Udaberria
2025/03/30 - 18:32
Eguzkitsu eta udaberri giroarekin hasiko da astea, eta asteazkenean lainotzera joko du
Astelehen eta asteartean, giro eguzkitsua egingo du, eta tenperaturak 20 ºC-tik gora igoko dira. Asteazkenetik aurrera, lainotuago egongo da, eta euria ere egingo du, barnealdean bereziki.
2025/03/29 - 08:38
Hemen da udako ordutegia: goizaldean ordua aldatuko da
Ordulariak ordubete aurreratu beharko dira, eta 02:00etan 03:00ak izango dira. Horrela, ordubete beranduago argitu eta ilunduko du.
2025/03/28 - 08:41
Tenperaturak behera eta zaparradak asteburuan, eta igande lehorragoa
Gaur iluntzean frontea sartuko da, larunbat eguerdira arte euria egingo du eta tenperaturek behera egingo dute. Iganderako, euri kontuak ia amaituko dira, lainotza desagertuz joango da eta tenperaturak igoko dira.
2025/03/28 - 06:00
Pinu-beldarrak goizago ekin dio aurtengo prozesioari, eta txakurren jabeak erne dira
Soinean dituzten 500.000 ile pozoitsuak arriskutsuak izan daitezke gizakientzat, baina, batik bat, maskotentzat. Zer egin gure txakurrek intsektu horien larruazala ukitzen badute, edo, okerrago, ahora sartzen badute?
2025/03/28 - 06:00
''Oso eraginkorrak dira prozesionariak harrapatzeko tranpak; pinu-beldarren % 90 harrapatzen dituzte''
Martxoan jarri ohi dituzte Orion pinu-beldarrak harrapatzeko tranpak, baina tenperatura altuak direla medio, aurten otsailean ipini dituzte, lehenago iritsi baitira. Lander Orzaiz Orioko Udaleko lorazainak tranpa horien erabileraz eta eraginkortasunaz hitz egin digu.
2025/03/27 - 10:28
Euria eta tenperatura baxuagoak asteburua hasteko, giroak lehorrera joko du igandetik aurrera
Ostiral iluntzean frontea sartuko da eta larunbat eguerdira arte euria egingo du, eta horrek tenperaturarek behera egingo dute. Iganderako euri kontuak ia amaituko dira, lainotza desagertuz joango da eta tenperaturak igoko dira.
2025/03/21 - 17:59
June Ansoleaga: ''Iragarpenen arabera, udaberria epela izango da eta ohiko prezipitazioak izango dira''
Nahiz eta epe luzerako aurreikuspenen arabera udaberria epela izango den eta ohiko prezipitazioak izango dituen, June Ansoleagak aurreratu digu datorren astean ipar haizea etorriko dela eta euria utziko digula.
2025/03/20 - 11:42
Vivaldiren ''Udaberria'' kantarekin eman diote hasiera urtaro berriari Euskadi Irratian
Euskadi Irratiko "Faktoria" magazinak Gasteizko Salburuako hezegunetik eman dio ongietorria udaberriari, eta Victor Parra bibolin jotzaileak zuzenean jo du Vivaldiren "Udaberria".
2024/06/20 - 15:36
Abisu horia ezarri dute arratsalderako, euriteengatik eta kazkabarragatik
Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada trumoitsuak eta txingorra ere bota ditzake.
2024/06/18 - 12:27
Abisu horia aktibatu dute gaur arratsalderako Euskadin prezipitazio handiak eta kazkabarra espero baitira
Meteo Francek ere abisu horia ezarri du Ipar Euskal Herrian, arratsaldetik aurrera, ekaitzengatik.
2024/06/14 - 15:26
Argitzera egingo du, asteburuak aurrera egin ahala
Larunbat goiza hodeitsua eta freskoa izango da, baina eguerditik aurrera, hodeiak saretzen joango dira eta eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Igandean, giro dotorea izango da nagusi, 23-27 °C-ko maximoekin.
2024/05/24 - 15:25
Udaberriko giro dotorea asteburuari ekiteko
Larunbatean eguzkia izango da nagusi, eta giro atsegina. Igandean, baina, hodeitsuago egongo da zerua eta tenperaturek behera egingo dute, gutxi bada ere.
2024/05/03 - 15:02
Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan
Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
2024/05/01 - 19:11
Elurra mara-mara, Aralarren
Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.
2024/04/18 - 10:32
Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi
Datozen orduetan hodeitsu eta euri kontuekin jarraituko dugu lurraldearen iparraldean, baina orduek aurrera egin ahala, egonkortzera egingo du aroak. Biharkoa izango da egunik epelena (18 °C), ipar-ekialdeko haizeak tenperaturak jaitsaraziko baititu.
2024/04/13 - 16:25
Kontxako hondartza jendez gainezka apirileko uda giroko larunbat honetan
20 ºC inguruko tenperaturak lagun, jende anitz joan da gaur hondartzara. Barnealdeko zenbait tokitan, tenperatura 30 ºC-ra heldu da, Euskalmeten arabera.
2024/04/13 - 15:36
Itzalaren eta freskotasunaren bila dabiltza gaur Nafarroan
Udaberrikoa baino gehiago, uda giroko asteburua dugu; izan ere, ezohiko tenperaturak izaten ari dira gaur Euskal Herrian, eta termometroak 30 gradura ere iritsiko dira toki batzuetan.
2024/04/12 - 11:44
Bero eta eguzkitsu dator asteburua
Tenperaturek gorako bideari ekingo diote gaur, eta asteburuan, maximoak 25 °C-tik gora errendituko dira denean. Kostaldean, iparraldeko haizearen ondorioz, giroa apur bat freskoagoa izango da.
2024/03/29 - 09:42
Ordu aldaketa, larunbatetik iganderako goizaldean: 02:00etan 03:00ak izango dira
Lo egiteko ordubete gutxiago izango dugu, eta beranduago argitu eta ilunduko du eguna. Azken urteotan, Europako Batzordeak ordu aldaketa bertan behera uzteko hainbat ahalegin egin dituen arren, gutxienez 2026ra arte egongo da indarrean.
2024/03/22 - 09:45
Hodeitsuago eta freskoago larunbatean, eta eguzkitsu, igandean
Bihar goizean, euria egingo du, baina orduek aurrera egin ahala, atertuz joango da. Igandean, ostarteak zabalduko dira, eta eguzkia ikusteko aukera izango da. Maximoak 15 °C-tik beherakoak izango dira larunbatean, eta pare bat gradu epelagoak, igandean.