Euria eta tenperatura baxuagoak asteburua hasteko, giroak lehorrera joko du igandetik aurrera
Asteburua hasteko, Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostiral iluntzean fronte bat iritsiko zaigu: gauean hasi eta larunbat eguerdira arte. Larunbat arratsaldetik aurrera atertzen hasiko da eta igandeari begira euri kontuak ia amaituko dira, lainotza saretzen joango da eta tenperaturak nabarmen igoko dira. Datorren asteari begira, giro eguzkitsua eta epela nagusituko da.
Gaur, giro berdintsua izango da. Haizeak ipar edo ipar-mendebaldetik joko du, eta giro motela eta umela nagusituko da. Kostaldean zerua lainotuta egongo da eta tarteka euria egingo du. Hegoaldean, berriz, han-hemenka zirimiria botako du eta Nafarroa hegoaldean hodeitza zulatuago egongo da. Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan geldituko dira.
Ostiral gauean fronte hotz bat iritsiko da. Goizean eta arratsaldeko lehen orduetan, ipar isurialdean tarteka zirimiria egingo du, batez ere kostaldean; hodeitza ez da hain trinkoa izango da eta baliteke tarteka ostarteren bat irekitzea. Hegoaldean, aldiz, hodeitza saretuago egongo da eta ateri egongo da. Alabaina, iluntzetik aurrera fronte bat gerturatuko da eta eguna giro bustiarekin amaituko dugu, batez ere ipar partean.
Larunbatean euria egingo du, batez ere goizean eta ipar isurialdean. Arratsaldean euria modu sakabanatuagoan egingo du eta Mediterraneo isurialdean atertu egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean biziago. Halaber, tenperatura maximoak ostiralekoak baino 2-3 ºC baxuagoak izango dira. Elur-kota 1.300 m inguruan kokatuko da eta Pirinioetan 1.100 m inguruan.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Gallartako jaietan gazte bati masailezurra haustea leporatuta
Erasoa jasan zuen gaztea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten larunbat goizaldean, masailezurra hautsi ondoren.
Labar batetik amildu den gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Jaizkibelen
Atzo arratsaldean izan zen erreskatea, 45 urteko gizonezko bat hainbat metrotatik behera erori zenean. Inguruko malkartsua ikusita, UVRko Mendi Ataleko helikopteroak erreskatatu behar izan zuen.
Polarizazioa alde batera uzteko eskatuz hasi du Leon XIV.a aita santuak Espainiara egindako bisita
Madrilera iritsi denean, Felipe VI .a eta Letizia errege-erreginek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat agintarik egin diote harrera. 130.000 pertsona zain zituen Madrilgo kaleetan, Errege Jauregiaren eta Nuntziaturaren artean. Iluntzean, 500.000 gazte elkartu ditu otoitz egiteko.
Santurtzik Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko du igandean "Ehunetan" lelopean
Musika, kultura, gastronomia, jolasak eta haur, gazte zein helduentzako jarduerak izango dira, eskola publiko inklusibo, euskaldun eta berritzaile bat aldarrikatzeko bidean.
Bi gizon atxilotu dituzte Gipuzkoan 24 pertsona legez kanpo garraiatzea egotzita
Ertzaintzak bart atxilotu ditu, Oiartzunen eta Andoainen 13 eta 11 bidaiari zeramatzaten bi furgoneta geldiarazi ostean, azken horretako bidaiarietako bi maletategian zihoazela.
Emakume bat gasolindegi batean erditu da, Lizarran
Bai ama eta bai haurra ondo daude, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Bidetik atera da eta eraikin bat jo du Na-7012 errepidean, Eritzen
20 urteko emakume bat zauritu da larunbat goizean Na-7012 errepidean, Eritzen, errepidetik atera eta eraikin baten aurka talka eginda.
Gladys del Estal gogoratu dute Donostian, haren hilketaren 47. urteurrenean
Omenaldia egin diote goizean Gipuzkoako hiriburuan. Tuteran hil zuen Guardia Zibilak Gladys del Estal, 1979ko ekainean, protesta ekologista eta bakezale batean.
Herritarren erdiek Adimen Artifiziala erabiltzen duten erremintak erabiltzen dituzte
EITB Focusek Adimen Artifizialaren erabilera aztertu du.
Leon XIV.a aita santua sexu-abusuen biktimekin bilduko da Espainian
Vatikanoak ez du topaketari buruzko xehetasun gehiagorik eman. Aita santuak Madril, Bartzelona, Kanaria Handia eta Tenerife bisitatuko ditu larunbata eta ekainaren 12a bitartean.