Bero eta eguzkitsu dator asteburua
Uda beteko eguraldia nagusituko da asteburuan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako eguraldi iragarpenaren arabera. Eguzkia izango da protagonista zeru gainetan, eta tenperatura goxoak izango dira nonahi, 25 ºC-tik gorakoak.
Gaur, ostirala, tenperatura maximoen gorakada izango da aipagarriena. Hotzetik hasi dugu eguna (3 ºC-ko minimoak izan dituzte Gasteizen, eta 11koak Bilbon), baina eguzkiak berotu ahala, gorako bidea hartuko du termometroak. Barnealdean, eguneko beroenak 25-30 ºC-koak izango dira, eta itsasertzean, berriz, brisa dela eta, balio apalagoetan geldituko dira, 20 eta 24 ºC artean. Hortaz, anplitude termikoa (tenperatura minimo eta maximoen arteko aldea) esanguratsua izango da barnealdean. Itsasoko tenperatura 13-14 ºC-ren bueltan dabil.
Larunbatean, ildo beretik jarraituko du aroak. Giro argia izango da nagusi, eta barnealdean bero egingo du arratsaldean. Goizean goizetik, oskarbi egongo da, eta egunaren lehenengo zatian, haizeak hego ukitu txiki bat izango du, eta barnealdeko leku askotan 30 ºC-ra gerturatuko dira maximoak. Itsasertzean, aldiz, eguerditik aurrera haizea ipar ipar-mendebaldetik finkatuko da, eta giroa freskoagoa izango da arratsaldean. Gainera, haize horrekin, baliteke kostaldean behe-hodei batzuk agertzea arratsalde partean.
Aldaketa handirik ez da espero iganderako. Goizean goizetik, eguzkitsu egongo da, oskarbi leku gehienetan, eta kostaldean baliteke hodeigune batzuk agertzea. Arratsaldeak aurrera egin ahala, baina, ipar partean, batez ere kostaldean, hodeiak ugarituz joango dira. Haizea ahul ibiliko da, baina ipar ukitu txiki batekin, eta, ondorioz, maximoak itsasertzean baliteke gradu pare bat beherago gelditzea (24 gradu espero dira Donostian, eta 23, Baionan). Barnealdeko leku gehienetan, berriz, aurreko eguneko balio berdintsuetan geldituko dira beroenak, 25 ºC-tik gora.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.