Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udaberriko giro dotorea asteburuari ekiteko

Larunbatean eguzkia izango da nagusi, eta giro atsegina. Igandean, baina, hodeitsuago egongo da zerua eta tenperaturek behera egingo dute, gutxi bada ere.
Bilbo, egun eguzkitsu batean.
Bilbo, egun eguzkitsu batean. Artxiboko argazkia: EFE

Badator denok esperoan dugun eguraldia. Aspaldiko partez, giro argi eta tenperatura atseginak izango ditugu asteburuan —batez ere larunbatean—, EITBko meteorologia zerbitzuak aurreratu duenez. 

Ostiraletik aurrera, eguraldiak egonkortzera egingo du. Goizeko lainoak altxatuta, eguzkia nagusitu da, zerua urdin geratuta barnealdean; arratsaldean, Kantauri isurialdean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Tenperaturak gora egingo du eta maximoak 19-20 ºC-ren bueltan errendituko dira kostaldean, eta 22 gradura igoko dira barnealdean. 

Larunbata izango da, ezbairik gabe, asteburuko egunik politena. Egunsentiko goi eta erdi mailako hodeiak desegin ostean, giro eguzkitsua gailenduko da. Hego haizea ibiliko da eta horrek tenperaturak igoaraziko ditu: kostaldean 22 ºC-ak harrapatuko ditu; 24 ºC-ak, barnealdean, eta hortik gora (26 ºC), Gasteizen eta Iruñean. 

Igandea ez da horren borobila izango. Goizean ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira zeruan, baina arratsalderako erabat estalita geratuko da. Hain justu, ez da baztertzen iluntzean euri apurren bat egitea. Tenperaturek behera egingo dute, eta maximoak 19 graduren bueltan geratuko dira kostaldean; barnealdean, 20-22 ºC izango dituzte asko jota. 

Joeraren arabera, astea bide beretik ekingo diogu: hodeitsu egongo da eta fresko antzera (15-18 ºC-ko maximoak). 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X