Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguzkitsu eta udaberri giroarekin hasiko da astea, eta asteazkenean lainotzera joko du

Astelehen eta asteartean, giro eguzkitsua egingo du, eta tenperaturak 20 ºC-tik gora igoko dira. Asteazkenetik aurrera, lainotuago egongo da, eta euria ere egingo du, barnealdean bereziki.
Zurriolako hondartza, igande eguerdian. Arg: Jon Hernande Utrera.
Zurriolako hondartza, igande eguerdian. Arg: Jon Hernande Utrera.

Euri eta lainoak atzean utzita, eguzkitsu eta epel hasiko da astea, eta astearen erdialdera laino kontuak izango ditugu berriro. 

Astelehenean, tenperaturak nabarmen igoko dira, eta balio maximoak 20 ºC inguruan geratuko dira. Hala ere, goizean goiz, giroa hotza izango da, eta izotza egin dezake Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan.

Goizean goiz, behe-lainoak eta hodei baxuak agertuko dira barnealdeko bailaretan, baina gainerakoan, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da lurralde osoan. 

Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da, eta ziertzoak indarra galduko du Ebroko ibarrean.

Asteartean ere, eguzkitsu esnatuko da eguna. Gauean, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko badira ere, egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, zerua oskarbi egongo da. Haizea ahul ibiliko da, goizean hegoaldetik, tenperaturak beste koska bat igoaraziz: maximoak leku askotan 20 ºC-tik gora geratuko dira. Arratsaldean, iparretik joko du haizeak, ahul.

Asteartetik asteazkenerako gauean, hodeitza sartzen hasiko da hego-ekialdetik, eta nahiko estalita egongo da zerua, bereziki barnealdean eta ekialdean. Zaparradak bota ditzake, bereziki egunaren bigarren zatian eta barnealdean. Hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan; arratsaldean eta gauean, haizea zakartu egingo da.

Asteazkenean, tenperatura minimoetan ez da ia aldaketarik egongo, eta egotekotan, zertxobait igo daitezke. Maximoak, ordea, jaitsi egingo dira, gutxi kostaldean baina nabarmen gainerako tokietan.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X