ditu. Gainera, epel eta eguzkitsu iritsiko da bere estreinaldira.
2023/03/10 - 16:00
Udaberri giroa izango dugu asteburuan
Duela astebete hotza eta elurra hizpide baziren, hastear den asteburuak udaberri kutsua izango du: giro epela, larunbat bustai eta igande eguzkitsua izango ditugu.
2023/02/17 - 13:11
Udaberri beteko larunbataren atzetik, igande lainotsuagoa baina epela
Eguerdi partean eguzkiak berotuko du, baina lehen orduak hotzak izango dira, batez ere Araban eta Nafarroan, eta ez da baztertzen izotza egitea. 20 gradu zentigraduren inguruan kokatuko dira maximoak larunbatean, eta 15era jaitsiko dira igandean.
2022/06/03 - 11:03
Giro nahasia, ekaineko lehen asteburuan
Larunbatean, arratsaldetik aurrera, ekaitzak izango dira protagonista, eta barnealdean bero egiten jarraituko du (28-32 ºC-ko maximoak). Igandea, bestalde, goibelago eta freskoago dator (epelenek nekez gaindituko dituzte 20 ºC-ak).
2022/05/09 - 12:12
Zer da udaberriko astenia?
Karmele Gurrutxaga psikologoak udaberrian pertsona askok sentitzen duten nekea edo tristura azaldu digu. Mitoa da? Zer lotura dauka meteorologiarekin? Zer egin dezakegu asteniari aurre egiteko?
2022/04/12 - 14:19
Aste Santuko eguraldia: oro har, egonkor eta ia prezipitaziorik gabe
Ostiraletik aurrera, egonkortzera egingo du aroak, eta batez ere asteburuan, eguzkitsu egongo da zerua, 20 ºC-ko tenperatura maximoekin.
2022/04/12 - 12:13
Polenak eragindako alergien sasoi txarrena, ate joka
Jose Antonio Navarro Donostia Ospitaleko alergologoak esan digunez, oso garrantzitsua da gaixoak jakitea zein poleni dion alergia, bere burua babesteko neurriak noiz hartu behar dituen jakiteko (musukoak, adibidez, asko laguntzen du). Hainbat jakingarriren berri eman digu medikuak.
2022/04/02 - 02:00
Elur-maila 200 metro inguruan, ostiral gauean
Gaur gauean indarrean egongo den alerta laranja larunbateko 10:00etan amaituko da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 12:00etan, berriz, Nafarroan.
2022/03/27 - 12:21
Giro aparta udaberriko lehen asteburuan Euskal Herrian
Asko dira udaberriari ongi etorria eman nahi izan dioten pertsonak. Gure erabiltzaileak ere kalera atera dira udaberriak lehen asteburu honetan ekarri digun eguraldi ona aprobetxatzera. Hauek dira EITB Mediari bidalitako argazkiak.
2022/03/18 - 14:04
Giro argi eta epelarekin datorkigu asteburua
Araba hegoaldean eta Nafarroan hodeitsuago egongo da zerua, baina gainerakoan eguzkia izango da jaun eta jabe. Termometroak 20 ºC-ra helduko dira isurialde atlantikoan eta 15-16 ºC ingurukoak barnealdean.
2022/03/16 - 12:31
Zein egunetan hasiko da 2022ko udaberria Euskadin?
Bi eklipse izango dira udaberri honetan, eta bi izar-jasa ikusi ahalko dira. Ordu aldaketa datorren astean izango da, martxoaren 27an.
2022/03/14 - 11:40
Ordu aldaketa, gaur: 02:00etan 03:00ak
Erlojua ordubete aurreratuko da martxoko azken larunbatetik iganderako ordu txikietan, udako ordutegira moldatzeko. Ondorioz, ordubete beranduago izango dira egunsentia eta ilunabarra.